Zer
da gizon bat izatea? Eta emakumea? Besterik ez dago?
Jaiotzen garenetik gizarteak sailkatzen gaitu: arra edo emea, zakila edo aluaren arabera. Dikotomia honetatik irten behar gara eta Hezkidetzaren alderdi garrantzitsu hau jorratu eta integratu. Eskolan ikasleak, irakasleak eta langileak aske sentitu behar gara eta ez dugu zertan besteen landu gabeko aurreiritziak jasan behar.
Berdintasunean murgiltzen garenenan uste dugu dena eginda dagoela eta ez bagara besteen larruan sartzen ez gara konturatzen zer bizitzen ari diren. Emakume gay baterako heteronormaltasunak bere egunerokotasunean nola eragiten dion adibide bat bideo honetan topa dezakegu. Ea honek hausnarketa egiten laguntzen digun eta ohartzen garen gure ikasleen egoeraz.
Aniztasun sexualak normaltasunez bizitzeko eskubidea dugu eta bermatzen ez denenan indarkeria jasotzen da, honako argazkiak motak azaltzen ditu eta ez dugu ahaztu behar zer eraginak dituen pubertaroan dauden ikasleengan.
Dikotomia honen inguruan hurrengo bideo proposatzen dizut, Josebe Iturrioz-ena: "Emakumeak eta gizonak ez dira existitzen".
Ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut. Bertan azaltzen diren argazkiak eta bideoak ondo azaltzen dute bizitzen dugun egoera.
Zer
da aniztasun sexuala? Azalpen azkarra topatu dezakegu hurrengo bideoan
Erronka nagusiena homofobia gainditzea da. Ez gara konturatzen zenbatetan esaldi hauek erabiltzen ditugun: "zoaz popatik hartzera", "marikoia azkena" besteak beste eta zenbat kalte egiten duten. Genero estereotipoak ere lotura zuzena dute, agintzen gaituztelako nolakoak izan behar garen eta zer joerak izan behar ditugun eta hortik ateratzen dena etiketatzen dugu kaltetuz.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014en argitaratutako"Indarkeria matxistari, gipuzkoako foru aldundian erabilitako terminologiari eta horren oinarria den azterketari buruzko agiria"-n Indarkeria matxista honela definitzan du:
"Indarkeria
matxista: tradizioz esleitutako genero-eskemak –intersexualak, transgeneroa,
transexualak, homosexualak, lesbikoak, eta ohiko sexu/genero eskema birsortzeari
uko egiten dioten emakumeak eta gizonak– apurtzen dituzten gorputzei espazio
fisiko eta sinboliko guztietan egiten zaizkien indarkeria mota guztiak
barnean hartzen dituena, gorputz intsumiso horiek pairatzen dituzten zuzeneko
indarkeriaren adierazpen askotarikoak haurtzaroan agertzen direla eta, hainbat
molde hartuta, bizitza osoan mantentzen direla ulertuta."
Eskuragarria: http://www.irun.org/igualdad/down/terminologia-indarkeria-matxistaren-arloko-kontzeptuak.pdf
Amelia
Barquin-en hitz hauekin geratzen naiz:
Ez dakit zenbateraino kontziente garen gure identitatearen eraikuntzan zer-nolako eragina daukaten eskolak eta eskola-komunitateak
“Espazio seguru eta orekatua
izan behar duelako LGTBIQ+ ikasle guztientzat, sexu-joera, sexu-identitatea
edota genero-identitatearengatiko era guztietako bazterkeria, jazarpen edota
erasoetatik babestuta sentituko diren espazioa.”
http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20170301/eskola-feministarantz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina