Gai honen inguruko irakurgaia behin irakurrita afektibitatearen inguruko hausnarketak arreta deitu nau. Horregatik, hurrengo posterra egitea erabaki dut:
Bloke honetan afektibitatea laguntza, maitasuna,babesa,xamurtasuna, elkar ulertzea eta hartu eta emateko gaitasun bezala definitu da. Ondorioz, harreman afektibo sexualak osasuntsuak eta aberasgarriak izan beharko lirateke, sexualitatea afektibitate bakoa ezingo genukeelako ulertu. Baina, gaur egun benetan bermatzen ahal dira elementu hauek? Nire ustez erantzuna oso argia da: ez.
Sexualitate eremuan ere, gure bizitzetako bestelako eremuetan bezala, patriarkatuak estrategia bikaina diseinatu eta emakumeok zapaldu gaitu. Falozentrismoa gailenduz, gure sexualitatea ez ezik gure genitalen inguruko jabekuntza deuseztatu du. Hori dela eta, gazteekin honen inguruko esku hartzea martxan jartzea hurrengo baliabideak erabiltzen ditut:
Mala mujer liburua: madame casquet liburu honen egilea da eta honetan gorputz ezberdinak eta sexualitate anitzak aipatzen dira. Twitterren ere informazio asko eskegi eta askeago bilakatuko gaituzten gako ezberdinak botaten ditu.
Hablemos de vaginas liburua: Liburu hau Miriam al adib-ek idatzi du eta aluaren ingurukoa da. Gazteek oso gutxi dakite genital honen inguruan eta ginekologa honek informazio erraza eta oso baliagarria ematen du. Gainera, gai honen inguruan, twiterren eta tik-tok-en ere gazteei begirako bideo laburrak egiten ditu.
- Sexualidad libre: Youtuben agertzen den bideo bat da eta sexualitate munduan aniztasuna ezagutzeko eta askatasunaren alde egiteko oso baliagarria izan daiteke.
Aurreko urteetako ikastarokideen post-ak behin ikusita, gehien gustatu zaidana Jasok egindako izan da eta bi elementu nagusiengatik. Lehenengo, prostituzioaren inguruan botatzen duen hausnarketagatik. Postean, Beatriz Ranearen esaldi batez baliatu eta hausnarketarako gako potentea botatzen du: “gizon gazteentzat prostituzioa kontsumitzea da harreman sexualak nagusitasun-egoera batetik edukitzea. Benetako gizonak direla sentitzeko, emakumearen gorputza erabili behar dute haien nahiak asetzeko”. Nire ustez, honakoa esku hartu beharreko arazo bat da eta honen adierazle dira horrelako berriak:
Amaitzeko, eremu hezitzaile zein jendarte mailan lantzeko lehenengo erronka nagusia informazioa helaraztea izan behar duela aipatu nahiko nuke. Nahiz eta informazioa gero eta eskurago dagoen, ezjakintzausna gero eta handiagoa. Gazteei egokia eta desegokia den informazioaren artean bereiztea asko kostatzen zaie. Gainera, oraindik ere, sexualitatearen inguruko tabu eta aurreiritzi asko daude eta honek ere gaur egun kontsumitzen dituzten IKT-etan nabariak dira. Nire ustez, aske izateko lehenengo urratsa informazioa da, honek erabakitzeko ahalmena eskeiniko baitizu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina