2021/03/02

OSASUN SEXUALA, BESTE OSASUN MOTA BAT

 

argazkia: Self discovery and sex education: Bringing the truths out from under the sheets into the light (moldatua)

Sexualitate osasungarria beste edozein osasun mota bezain garrantzitsua da eta, noski, desberdina pertsona bakoitzarentzat.

Osasun mota asko daude, osasun fisikoa, osasun mentala, kultura-osasuna, osasun soziala, lan-osasuna... Osasun mota  guzti horiek elkarrenganako eragina izan dezakete eta gogo-aldarte positiboagoa sortzen lagun dezakete (osasun emozionala), eta horrek ere eragin positiboa izan dezake konfiantza sexualean eta autoestimu sexualean (osasun sexuala).

Hezkuntza afektibo-sexuala irakasteko eta ikasteko prozesuaren barruan ulertu behar da, sexualitatearen alderdi kognitiboak, psikologikoak, fisikoak eta sozialak lantzen dituzten ikasketa-programa formalen bidez. Ondorio positiboak ditu ikasleengan, beren sexu-osasunarekiko jarrerak hobetzen laguntzen die, baina, gainera, genero-indarkeria eta -diskriminazioa prebenitzen eta murrizten laguntzen du, UNESCOk sexualitateari buruzko hezkuntzari buruzko nazioarteko orientabide teknikoak azterlanak dionez.

Hezkuntza afektibo-sexuala bizitzarako heziketa bezala. Genero ikuspegitik, sei arrazoi hezkuntza afektibo-sexuala ikastetxeetan txikitatik eskaintzeko:

Aniztasun afektibo sexuala tolerantziaz eta errespetuz lantzeko estrategiak eta sexualitate mota askotako egoera pertsonalak onartzeko sentsibilizazio foroak behar dira.

Nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronka nagusiak hauek dira: eskola-curriculumaren barruan duten garrantzia ematea, curriculum hutsetik independentea den gaitasun gisa, eta hezkuntzako behe-mailetatik lantzea.

Zein dira gaia gaztetatik lantzearen onurak?

Nik, besteak beste, hiru hauek aipatuko nituzke:

  1. Nork bere buruaren iritzi ona garatzea eta segurtasun emozionala izatea.
  2. Sentitzea eta zer sentitzen den jakiten ikastea.
  3. Maitasun-adierazpenak eta sexu-konnotazioa dutenak argi bereiztea.

Post hau gomendatzen dut aste honetan eremu hezitzailean lantzeko erronkok aipatzen ditu eta nagusienetarikoarekin guztiz ados nago, heziketa afektibo-sexuala orokortzearen beharra eta eskubidea. «Adimen emozionala derrigorrezko ikasgaia izan beharko litzateke eskolan».

Ildo horretatik, interesgarria iruditu zait HITZA aldizkarian agertutako artikulua «Adimen emozionala derrigorrezko ikasgaia izan beharko litzateke eskolan». Hor oso ondo azalduta dago zer den adimen emozionala eta generoaren ikuspegiaren garrantzia heziketa afektibo-sexualean.

Bestalde, heziketa afektibo-sexualak zeregin argia eta garrantzitsua du familiekin.

Familian, katearen hasierako puntuan, gaitzespen soziala eta jokabide homofoboak prebenitzeko hausnartzea sortzea.

Gizartean, indarkeria sexistaren inguruko adierazpen desberdinen inguruan hausnartzeko formazio-tailerrak antolatzea.

Hezkuntza afektibo-sexualean begirada familiari eta hezkuntza sistema osoari zuzenduta dago, prestakuntza-ikuspegia sustatuz. Nola?

1.- Berdintasunean eta tolerantzian  heziz, errespetua adieraziz tolerantzia zer den. Biak etxean presente egotea, teorian eta praktikan, aniztasunaz hitz egiteko naturaltasunez.

2.- Sexu-orientabide eta nortasunaren aniztasunaz hitz egiten, sexualitatea eta aniztasuna balore bezala aintzat hartzen duen inguruan bizitzen, libreki eta inolako gatazkarik gabe.

3.- Ikuspegi kritikoa sustatzen, zer egin injustiziaren baten aurrean erakusten. Eskolan norbait diskriminatua edo baztertua dela sumatzean edota pertsona baten eskubideak bestearen eskubideen gainetik galentzen denean.

Aste honetako gaiaren inguruko bideo pare bat zuekin partekatu nahi nuke. Bada, motibatzeko eta haiekin gaia zabaltzen hasteko.

Nola bizi dute sexualitatea gazteek?

«Gazteon ahotsa aintzat hartuta». Hori izan zen Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak abiatutako GazteEkin proiektuaren helburu nagusia. Hemen dugu "Sexualitatea eta parte-hartzea" topaketan landutako hausnarketetako batzuk!

iturria: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak - EGK

Amaitzeko, zinemara goaz 2017ko film labur bat ikustera, «In a Heartbeat», ametsak jazartzearen garrantziaz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina