2021/02/18

Nor naiz ni? Zu bezalako pertsona

 



Gizaki bakoitzak izaki bezala, bere nortasuna osatu behar du. Bakoitzak nor garen jakin behar dugu eta nortasuna osatuz batera, ezinbestekoa da autoestimua eta autokontzeptua erreala eta positiboa eratzea eta sortzea. Bakoitzak gure sentimenduak, jarrerak, nahiak, iritziak eta eskubideak ditugu eta hauek adierazi eta defenditu behar ditugu. 

Haratago joaten bagara, identitatearekin egiten dugu topo. Identitatea autokontzeptua baino haratago doa Nor naiz ni? galderari erantzuten dio.

Beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea ahalbideratzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokie identitatea. Eraikuntza pertsonala, subjektibo eta banakakoa da, baina baita eraikuntza soziala ere.

Bakoitzak bere nortasuna eraikitzen joan behar da. W. Allport izan da nortasuna aztertu duen lehenengo psikologoetako bat. Berak honela definitzen du: “pertsonak, ingurunera egokitzeko edukitzen duen prozesu paregabean, pentsatzeko eta ekiteko duen sistema psikofisikoen antolamendu dinamikoa”.

Ingurune esperientzia berdinak bizi eta kode genetiko berdina daukaten bi pertsona ez daudenez, nortasuna eragile bio-psiko-sozialen menpe dagoen gauza bakarra eta errepika-ezina dela esan daiteke.

 


 

Identitatearen garapena haurtzaroan hasi egiten dela, nerabezaroan bereziki garrantzitsua bihurtzen da eta bizitza osoan zehar jarraitzen duen zeregina da. Identitatea hiru prozesuen ondorioa da: biologikoa, psikologikoa eta soziala, elementu kultural eta baita politikoak ere barnebilduz. 

 

¿Somos iguales mujeres y hombres? - CuriosaMente 29

Identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da, baita eraikuntza-soziala ere. Norberak dituen bizipenen, testuinguruaren, hartu-emanen, inguru sozio-kulturalaren eraginez eraikitzen eta garatzen du bere identitatea. Haurtzaroan hasi eta bizitza osoan zehar ematen den prozesu aldakorra da. 


 

Oro har, garrantzitsua da pertsonak bere buruaz pertzepzio egokia edukitzea eta, gainera, denari buruzko ustea eta izan nahiko lukeenaren artean oreka mantentzea, alderdi horiek bere auto-estimuan eta auto-kontzeptuan eragina izango baitute.

 

Revelando estereotipos que no nos representan | Yolanda Domínguez | TEDxMadrid


Gure gizartean, izakia orohar, emakumea edo gizona identifikatzen da, hau izatearen pertzepzio subjektiboa dela esan behar dugu. Bat ala bestea izateak markatuko digu zelan jantzi, zelan jardun, eta batez ere zelan bizi.




 

Baina guzti honekin ezin dugu ahaztu Genero-identitatea eta identitate-sexualaren artean desberdintasuna dagoela. Beraz, hauek desberdintzea ezinbestekoa dugu.

 Sexu-identitatea: baldintza biologikotan oinarriturik ematen den identitatea; neska-mutil bereizketa egiten duena, organo-genitalen araberakoa.

 Genero-identitatea: zer sentitzen garen, gure buruekiko pertzepzio subjektiboa; gizarte patriarkalak inposatutako genero-sistema binariotik at, norberak bere burua genero batekin ala bestearekin, edota biekin edota ezta batekin ere identifikaturik sentitzen den era dugu, genero-identitatea. Estereotipo eta genero-sistemak eraikiak dituen harmarriak gainditu eta norberak bere sentimenekin mintzoan aitortzen den era zintzoa aldarrian jarri behar dugu; gogora ekarriz jendarteak aniztasunaz aberasten gaituela, guk geuk osatzen baitugu berau.

Baina bi kategoria posible horietatik at identitate anitz daude, hauek gatazkatsu gisa interpretatuak izan dira. Hau da, badaude gizon edo emakume izatearekin identifikatzen ez diren pertsonak: 

 

Yo no nací en un cuerpo equivocado | Eme  | TEDxTukuyWomen

  

·         Transgeneroak: jaiotzerakoan egokitu ez zaion genero batekin identifikatzen direnak

·         Intergeneroak: bi generoen artean sentitzen direnak

·         Ageneroak: genero-identitaterik ez dutenak

·     Androginoak:Maila ezberdinetan​gizon-emakume ezaugarriak ondo definitu gabe        agertzen dena. Bere sinonimoa, ​ginoandros​. 

·         Poligeneroak:  Genero-identitate bi baino gehiago dituena. 

·         Hirugarren generokoak: Emakumea edo gizona ez dena.

·         Pangeneroak: Genero guztietakoa dena. 

 


Arazoa da batzuk alderdi batzuk baino ez dituztela kontuan hartzen, identitatearen garapenaren ikuspegia mugatuz. Horrela suertatzen zaigu genero-bitarrararen sistema, non garatu ahal ditugun identitateak neskeena edo mutilena izatera mugatzen diren. Ikuspegi hau guztiz lotuta dago biologiko planteamenduekin, baina zer gertatzen da orduan "intersexualak" jaiotzen diren umeekin? Ze identitate garatuko dute?





Beraz, sexu-genero bitarraren teoria gainditu beharko genuke eta horretarako mapa berriak eskaini beharko genituzke.

 Steilaseko Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua



Sistema bitarra eta heteropatriarkala, esan behar dugu sexu diskriminazioa bultzatu eta identitate garapenak mugatu egiten dituela. Izan ere, sistema horiek hainbat teoria (Freud) legitimatu egin dituzte, non sexu-generoa beti oinarria izan da identitateen garapenean, dena biologikoki justifikatuz. Planteamendu horrek sekulako eragina izan du haurren hazkundean, alde batetik haiengan  ditugun iguripenak genero sistemara baldintzatzen direlako, baita arautik kanpo geratzen diren identitateak "patologiatzat" hartzen direlako.           


 

Ezkutuko curriculumak zentzu horretan eragiteko kontutan hartu beharreko elementuak dira: genero aniztasunarekiko tolerantziaren sustapena, erreferenteen eskaintza, pertsona horien identitate librerako askatasuna bermatzea arropa, izendapen nahiz komun/aldagelak aukeratzeko, etab.

 

Ingurua hurbilean genero-aniztasunari buruz somatzen dudan errealitatea zera da: aurreiritzi asko eta ezjakintasun handia dagoela.  Niri ustez, esparru honetako erronkarik nagusiena gure gizartean genero sistema modu binarioan ulertzearen desikasketa egitea da. Pertsona batek, bere sexua edozein delarik, feminitatearen nahiz maskulinitatearen elementu desberdinak barnebil ditzakeen identitatea garatzeko eskubide duela.   

Iazkoen artean post hau aukeratu dut https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/identitatea-bilatuz.html oso interesgarria iruditu baitzait.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina