2021/02/18

IDENTITATEEI BURUZ HAUSNARTZEN

 IDENTITATEEI BURUZ HAUSNARTZEN


Hau da nik egin nahi izan dudan leloa: SENTITZEN DUZUNA ZARELAKO! Eta hau oso ondo adierazi zuen Aitziber Garmendiak egin zuen bakarrizketan EITBn


Txalotzekoak Aitziberren ekarpenak. Badakit asoziaziokoek eskatu ziotela bakarrizketa bat egin zezan eta berak bakarrik prestatu zuen bakarrizketa hau emandako ideiekin. Gure klaustroko whatsapp taldean elkarbanatu genuen eta denak txalotu genuen. 

Horrela, 3.bloke honen "Identitateen garapena. Gakoak" txostena irakurri ondoren eta Aitziberrek esandakoarekin batera, hau da egin nahi izan dudan leloa.

Aurreko ediozioetako ikastarokide honen posta aukeratu dut: IZAERA-KOLORE GUZTIAK DAUDE ORTZADARREAN!  https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/02/izaera-kolore-guztiak-dira-zilegi.html

Zergatik? Erabat ados nagoelako berak idazten duenarekin, norbera den modukoa onartzea lehenego pausua delako besteek onartzeko. Ikasi behar dugulako eta irakatsi behar diegula bakoitza bere buru eta gorputza onartzen. Eta irakatsi behar diegu errespetatzen besten izaera gurearen oso desberdina izan edo ez!. Uste dut hau ez dugula baloratzen ikasleen artean, eta funtsezkoa da.

Identitateen garapenean, curriculum ezkutuaren eragina, identitate anitzak direla uste dut eta beharrezkoak direla horien kontzeptualizazioak egitea. Zisgenero, zisexual, transgenero, transexulala, trabesti, cuirgenero/queergenero, hirugarren generoa, ageneroa, intergeneroa, androginoa, bigeneroa, genero jariakorra, poligeneroa, pangerneroa, sasi-gizona/sasi-emakumea, trans bezalako hitzen esanaiak ikasi behar ditugu. Ez da gauza bera genero-idenbtitatea eta genero-adierazpena.

Gure egunerokoan hitz zailagoak ere erabiltzen ikasi dugu, beraz, hitz hauen esanahiak ere ikasi beharko genituen .

Nire ingurune hurbilean genero-identitateen inguruan behatu eta galdetu ondoren, izugarrizko desezagutza dugula ikusi dut. Gehiengoak Zisgenero hitza ez du sekula entzun eta ez daki zer esan nahi duen. Zisgeneroa jaiotzerakoan egokitutako sexuarekin identifikatzen dena da. Transgenero hitza ezagunagoa egiten zaigu gehiengoari. Transexuala medikuntzan erabiltzen den kontzeptu bat izanik, gure gizartean nahiko ezaguna egiten den hitza da ere trabestirekin batera. Queergereno edo cuirgenero hitzak ez dituzte nire ingurukoek ezagutzen, are gutxiago hirugarren generoa.

Ageneroa eta intergeneroa izateak ez dute nire ingurukoek ulertzen. Inongo genero-identitaterik ez duena ulertzea zaila egiten da edo/eta bi generoen artean sentitzen dena.

Poligeneroa eta pangeneroa, hau da genero-identitate bi baino gehiago dietuena edo eta genero guztietakoa dena ere zaila egin zaie ulertzea.

Sinismen faltsuak ditugu gehiengoak, izan ere identitate anitzak ez dira ezagunak.Baina aurrera ere egin dugu, izan ere lehen despektiboki erabiltzen ziren hitzak, gaur egun ez dira horrela erabitzen.

Baina sentitzen dugun guztiaren gaientik beti errespetatu behar dugu norbera izateko eskubidea. Denok dugu eskubidea norberaren gorputza eta nortasuna eraikitzea eta onartzea!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina