2021/02/28

Zenbat buru, hainbat...



Esaera zaharrak dioen bezala “zenbat buru, hainbat aburu”, nik esango nuke zenbat pertsona hainbat identitate. Argi dago, sexologiak eta beste arlo batzuk ere haien literaturan identitate sexuala zakilean ez dela kokatzen onartu arren, oraindik, medikuntza eta estatu patriarkala genitaletan oinarritzen direla pertsona bat identifikatzeko . 

Identitatea norberak eraikitzeko kontzeptu bat da, beraz, medikuek jaiotzez genero batean izendatzen badute jaio berria, Estatuak eman beharko luke aukera aurrerago norberak izendatzeko sentitzen den bezala.

Gure gizartea aldatzen doa eta baita ere bere beharrak. Gaur egun, jaiotzez izendatutako generoa eta sentitutako generoarekin bat ez datozen pertsonak gutxiengo bat badira ere, gizarteak bere premia eta beharrei erantzun beharko lieke. Orduan, zergatik ez da gauzatzen erantzun hori? botere kontu bat da? edo, beldur kontu bat da? ezezagun den horri beldur? Estatuak ez du galdu nahi bere “confort area” eta ikusezin arazi nahi ditu pertsona hauek? 

Beldurra konfiantzarekin landu egiten da. Konfiantza gehiago edukitzeko gai honi buruz gehiago hitz egin eta bistaratu egin behar da, arrotz sentsazioa arintzeko. Dikotomiatik kanpo dagoena sarri ikusten bada “norma” apurtzen da eta anormala zena ohikoa bihurtu ahal da.

Aniztasun garai hori helduta tolerantzia garaia zabaltzen da eta hortik hurrengo pausua onarpen garaia dator -ia utopiaren bidea-.

Asken finean askok nahi dugun sistema politikoa pertsona askeak eta autonomoak garatzen eta babesten duen sistema da.

Horregatik, aurreko edizioetako post-ak irakurtzen bi aukeratu ditut; Itziarren Aniztasun sexuala gure eskolan eta Jasoneren Z.E, Egunerokotasunean integratu aniztasuna.

Eta bietan aipatzen den bezala, erronka handia daukagu gure ikasleei laguntzen pertsona askeak eta autonomoak garatzen; azken finean Heziberrik berak zehazten du horrela ikaslearen profila: pertsona autonomoa, bere bizi proiektua garatzen duena, eta pertsona kritikoa.




Bukatzeko, Begoña Zabalaren hitzaldi batetik jaso dudan ondorengo aipua partekatuko dut, askatasuna eta autonimia datoz nire burura aipua entzutean: “Que nadie nos quite el velo. que cada una decida lo que quiere hacer con su cuerpo, dentro de las libertades absolutas.”

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina