Blog batean idaztearen esperientzia gustatu zait, aitortu
behar dut hasieran kosta egin zitzaidala, baina gero askatasun osoz idazten
gozatu dudala.
Ikastaroan zehar betaurreko moreak jarri ditut eta begirada
zorroztu dut ere, uste dut oraindik asko ikasteko daukadala baina hezkidetza
munduan murgildu naiz eta nire bizitza pertsonalean ere oso lagungarria izan
da.
Hainbeste indarkeria jasaten dugu eta hainbat forma
ezberdinak hartzen ditu. Lanbide Heziketan lan asko egiteko dago Hezkidetzan,
Ikastetxe guztiek egiten dute borroka kalitatezko mila zigilu izateko eta
erreferenteak izateko, eta ahaztu egin zaie, hezkidetzagatik eta
berdintasun-planengatik zigilurik ematen ez badizute ere, haien alde lan egitea
eta ikastetxearen misioan, ikuspegian eta balioetan sartzea askoz ere gehiago
eta hobeto hitz egiten duela haiei buruz, eta lana egiteko dago daukagun behar
eta eskubide hauetaz jabetzen garen arte.
Ikastaroan zehar egindako lanekin argazki muntai hau aurkezten dizuet.
Begirada aldatzeko askotan buruz behera jarri behar...
MILA ESKER ASTE ZORAGARRI HAUENGATIK, ESPERIENTZIA APARTA IZAN DA, ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ
Aste honetan landutako gaia tratu onak izan dira. Gure
bizitzan erraza da esatea zer ez dugun nahi, maitatuak izatea merezi dugula,
errespetatuak izatea, eta zein zaila izan daitekeen hori lortzea eta bapatean
gure bizitzan zerbait okertu, kaltetuta geratzen gara eta une horretatik
aurrera zerbait aldatzen da. Tratu onen harremanak ezartzeko, beharrezkoa da
zintzoa izatea, zer nahi dugun jakitea, ahalegintzea, maitatzea egiten duguna
eta nor garen, norbera izatea, estereotipoen eraginik ez izatea, unea bizitzea.
Zer polita teoria eta zer zaila errealitatea!
Ez zaitu maite
Matxismoa, ereduak, estereotipoak, lanen banaketaren inguruan bideo hau proposatzen dizuet:
Bakoitzaren hausnarketarako: zaintza lanak nork burutzen ditu? Nola banatzen
dira? Balioa ematen zaie?
Aste honetan jorraturiko hitz nabarmenekin egindako gurutzegrama:
Post hau gustatu zait irudiz beterik dagoelako eta
esanguratsuak direlako
Link honetan hainbat baliabide topatuko dituzu maila eta
gaiaren arabera sailkatuta
Nire ustez erronka nagusia patriarkatuari boterea kentzean
datza, balantza berdintzeko boterea banandu behar da. Gizonaren estereotipoaren
eredua aldatzen ari da baina ez nahiko genukeen abiaduran. Bestalde alderdi politikoen
konpromezua funtsezkoa da, konturatu behar gara pertsona ororen ongizatea bermatu behar dela eta
helburu hau lortzeko guztion lana beharrezkoa dela.
Indarkeria era ezberdinetan eman ahal da, ez da zertan fisikoa izan behar
eta horregatik askotan konturatu gabe emakumeok jasan egiten dugu. Hain zuzen ere hain ohituta gaude, non ez gara konturatzen zenbatetan sufritzen dugun eta, batzuetan, detektatzea arreta handia eskatzen du.
June Fernandez-ek mikromatxismoak definitzen ditu: “Egunero
gertatzen diren jarrera matxistak, oharkabean pasatzen direnak, eta, gainera,
guztiz normalizatuak daudenak. Eta hain oharkabean pasatzen dira, non jarrera matxista
hori jasaten duenak askotan ez duen detektatzen, normaltzat hartzen duelako”. Hau
da landu behar dugun atentzioa, begirada eta ahal dugunean salatu.
Norbaitek oraindik pentsatzen badu berdintasuna lortuta dagoela eta
indarkeriarik ez dugula jasaten entzun dezala gaur bertan diputatu batek
esandakoa:
Horregatik hain garrantzitsua da emakumeok autodefentsa feministan parte
hartzea.
Homofobiaren inguruan, orain arte uste nuen gizarteak estereotipoen menpe
zegoela eta gizontasun hegemonikoan oinarriturik homofobo pilo zeudela, baina
hau irakurrita konturatu naiz Audre Lordek, 1984.ean “La hermana, la extranjera” liburuan (7. or.), homofobia definitzen duela: “sexu bereko pertsonenganako maitasuna sentitzeko beldurra eta, ondorioz,
beste pertsona batzuengan agertzen diren halako sentimenduen aurkako gorrotoa” egi borobila dela iruditzen zait eta haien sentimenduak eta eraiki duten izaera
auzitan egongo litzatekeela eta horregatik ezberdina dena erasotzen dutela.
Eta Amelia Barquin-ek proposatzen duen “Tratatu zure umea intersexuala
balitz bezala. Berdin zein sexu egotzi dioten jaio denean” jarraituko bagenu, binarismo madarikatu hau deseraikitzen hasiko
ginatekeela.
Ikastarokideek egindako post hau gomendatzen dut, hasieratik bukaera arte ondo justifikatuta dago, titulua eta baliabideak
ederki aukeratuta daude.
Hau da aukeratu dudan leloa.
https://quozio.com/
Nire lankideekin landuko nuke, kafea hartzen dugun bitartean galdetuko
nieke beraientzako zer esan nahia dauka esaldi honek eta haritik tira eginda
matxismoaren eta homofobiaren munduan murgilduko ginateke.
Gaur egun nire ikasleekin ezin dut landu, espero eguna iritsiko dela.
Hezkuntza-sistemaren erronka nagusia pertsona guztiei espazio segurua
eskaintzean datza. Horregatik Lanbide Heziketako Curriculumean beharrezkoa
litzateke hau ere bermatzea. Eta honen justifikazioa? Zergatik nire lantokian
indarkeria jasan behar dut?
Aste honetan gatazkak landu ditugu. Asko gustatu zait “Kultura
positiboa”-ren kontzeptua eta collage bat egitea bururatu zait.
https://www.textgiraffe.com/
“Isabel Fernández-ek bost eremu hauek landu behar direla
proposatzen du ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura
positiboa hedatzeko.”
Kalitate-sistemek egiten diren gauzen berrikuspenak ezartzen dituzte, eta, ikuspuntu horretatik, eskolan egiten diren praktikak eta antolamendua berrikusi beharko genituzke.
Bestalde giza faktorea ere garrantzitsua da, gatazka baten aurrean nola erantzuten dugun, non kokatzen garen, bi aldeak entzuten dugun, zer sentitzen ari garen, gure aurreiritziak itsutu egiten gaituzten, formakuntza jaso dugun...
Egia esan, gatazkaren aurrean ez dakigu nola egin eta askotan ebazpen salomonikoak hartzen ditugu kontuan hartu gabe tartean dauden bi aldeetako baten gainetik pasatuz, enpatizatu, entzun, hitz egin eta akordio batera iritsi beharrean.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut. Titulua oso aproposa iruditu zait, proposatutako baliabideak oso aberasgarriak dira ere.
Nire ustez eremu hezitzaileetan indarkeriaren arazo larria dago. Autoestimua, emozioak, erlazioak eta errespetuz jokatzeko arazoak dauzkagu. Askotan ere irakaslegoa ez dago prestatuta gatazkaren aurrean esku hartzeko eta bestalde badago itsutasun puntu bat, indarkeria detektatzeko betaurrekoak behar dira eta tresnak garatu matxismoari aurre egiteko eta haren zikloa eteteko. (ikusi Carmen Ruiz Repulloren bideoa)
Nire ustez landutako gaiaren leloa “Errespetatu” litzateke. Hezkuntzaren erronka bat pertsonak heztea da, beraz pertsona bakoitzak nahi duen bezala izateko eta askatasunean bizitzeko eskubidea bermatzea litzateke.
Adibide gixa bideo hau daukagu “El amor no tiene etiquetas”.
Kontuan izanda gaur egungo gazteak amodioaren inguruan
dituzten sineskeriak lan asko dago egiteko. Beharrezkoa da hezkuntza
afektibo-sexuala lan egitea zer askotan nahiz eta “ezer ez egitea, egitea da”-n kontuan eduki behar dugu ikusgai dauden ereduak, orokorrean
heterosexualak direlako binarismoan murgilduta. Hezkuntzan armairutik ateratzerakoan ingurunetik
indarkeria jaso dezakezu, bakoitzak bere iritziak ditu eta horiek aldatzea zaila da, beraz errespetua da bidea.
Ikerketa eta txosten asko dira maitasun erromantikoa indarkeria matxistarekin zerikusi zuzena daukala adierazten dutenak. Hauen artean:
- “Genero desberdintasuna eta sexismoa gizarte-sareetan” dokumentu honen 62. orrialdean testu hau topatu dezakegu: “Sentimenduekin ere horixe gertatzen da eta errazago da «maite zaitut» esatea gizarte sareez baliatuz, ezen aurrez aurre esatea baino. Izan ere, gehienak bat datoz adierazpen hau maizago erabili eta irakurtzen dutela gizarte sareetan, benetako bizitzan baino.”
- II. Hezkidetza-plana, 16. orrialdean hau irakur dezakegu "sexu-indarkeria (indarkeriaren biktimen kasuen %31 14 urtetik beherakoa da eta %35,8 14 eta 17 urte bitartekoa. 14 eta 17 urte bitarteko biktima nerabeen %31,4k bikotekidearen edo bikotekide ohiaren erasoa jasan zuela 2017an”
Nire ustez erronka nagusiena estereotipoak apurtzea,
sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea eta aniztasunean heztea. Eta
helburu hauek lortzeko bai formazioa eta bai konpromisoa behar da eta ez
bakarrik hezkuntzan lan egiten duten pertsonena baizik eta alderdi politikoena
eta gizartearena.
Azkenik Emma Watson-en bideo hau aukeratu dut, Berdintasuna denen ardura delako eta denen konpromisoa behar duelako.
Jaiotzen
garenetik gizarteak sailkatzen gaitu: arra edo emea, zakila edo aluaren arabera.
Dikotomia honetatik irten behar gara eta Hezkidetzaren alderdi garrantzitsu hau
jorratu eta integratu. Eskolan ikasleak, irakasleak eta langileak aske sentitu
behar gara eta ez dugu zertan besteen landu gabeko aurreiritziak jasan behar.
Berdintasunean murgiltzen garenenan uste dugu dena eginda dagoela eta ez bagara besteen larruan sartzen ez gara konturatzen zer bizitzen ari diren. Emakume gay baterako
heteronormaltasunak bere egunerokotasunean nola eragiten dion adibide bat bideo honetan topa dezakegu.Ea honek hausnarketa egiten laguntzen digun eta ohartzen garen gure ikasleen egoeraz.
Aniztasun sexualak normaltasunez bizitzeko eskubidea dugu eta bermatzen ez denenan indarkeria jasotzen da, honako argazkiak motak azaltzen ditu eta ez dugu ahaztu behar zer eraginak dituen pubertaroan dauden ikasleengan.
Dikotomia honen inguruan hurrengo bideo proposatzen dizut, Josebe Iturrioz-ena: "Emakumeak eta gizonak ez dira existitzen".
Ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut. Bertan azaltzen diren argazkiak eta bideoak ondo azaltzen dute bizitzen dugun egoera.
Zer
da aniztasun sexuala? Azalpen azkarra topatu dezakegu hurrengo bideoan
Erronka nagusiena homofobia gainditzea da. Ez gara konturatzen zenbatetan esaldi hauek erabiltzen ditugun: "zoaz popatik hartzera", "marikoia azkena" besteak beste eta zenbat kalte egiten duten. Genero estereotipoak ere lotura zuzena dute, agintzen gaituztelako nolakoak izan behar garen eta zer joerak izan behar ditugun eta hortik ateratzen dena etiketatzen dugu kaltetuz.
Gipuzkoako Foru
Aldundiak 2014en argitaratutako"Indarkeria matxistari, gipuzkoako foru aldundian
erabilitako terminologiari eta horren oinarria den azterketari buruzko agiria"-n Indarkeria matxista honela definitzan du:
"Indarkeria
matxista: tradizioz esleitutako genero-eskemak –intersexualak, transgeneroa,
transexualak, homosexualak, lesbikoak, eta ohiko sexu/genero eskema birsortzeari
uko egiten dioten emakumeak eta gizonak– apurtzen dituzten gorputzei espazio
fisiko eta sinboliko guztietan egiten zaizkienindarkeria mota guztiak
barnean hartzen dituena, gorputz intsumiso horiek pairatzen dituzten zuzeneko
indarkeriaren adierazpen askotarikoak haurtzaroan agertzen direla eta, hainbat
molde hartuta, bizitza osoan mantentzen direla ulertuta."
Ez
dakit zenbateraino kontziente garen gure identitatearen
eraikuntzan zer-nolako eragina daukaten eskolak
eta eskola-komunitateak
“Espazio seguru eta orekatua
izan behar duelako LGTBIQ+ ikasle guztientzat, sexu-joera, sexu-identitatea
edota genero-identitatearengatiko era guztietako bazterkeria, jazarpen edota
erasoetatik babestuta sentituko diren espazioa.”
Astean
zehar agertu eta nire ustez esanguratsuak diren datuen artean PISA txostena dago eta batez ere agerian uzten duena:
Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko
antzematen den arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da. Matematika
problema baten aurrean antsietatea kudeatzeko arazoak izaten dute eta
zientzialari bezala pentsatzeko eskatzen zaienean okerrago aritzen dira (pentsa
dezagun ingeniaritza eta zientziekin loturiko esparruak direla ekonomia
mugitzen duten esparruak).
Neskek baieztatzen dute porrotari beldurra
diotela maizago eta intentsitate handiagoz mutilek baino.
Indarrean irauten diren genero-estereotipoak eta
lanbide desberdinetan emakume eta gizonenerreferente parekatuen falta.
Azpimarratutako
gakoak emakumearen ahalduntze prozesuko ardatz bezala hartuko nituzke eta
txikitatik eskolan lantzeko eskatuko nuke. Nonbaiten emakumearen autoestimua puskatuta dago eta lehen bait lehen konpontze saiatu behar gara.
Orientazio hitzarekin egindako akrostikoa paint bidez egin dut, ea gustoko duzuen:
Aukeratutako
estekak eta bideoak esanguratsuak dira. Gainera Elena simón Rodriguez-en
esaldia ere aukeratu du. Irudiak ederki erabili ditu.
Orientazio
akademiko hezkidetzailea lantzeko 3 erronkarik nagusienak hauek lirateke:
Indarkeriarekin eta irainekin
amaitzea: nire ikasleen artean egunerokoa da eta beraien artean erlazionatzeko
era. Batez ere gizona eta homosexualitatea, beraien artean norbait baztertzeko
edota iraintzeko marikoia erabiltzen dute.
Emakumearen ahalduntze prozesua, gure
neskak konfidantza eskura dezaten eta beraien grinak piztu, goraipatu ondo
egiten dutena eta erronka berriak proposatu. “Lee Anne Bellek
(1989) New Yorkeko
10 eskoletan eginiko
etnografi ikerketa batean
ikasketen errendimenduei buruz
neskek zituzten sei arazo
multzo identifikatu zituen (37-39 orr.): arrakasta/adiskidetasuna, isiltasuna/harrokeria,
porrota/perfekzioa, edertasuna/bazterkeria, pasibotasuna/agresibitatea, amore
ematea/zigorrak jasotzea.”
Lanbide-Heziketan orientatzaileak berreskuratu,
beharrezkoak bait dira.
Baliabide didaktiko
hezkidetzaileak Curriculumean txertatzeko zailtasunak ugariak dira. Eusko
Jaurlaritzak nahiko balu erakunde publiko guztiak derrigortuko lituzke
Berdintasun Plana edukitzera eta Hezkuntzako centro guztiak Hezkidetza Plana
edukitzera eta bermatuko luke horrela izatea, beraz, zein da benetako
zailtasuna? Ez al da izango oraindik matxismoa indar handia daukala eta ez dela
gure agintarien prioritate bat? Emakumeak, Zer motatako hiritarrak gara? Legeak
sortu egiten dituzte baina gero ez dira errespetatzen, edo diruaren kontuarekin
dena justifikatu daiteke, ezta?
Aurrekoan Azaroak 25 ikasleekin
lantzeko asmoarekin bideo batzuk ikusi genituen eta ikasleei eskatu nien
idazlan bat egiteko eta Classroom-era igotzeko. Hogeitik 5 lana entregatu
zuten, astebetera Alorburuak nirekin hitz egin zuen eta ikasle batek kexatu
omen zela bidalitako lanagatik eta Lanbide Heziketako Curriculumean gai hau ez
dagoenez eta nire programazioan ere ez, ezin nuela landu eta hare gutxiago lana
eskatu, beraz zeintzuk dira zailtasunak? Ba horiek ugariak dira: Ikasleak,
lankideak, Lanbide Heziketa, sistema patriarkala, Curriculuma, politikariak,
gizartea, hezkuntza, familia…
Honako artikulua topatu dut non azaltzen da aste honetan ikusitakoa. eta bai aipatzen da irakasleak topatuko dituen zailtasunak.
Leloa aukeratzekoan luzeerarekin arazoak eduki arren hemen dago irabazlea:
Hurrengo bideoan ikus daitekeen bezala jaiotzetik genero
aginduak jasotzen ditugu. Guzti hauek txikitatik jasotzen ditugu eta horiekin
hazi eta hezi egiten gara.
Gure garapena baldintzatzen du eta rol batzuetara eramaten
gaitu: pasiboak izatera, arreta gutxiago deitzera, prestigio sozialetik ihes
egitera, lanbide feminizatuetara jotzea.
“Parte hartzeko baldintzak Equipo Claves (1994) taldearen
proposamena erreferentziaren arabera, bateratu beharreko hiru jarduera-ildoz
hitz egin dezakegu: Parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu
nahi izatea.”
Gure bizitzaren protagonistak izan behar gara. Mundua
aldatzeko eta berdintasuna lortzeko parte hartzea ezinbestekoa da.
Emakumeen parte-hartzea eta lidergoa politikan eta bizitza
publikoan, berdintasunean oinarrituta, funtsezkoak dira 2030a baino lehen
Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko, honela jasota dator link honetan.
Atletismo inguruan egindako ekarpenak gogorarazi didate
futbolean jokatzen hasi nintzenean ere oso emakume gutxi ginela eta nire ondoan
Espainako Liga eta Erregina kopa irabazleak bazeudela eta komunikabideetan ez
ziren azaldu eta gaur egun pixkanaka-pixkanaka tokia egitea lortu dugula.
Kirolarekin jarraituz aipatu nahiko nuke gaur egun
emakumearen kirolari eman zaion ikusgarritasunari. Gogoratzen naiz San Mames-en
egon nintzela lehehnengo aldiz emakumeen futbol partidua ikusten, Espainako
Ligako Txapeldunak geratu zirela eta hala ere ez ziren Gabarran atera… ondoren
Errealak Erregina Kopako partidu batzuk Anoetan jokatu zituen eta sarrerak
banatu zirela jendez betetzeko eta neskak animatzera zale pilo gerturatu ziren
ere. Baina Errealeko emakumeak ez dute irabazten gizonezkoak bezala, eta hau beste
kiroletan ere gertatzen da. Gure partaidetza beharrezkoa da zelaiak ikusleekin
betetzeko. Gure botereaz jabe gaitezen eta babestu gurea dena.
Hamar urtez futbol aretoko arbitroa izan nintzen eta emakume
bakarra nintzen arbitro lanetan, bazeuden beste emakumeak baina hauek aulkiko
epaile lana burutzen zuten. Tamalez gaur egun egoera ez da asko aldatu.
Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko
erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat gomendatu:
Gure eskoletan patioak kirolaren inguruan antolatuta
daude. Batez ere bi kirol nagusi dira: Futbol aretoa eta saski baloia. Hau da gune nagusia 40 metro luzera bider 20 metro zabalera inguruan
daude. Eskola handiagoa bada 2 zelai izango ditu. Futbol aretoko arbitroa izan
naiz eta Gipuzkoako hainbat eskoletan egon naiz etapatioak ezagutzen ditut.
Bestalde rol banaketa dela eta mutilak mugituagoak dira
eta patio garaian nahiago dute futbolean aritzea, neskak lasaiagoak eta nahiago
dute patioetan hitz egitea beraz erdigunea mutilak okupatzen dute.
Col.lectiu Punt 6 taldeakdioen
bezala patioa “jendarteratzeko espazio publiko bat da, gizarte
patriarkalaren desberdinkeriak bistaratu eta erreproduzitu egiten dituena.
Patioen konfigurazio tradizionalak haien erabileran hierarkia zehatzak ezartzen
ditu”.
Horregatik ezinbestekoa da gure espazioak aztertzea
feminismo ikuspuntutik eta kasu bakoitzean behar diren aldaketak edota
moldaketak egin, gune parekideak beharrezkoak dira gizartearen
berdintasunerako.
Ez da bakarrik patioko espazioa antolatu behar baizik eta
komunak, aldagelak eta betaurreko moreekin ikus dezakegun guztia eta kontuan
izan beste errealitate batzuk egon daitezkeela genero identitatearekin lotutakoekin
eta aniztasunarekin.
Ondo garatutako post-a iruditu zait eta komunen kontura
txertatutako video gustatu zait, pena irudiak ezin ikustea
Sentsibilizaziorako interesgarria izan daitekeen
datu/ikerketa bat aurkeztu eta azaldu.
Iaz nire Lanbide Heziketako zentruko espazioen azterketa
gauzatu nuen eta emaitzak langile guztiei helarazi nizkien. Gabezi handiak
daude bai irakaslegoarentzat bai ikaslegoarentzat, bietan aldagelak leku
irekiak dira intimitaterik gabekoak daudenean eta komunak gutxi dira eta
emakumeentzako batzuk giltzarekin itxita.
Legea etengabe urratu egiten da eta inork ez du ordena
jartzen:
·Real Decreto 1537/2003, de 5 de diciembre,
por el que se establecen los requisitos mínimos de los centros que impartan
enseñanzas escolares de régimen general BOE 10 Diciembre, en su Artículo 26.
Espacios e instalaciones de los centros que impartan Formación Profesional,
establece que: 2. Los centros docentes que impartan exclusivamente Formación
Profesional deberán contar, además, con los siguientes espacios e
instalaciones:
od) Aseos y servicios higiénico-sanitarios
adecuados al número de puestos escolares.
·RD 486/1997 V eranskinean A
o1. puntuan dio: “Los lugares de trabajo
dispondrán de vestuarios cuando los trabajadores deban llevar ropa especial de
trabajo y no se les pueda pedir,
por razones de salud o decoro, que se cambien en otras dependencias”.
o“Los lugares de trabajo dispondrán, en
las proximidades de los puestos de trabajo y de los vestuarios, de locales de aseo con espejos, lavabos
con agua corriente, caliente si es necesario, jabón y toallas individuales u
otro sistema de secado con garantías higiénicas. Dispondrán además de duchas de agua corriente,
caliente y fría, cuando se realicen habitualmente trabajos sucios,
contaminantes o que originen elevada sudoración”
oEta
5. puntuan: “Si los locales de aseo y los vestuarios están separados, la
comunicación entre ambos deberá ser fácil.”
Komunak gelen kopuruaren arabera, baina hori zenbat dira? Zergatik
legedia ez du zenbakia zehazten arauak bete daitezen?
Aldagelen kontua ez bada betetzen ez irakasle gizonentzat,
hare gutxiago emakumeentzat eta zer esanik ez ikasleekin, baina hemen ere aldea
dago zer neri tokatu zait aurreko ikasturtean nire ikasleekin komun batean
aldatu behar izatea.
Visual
Thinking ikastaro baterako honako bideoa sortu nuen, espero gustatzea:
https://youtu.be/IY2GUdw8PZk
Zein dira zure ustez hau guztia eremu
hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?
Hizkuntza
hezkidetzaile edo ez sexistaren inguruan landutakoekin akrostiko hau sortu dut:
Zer da Hizkuntza?
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut. Gustatu zait paperezko zakarrontzia ikustea eta irakurtzea "Birziklatu dezagun gure hizkuntza" eta egia da hizkuntzari buelta eman behar diogula eta gure alde jarri eta komunerako erabili dituen irudiak ere aproposak dira, hobekuntza bezala letra tamaina handituko nuke.
Eta hau izan zen jasotako erantzunak: 2 lankide
eskertu zuten eta ikasketa burua eta beste sailburu batek eskatu zidaten
mesedez horrelako txapa berriz ere ez bidaltzeko ez zeukatelako hori irakurtzeko
denborarik.
Beraz
aurten lankideekin konpartitu beharko banu Amelia Barquin-ena aukeratuko nuke: Euskararen erabilera ez sexista.
Amelia Barquín. EMAKUNDE. 2008 Nire zentroan lantzeko lehentasunezko alderdi bat irainak
izango lirateke. Arin erabiltzen bait da “maricón”, “puta/o” hitzak erreflexio
egin gabe eta ondoren ikasleekin erderaz egiten denean gehienetan diskurtsoa
maskulinoan egiten da.
Nire ustez hau
guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak hauek dira: Aurrenekoa: lankideak
eskolan ez dituztela ordu gehiago sartzerik nahi Bigarrena: patriarkatuak
prozesua boikoteatzen saiatuko da Hirugarrena: aldaketa
barneratzeko erresistentziak agertuko dira eta ondoren geletara eramateko eta
txertatzeko ikasleen erresistentziak, hauek ere sistema matxistaren menpe
daudelako. Laugarrena: energia eta
denbora
Hona hemen Teresa Meana-ren bideo hau, espero disfrutatzea!
Gure lekua, hitza, balioa, ongizatea, zilegitasuna eta autoestimua berreskuratzeko hasi behar gara edota jarraitu emakumearen presentzia aldarrikatzen eta egindako ekarpenak plazaratzen, hauxe da onartu behar dugun egi bakarra.
Gustatu zait bideoetan
azaltzen dena erraz ulertzen delako, emakumeen ekarpenak azaltzen ditu.
Aurreiritziak eta estereotipoak oraindik kalte handia egiten dizkigute, gazteen
artean galdetuko bagenu esango lukete berdintasuna lortuta dagoela baina horren
azpian matxismoa lanean jarraitzen du. Hezkuntzan emakumeak nahiz eta gehiengoa
izan patriarkatuaren menpe jarraitzen dugu.
Eroen moduan
ibili naiz euskal emakume aitzindari bat edo emakume sortzaile baten bila eta
konturatu naiz beti gertu eta ondoan egon direla. Adibidez Catalina de Erauso y Pérez de Galarragahain zuzen ere,nire gurasoen etxe
ondoko kaleari bere izena jarri zioten.
Niretzako bere ekarpen nagusia emakume trasngresora eta ausarta, gizonez jantzita, bere garaiko arauei aurre egin zien, arrakasta izan zuen eta
ezagutua izan zen.
Feminismoa eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko
erronka nagusia matxismoaren sustraiak gure bizitzan, kulturan, hezkuntzan ere
oso errotuta daudela eta honekin apurtzeko indarra, ausardia eta lana egin
beharko dugu datozen urteetan. Nola? Sentsibilizazio kanpainak, formakuntza,
testu liburuak eraldatuz. Gure zelulek egia dakite eta bide honetan gure
gorputzarekin birkonektatzea eta kasu egitea funtsezkoa da.
Jaiei eta ospakizunei buruzko hausnarketan konturatu
naiz emakumearen papera bigarren plano
batean kokatuta dagoela, historiatik ezabatu nahi gaituztela androzentrismoan
jarraituz.
Hemendik aurrera, nire ingurune hurbilenean, jaien jatorriari eta emakumearen paperari
buruzko hausnarketa landuko dut. Eta horren adibide bat ondoren topatuko duzuna
Post honetan azaltzen den bideoa ikustea gomendatzen dizuet
Deseraiki eta parekidea den gizartea
eraiki dezagun
Kontuan izan Lanbide Heziketan lan
egiten dudala eta nire ikaslegoa gizonezkoa dela.
Ikasleekin Jaiak lantzeko aldez
aurretik baloreak landu beharko nituzke: errespetua, kooperazioa, enpatia,
adiskidetasuna, komunikazio ez bortitza, indarkeria eta harremanak. Behin lan
hau eginda “Volar” pelikularekin indarkeria landuko nuke, zer gertatzen da,
ados dauden. Ondoren estereotipoak landuko nituzke: deseraikitzeko.