Herri txiki batekoa naiz, 5460 biztanle
dituena. Eskola bat, institutu bat, eta batxilerra egiteko hainbat kilometro
trenean egin behar. Erroturik dago kuadrilla kontzeptu zurruna eta lagun
taldeak adin bereko pertsonek osatzen dute. Honek eragiten al du aniztasun sexualean? Bai eragina du.
Duela 10 urte, gutxi ziren
heteronormatik kanpo koka zitezkeela pentsatzen zuten gazteak (helduak ere hala
izango ziren) eta gutxi horiek, denborara eta atera dira armairutik. Denborara,
atera dira “-ah, mutil batekin dabil?” edo “bagenekien…” bezalako komentarioak,
estereotipoen iltzatuak. Baina, herri txikiak trantsizio prozesuan daude, izan
ere aldaketa batzuk nabari dira.
Gaur egungo herri txikietako
gazteak, armairutik ateratzeko erraztasun gehiago izateaz gain, sexualitatea
bizitzeko modu fluidoagoa dute. Testuan zehaztu bezala, jaiotzerakoan
egokitutako sexua utzi eta genero-identitate aldetik nola agertu erabakitzeko
prozesua gehiago bizi dute. Hala, gai honekin lotura izan dezakeen liburu bat
uzten dizuet: “Moio, gordetzea ezinezkoa zen”.
Liburu honetan, Kattalin Miner Aimar
Elosegi Ansa “Moio” bere lagun minaz oroitzen da bera hil eta hamar urtera.
Genitalei lotutako definiziotik
haratago, Toregrosark eta Tatok (2020) Sexu
heziketari buruzko gida Haur eta Lehen Hezkuntzako Eskola Komunitatearentzat
txostenean sexua honela definitzen dute: “norberak duen edo norberak sentitzen
duen sexu identitatea”. Eta definizio egokia iruditu zait.
Eremu honetan lantzeko ditugun erronken artean, bestalde, honako hauek azpimarratuko nituzke:
Eredu ez heteronormatiboak erabili gaiak
- Herri txikietako mugak zeintzuk izan daitezkeen identifikatu eta landu.
- Sexu-genero sistema aztertu eta berau zalantzan jarri. ´
- Eskola, aniztasuna modu askean bizi et adierazteko espazio gisa landu.
- Heziekta afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina