Errealitatea
erakusteko binarismoa erredukzionismoan mugitzen da. Ez da posible hainbat
faktore izatea tartean identitatea eraikitzeko eta emakume-gizona, zuri-beltza,
aberatsa-txiroa…izatea gure errealitatean. Mutur batetik bestera badago
espazioa kokatzeko. Are gehiago, nire ustez, ez dago kokatzeko betebeharrik.
Gure identitatea askatasunez eta begirunez definitu edo bizi beharra badago.
Mariak egindako blog sarrera aukeratzen dut. Oso argi azaltzen duelako berarentzako zer dago identitatearen garapenaren atzetik. Eta itzela gustatu zaizkit sexu-generoari buruzko bideoak umeei hitz egiteko: https://www.blogger.com/profile/04414442393590088332
Nor
naiz ni??
Identitatearen eraikuntzaren prozesuan hainbat eragin daude: biologikoak, sozialak, historikoak, kulturalak, psikologikoak, familiarrak... Hori dela eta prozesua konplexua da. Tartean daude pertsonen moralak, pentsamenduak, emozioak eta akzioak. Guztiak erlazionatuta daude eta bakoitzak eragiten du besteengan. Gainera pertsonaren esperientziaren narratiba bidean dago.
Hezkuntzan zehar-konpetentziak idatzita daude. Zentroko planean eta proiektuetan badaude baina ez dira betetzen gehienetan. Zergatik izango ote da?. Ez ditugulako sinesten... “Ez delako gure konpetentzia…” edo ez dakigulako nola garatu...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina