Azken sarrera
egiten badatoz hainbat sentimendu eta pentsamendu nire gorputzera. Alde batetik
poza ikasteagatik etabidea
konpartitzeagatik eta beste aldetik lasaitasuna honako formakuntza luzea
amaitzeagatik.
Egia esan
ilusio handia neukan jarrita hasieran formakuntza honetan eta osoz bete dut.
Maila pertsonalean zein profesionalean hobetu naiz. Niretzako izan da berria foroan
parte hartzea eta ekarpenak egitea sareetan. Hasia naiz baina sareak duen
poterea esperimentatu dut.
Hezkidetzako
kontenidu eta baliabideak nola jorratu ikasi dut eta lankidetzan eta
partaidetzan ikusi dut modurik onena. Ikuspuntu hezkidetzaileak batzen
izugarrizko aldaketak egin daitezkeela nabarmenduko nuke.
Gainera emakumeen
espazioa bermatzen eta maskulinitate berrietan fokoa jartzen, …pribilejioei uko
egiten… etorkizuna justuagoa garatuko gara. Beste errealitatea eraikiko dugu,
emakumeen protagonismoa errespetatzen.
Falta dena?
Bidea eraikitzen jarraitzea. Bada garaia bada unea. AURRERA!
Kasu
askotan, mugitzen gara hezkuntza sisteman eguneroko arintasunean eta beharretan
baina bagara begirale hutsak edo betiko inertziak mugitzen gaitu. Hauxe da,
legeak, kurrikuluma, liburu akademikoak, informazioa, errekurtsoak jasotzen ditugu,
hainbat interesgarri irakurtzen ditugu, hainbat material erabiltzen ditugu.
Baina…aktiboak, kritikoak, partaidetzaileak ote gara? Bagara tratu onak eta zaintza bultzateko kapazak?
Aste honetan indarkeria matxistaren gaia jorratu dugu
eta gure inguruan, gure gizartean, zer gertatzen den aztertu dugu. Alde
batetik, ikusi dugu begirada irekitzeko beharra dagoela, egiturazkoa dena
ikusteko. Gizon eta emakumearen figura, kulturak, gizarteak, historiak,
politikak inposatua. Figura hori gure idealetan dago, bizi-paradigmetan.
Beraz, kontzienteki, begirada zabaldu beharra dago. Indarkeri-arazoa
guztiona da, arazo politikoa da. Partehartzaileak gara.
Pertsona guztien ardura da gelditzea eta galdetzea zergatik jasaten dugun
indarkeria, batez ere emakumeek. Gizonek bereziki pentsatu eta jardun beharko
lukete, beren parte-hartzea aitortuz eta indarkeria matxista gutxitu edo
desager dadin jarriz.
Urrats bat izango litzateke gizon askok onartzea patriarkalismoan errotutako
arazoa: historian, kulturan, pentsamenduan... eta behar horri erantzuteko lan
egitea: indarkeria matxistari tolerantzia 0.
Era berean, indarkeria matxista horri erantzuteko estrategiak aztertu
ditugu. Alde batetik, maskulinitate berriak sortzen dira, emozioei buruz hitz
egiten da, patriarkalismoa eta bere pribilegioak ukatzeko beharra, zaintza
komunaren onarpena, etxeko espazioaren eta espazio publikoaren okupazioa. Eta
bestetik, autodefentsa fisikoa eta emozionala.
Aurreko urtean egindako blogeko sarreretan Anderrena aukeratu dut, indarkeria
matxista desagertzen laguntzeko estrategian gizonak jartzen dituelako
erdigunean:
Gizarte justuagoa eta indarkeria matxistarik gabea nahi badugu, beharrezkoa da
berdintasunean heztea eta sektore sozial, kultural, politiko, administratibo,
pertsonal eta familiarra inplikatzea.
Hezkidetzan eta eskoletako erronkak:
Indarkeria matxistan tolerantzia 0 egiteko apustua erdian jarri behar da.
Errealitate anitzak erakusten, gizarte zabalagoa eraikiko da.
Estereotipoak deslegitimatu.
Maskulinitate berriak sortarazi.
Gizarte justua, baketsua, ez beldurgarria eta askea laguntzen eraiki.
Chileko indarkeriaren kontrako feminista performance-a bideoa eta iturria konpartitzen dut :
Gatazkak sortzen dira interes
kontrajarriak daudenean. Hauxe egunerokoa da. Baina egoera arazo bihurtzen
denean, aurre egiteko gatazkak edo biolentzia, bakearen prozesua eta
biolentziaren mekanismoak eta osagaiak ulertu behar ditugu. Gatazketan eta
bortitzetan faktore historiko, kultural, sozial, familiar, biologiko,
kognitibo, emozional eta moralak tartean daude.
Faktore kognitiboetan sakonago
sartzeko asmotan ondorengo artikulua zabaltzen dut:
·Artikuluakportaera bortitzak dituzten nerabeen distortsio kognitiboei buruzko ikerketak
biltzen ditu: David Roncero, José M. Andreu, M. Elena Peña. Procesos cognitivos
distorsionados en la conducta agresiva y antisocial en adolescentes. Anuario de
Psicología Jurídica, Volume 26, Issue 1,
Alde batetik, egozentrismoa (norberaren
ardatza): norberaren ikuspegietara, itxaropenetara, beharretara, eskubideetara,
berehalako sentimendu eta nahietara orientatzea.
Bestetik, besteei errua botatzea :
kanpoko iturriei leporatzea, batez ere beste pertsona bati, momentu bateko
talde bati edo inguruabarrei (hala nola, mozkortuta egotea, drogak
kontsumitzea, umore txarra izatea) edo beste pertsona errugabeei leporatzea
norberaren ezbeharrak.
Gainera minimizatzea /
justifikatzea/ gaizki etiketatzea: norberaren portaerak ez duela benetako
kalterik eragiten kontuan hartuta, onargarri edo miresgarri gisa ulertuz edo
besteei (biktimei beraiei) mespretxuz edo etiketa deshumanizatuekin
erreferentzia eginez.
Azkenik, gerta daiteke okerrena
hartzea: etsai asmoak besteei egoztea, egoera sozial baterako agertoki txarrena
saihestezina balitz bezala jotzea edo hobekuntza ezinezkoa dela suposatzea, bai
norberaren portaeran, bai besteenean.
“Nerabeen bortitza, jarduteko urratsa konpontzeko modu gisa
agertuko da, “patologikoki” osatzen dituzten beren beldurrak, ase gabeko
beharrak eta zehaztu gabeko identitatea”
NiNire ustez, ikastetxeetan gatazkak eta biolentzia aurre
egiteko hezkidetzako erronkak ondorengoak dira:
·Sexu-genero indarkerian eta beste mota
indarkerian fokoa ipini. ·Justizian, bizikidetza eta zaintzako bidean
sartu, gazteek gizarte “baketsua” eraikitzeko. ·Ikastetxeak erronka hartuz eta tutoretzan
bakearen bidea eraiki. ·Gatazka eta biolentziaren mekanismoak ulertu eta
ezagutarazi. ·Isiltasuna apurtu, aurreiritziak aztertu eta
pentsamendu, emozio eta akzioak ulertu. ·Sexu-genero partaidetza bermatu eta antolakuntza
ez-jerarkikoa bultzatu.
Ondorengo bideoa konpartitu nahi dut. Beste lurraldeetako
emakumeen gatazka politika eta soziala bide baketsuan.
Astean zehar, heziketa afektibo-sexualari
buruzko gaia landu dugu. Kontzeptuen artean, ondorengoak buruan geratu dira. Alde batetik, eredu patriarkaletik
atera behar dugu; beste aldetik, has gaitezke geu izaten protagonistak. Emozio,
nahi, desio anitzak ditugu eta harreman osasuntsuak sortu beharrean gaude. Askatasuna
eta begirunea tartean egon behar dira. Bakoitzaren esperientzia baliozkoa da
etabakoitzaren historia da. Burua
maitatu. Inork ez diezazula esan nola eta norekin nahi duzun intimitatea,
afektibitatea eta sexualitatea.
Sexumuxu programa: Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzako programa bat da, heziketa afektibo-sexualari buruzkoa,
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sustatua. SEXUMUXU proposamen interaktibo bat
da: teknologia berrietan oinarrituta dago, eta DBHko hirugarren eta laugarren
mailetako ikasleentzat da. Helburu nagusia da nerabeei laguntzea dituzten
premia afektiboak eta sexualak gobernatzeko gaitasunak barneratzen. Horretaz
gainera, materiala eskaintzen du, bai irakasleentzat, bai gurasoentzat.https://www.euskadi.eus/informacion/sexu-muxu/web01-a2osabiz/es/
Liburu
batean fijatu naiz: Moxie (Edición española): La revolución de las chicas. Jennifer Mathieu. Atzo, netflixen “moxie” filma hasi
nintzen ikusten. Nerabeekin lan egiteko materiala izan daiteke.
Patriarkalismotik at egoteko aldarrikapeneko errekurtsoa da.
Eremu hezitzailean
lantzeko
erronkei dagokienez:
·Tutoretzan maila guztietan jorratzea sentsibilizazioa eta prestakuntza.
·Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea, desira
eta plazera,sentimendu eta emozioak, maitasun erromantikoaren mitoa,
amatasunarena….
·Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea eta sexualitate anitzen
diskurtsoa normalizatzea.
·Norberak bere gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen
balorazioa sustatzen duen heziketa.
·Aisialdia eta sare sozialak benetako askatasunez, segurtasunez eta
eraldaketak
gauzatzeko esparru bezala erabiltzeko
erremintak ematea.
·Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea eta material didaktikoetan
aniztasunaren presentzia sustatzea.
·Ikastetxea zein beste lan esparruak aske esperimentatzeko eta espresatzeko
gune bihurtzea.
Astean
zehar, identitatea eta aniztasun sexualen gaian landu ditugun kontzeptuen
artean, nik ondorengoak aukeratzen ditut: Zeu zara protagonista, identitatea
eta sexualitatearen bila eta hori nahi duzunbizi izateko aukera erebaduzu.
Bakoitzaren esperientzia baliozkoa da eta bakoitzaren historia da. Burua maitatu. Inork
ez diezazula esan nola eta norekin nahi duzun intimitatea, afektibitatea eta
sexualitatea.
Identitatea
eta sexualitatearen gaia jorratzen gogoratu dut: Maslow eta beharrak teoria.
Teoria
honetan, gizakiaren beharrak eta desirak horiek betetzeko premiaren arabera
sailkaturik daude: piramidearen
oinarrian behar fisiologikoak daude, hala nola jatea eta edatea; horiek aseta,
gizakiak babesa eta segurtasuna bilatzen ditu; ondoren gizarte atxikimenduaren
motibazioa sortzen da, elkartzea eta partehartzea bilatuz; jarraian,
gizartearen onespena eta azkenik, autorrealizazioa bilatzen ditu, piramidearen
gailurrean. Maila guztiak elkarlotuta daude eta eragina badoa zuzenbide batean
eta bestean pertsonen identitatearen eraikuntzan. Nire ustez, sexualitatearen bilakeran
eta autorrealizazioan askatasunez eta begirunez jokatzea ezinbestekoa da.
Sensibilizazioari
begira hitzek, gertaerek edo gehien maite dituzun pertsonek aholkatzen
dizutenak baino eragiteko ahalmen handiagoa izaten dute. Erantzunen bila
zoazenean, ezagutzen ez zenituen munduekin egin dezakezu topo, eta, zorionez
edo zoritxarrez, betiko aldatuko zaituzte. Hona hemen sexologoek gomendatutako
liburu batzuk, zure sexualitatea eta, horrekin batera, zure sexu-bizitza goitik
behera aldatuko dutenak.
Symballon aurkitu dudan bideoa ere oso interesgarria iruditu
zait nerabeei maitasunari buruzko galderak egiteko eta hausnartzeko. Afektibitatearen hausnarketa
hasteko aitzakia izan daiteke.
MECko
web gune honek ( https://www.youtube.com/watch?v=Fxt_MZKMdes)
ere material asko eta erabilgarri bildu ditu. Baliabide horiek guztiak
tolerantzia bultzatzeko aterpean daude, eta sentsibilizatzeko eta
eskolako ekintzak diseinatzeko oso gomendagarria da.
Identitatearen garapenaren inguruan Oinarrizko Hezkuntzaren xedea aipatzen daHeziberrin, hauxe da, pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala.
Errealitatea
erakusteko binarismoa erredukzionismoan mugitzen da. Ez da posible hainbat
faktore izatea tartean identitatea eraikitzeko eta emakume-gizona, zuri-beltza,
aberatsa-txiroa…izatea gure errealitatean. Mutur batetik bestera badago
espazioa kokatzeko. Are gehiago, nire ustez, ez dago kokatzeko betebeharrik.
Gure identitatea askatasunez eta begirunez definitu edo bizi beharra badago.
Mariak
egindako blog sarrera aukeratzen dut. Oso argi azaltzen duelako berarentzako
zer dago identitatearen garapenaren atzetik. Eta itzela gustatu zaizkit sexu-generoari
buruzko bideoak umeei hitz egiteko: https://www.blogger.com/profile/04414442393590088332
Kurrikulum ezkutuari begira, hainbat gauza kontuan izan behar ditugu: hitz egiteko modua, hizkuntza sexista ekidituz, estereotiporik gabe; ikasleen partaidetza parekidea bermatzea, denei aukera berdinak eta esaten dutenari balorea emanez.; aniztasuna errespetatu eta balioetsiz; eredu egokiak emanez, bai erabiltzen ditugun material zein adibideetan, izateko eta bizitzeko modu desberdinak daudela erakutsiz.
Nor
naiz ni??
Identitatearen
eraikuntzaren prozesuan hainbat eragin daude: biologikoak, sozialak,
historikoak, kulturalak, psikologikoak, familiarrak... Hori dela eta prozesua
konplexua da. Tartean daude pertsonen moralak, pentsamenduak, emozioak eta
akzioak. Guztiak erlazionatuta daude eta bakoitzak eragiten du besteengan.
Gainera pertsonaren esperientziaren narratiba
bidean dago.
Hezkuntzan
zehar-konpetentziak idatzita daude. Zentroko planean eta proiektuetan badaude
baina ez dira betetzen gehienetan. Zergatik izango ote da?. Ez ditugulako
sinesten... “Ez delako gure konpetentzia…” edo ez dakigulako nola garatu...
Orientazioaren gaiara luzean egon gara bueltaka ematen . Hainbat hitz ipini ditut akrostikoan alde batetik, baiezkor eta proaktibitatearen aldea erakusteko eta beste aldetik, Zientzia eta Teknologia zabaltzeko.
Hezkuntzan orientazio arlotan, nik erronka bezala, ipiniko
nituzke ondorengo irizpideak, oso beharrezkoak direlako eta ia ez direlako
kontuan hartzen pentsatzen dudalako.
·Neska eta mutilen partaidetza behar dela esaten
dugu baina oraindik ere ez dugu sistematikoki kontuan hartzen. (neskak espazio
pribaturako eta mutilak publikorako).
·Neskeekiko espektatibak, zaindu behar ditugu ikastetxeetan.
Horrela hainbat ikerketek esaten dute.
·Guztien kezkak, zalantzak, nahiak, proiektuak…
garrantzi berekoak direla adierazten dugu baina oraindik ere neskei arreta
gutxiago ematen diegu.
·Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
Bizitzarako afektibitatea funtsezkoa da: harreman pertsonal positibo eta
eraikitzaileak izateko, gatazkak hezteko aukera bezala hartu eta bideratzeko,
aurreiritzirik eta botere-borrokarik gabeko harreman afektibo-sexual pozgarriak
izateko
·Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
Emakume eta gizonen elkarrekiko erantzukizuna oinarrizkoa da batzuk eta besteak
profesio bat garatzeko aukera berdinak izatea.
Espektatibak direla eta...datuak edo ikerketaren ekarpenak egin nahi ditut: ISEI-IVEIn 2018an egin genuen EAEn gaitasun handien egoerari buruzko txostena.
Hemengo datuekin ahal dugu jakin zer gertatzen den neskeen gaitasun handiekin: "Sexuaren arabera, etapa guztietan, detektatutako mutilen
ehunekoa neskeena baino handiagoa da. Batxilergoan, detektatu diren mutilen
ehunekoaren eta nesken ehunekoaren arteko aldea portzentajezko puntu batekoa
da. Gainerako hiru etapetan, berriz, aldeak portzentajezko 26 puntu ingurukoak
dira, batez beste".
Beste aldetik eta kontuan izaten orientazioan maitasuna eta afektibitatea erronka bezala lan egin nahi dudala, luzatzen dizuet bideo interesgarria: "Coral Herrera, charla para adolescentes sobre el amor".
Jakina curriculuma
eta baliabideak hezkidetzaileak izan behar direla!. Hala eta guztiz ere, kasu
askotan, mugitzen gara hezkuntza sisteman eguneroko arintasunean eta beharretan
baina bagara begirale hutsak edo betiko inertziak mugitzen gaitu. Hauxe da,
legeak, curriculuma, liburu akademikoak, informazioa, errekurtsoak jasotzen ditugu,
hainbat interesgarri irakurtzen ditugu, hainbat material erabiltzen ditugu.
Baina…aktiboak, kritikoak, partaidetzaileak egunean ote gara?
Orokorrean, nahiko jarrera pasiboa izateko
joera dago hezkuntza sisteman. Alde
batetik, ikastetxe edo irakasle-autonomia ez dugulako izan eta bestetik,
bakardadean lan egiteko ohitura edo onura… (parte-hartzeko lekua eta denbora ez
dugu izan aproposa ikastetxeetan).
Gainera irakasle
gehienok ez dugu parte hartzeko aukera izan curriculuma eraikitzen.
Baina…interesa…nire ustez, itzelezko interesa dago.
Curriculumaren
eraldaketa hitz egiten duelako aukeratu dut. Eta komunitatearen erara egitea
planteatzen duelako.
Aste honetako
gaiak aukera eman digu hainbat gauzatan pentsatzeko: Material eta baliabide
hezkidetzaileak pilo daude; erabiltzeko prozesua bultzatu behar da; curriculua
eraikitzeko bidea guztion ardura eta parte-hartzea izan behar da.
Gora behera egon naiz pentsatan nola egin. Oraindik
urrun ikusten ditut lankidetza-unea eta guneak. Baina gutxienez hasi naiz
ikusten aukerak eta beharrak:
komunikazioa bultzatu, komunitate-birtuala izan, kooperazioa sortu, une eta
guneak eraiki, sare sozialetan partaidetza izan, genero desberdineko presentzia
eta aniztasun anitzaren presentzia eta protagonismoa bermatu. Aste honetan
konpartitu diet ikastaro honetako material-heziketa-afektibo-sexualako bilduma
alaben ikastetxeko tutoreei: https://www.symbaloo.com/mix/heziketaafektibo-sexuala
Ez da erreza
ziberaktibismo edo aktibismo hezkidetzaile kontzeptuan murgiltzea. Halaere, hainbat erreferente ditugu hezkuntzan
eta gidak. Begirada zabala, adi egon behar eta partaidetza hezkidetzailea
bultzatu behar dugu. Guk baditugu tresnak, gogoak, ilusioak eta une-guneak; beraz,
egunean hezkidetza!.
Aste honetan Symabaloo
ezagutzea izan da materiala bilatzeko aukerarik onena. Topatu dudan maskulinitatearen bideoa konpartitu
nahi dut.
Hezkidetzarako partaidetza-bidea
hausnartzen egon gara aste honetan.
Gaiak aukera eman digu hainbat gauzatan pentsatzeko: prozesua dela, parte
hartzeko trebetasunak eta modu egokiak daudela, pertsonen ahalmena, jakin eta
nahia daudela abian; parte-hartzeko oztopoak
ere badaudela gizartean zein hezkuntzan;irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzeaz eta partaidetza justua
izateko estrategiak eta zainketaz aritu gara.
Maider
Berrioren blog sarrera aukeratu dut bere ideario-irudi horrekin bat natorrelako.
Gainera partaidetza kolektiboari buruz hitz egiten du eta gizartean partaidetza
horizontala ere erdigunean jartzen du
eta.
Egon naiz pentsatan partaidetza
justua bermatzeaz. Gehinetan gure motxilan daramagun guztiak ez digu uzten
bermatzen ; beraz, hezkidetza-ekintzak konszienteki egin beharko genituzke.
Ezin da deskantsatu hezkidetzan-berditasunean eskoletako partaidetzan. Ezta begiratu beste
leku batera ere.
Partaidetzako konzeptuaren hainbat ideia erabili
dut hitzen zopa egiteko. Agian mugitzen badugu bakoitzaren ardura… bultza
dezakegu parte-hartze-prozesua.
Hezkuntza sisteman gauzatzeko estrategiak erabil ditzakegu: ilusioak, interesak eta
beharrak jakiteko denbora eta uneak eman behar dizkiegu ikasleei horretaz
pentsatzeko eta komunikatzeko. Beraz, benetako denbora eta espazioak eman beharko
ditugu halakoak konpartitzeko. Eguneroko edo asteko asanbladan taldeko kide
bakoitzako nahiak ezagutzeko elkartu eta elkartrukatzeko aukera ona da.
Umeen
partaidetzarekin egindako “Los objetivos de desarrollo sostenible” bideoa ipini
dut. Umeek ere gizarte honetako partaide aktiboak izan daitezken adibide argia.
Duela aste batzuk herriko
eskulturen hausnarketa egin nuenean burura etorri zitzaidan: Nire inguruko
estatua eta omenaldiak… Zeinen estatuak dauzkagu gure kaleetan? non daudeemakumeen omenaldiko eskulturak?
Hauxe izan zen nire
behaketa eta hausnarketa: Emakumearen ohorez eskultura gutxi daude eta
protagonismoa gizonak eramaten du.
Informazio gehiago
lortu nahian eta emakumearen presentzia eta denboran pentsatzen, orain jo dut komunikabideetara,
sare sozialetara eta udalaren webgunera. Azken honetan ikusteko herrian ze
espaziotan jorratzen duen erakundeak emakumeei begira.
Ondorengoa ikusi
dut: Alkatea emakumea dela aipa dezaket. Bada Barakaldoko 1.emakumea alkate
andrea dena. Jarraitzeko Berdintasuneko Plana badago berreginda. Pausoak egiten
ari dira: Emakumeekin herriko leku arriskutsuak diagnostikatu, seinalatu eta
hobetu. Emakumeen presentzia eta
soldatak udaletxeen langileen arteko aldea diagnostikatu. Emakume-zientzialarien
ekarpeneko astea burutu. Emakumeen elkarteko proiektuak garatzen laguntzeko diru-laguntza
eskaini. Emakumeen bortizkeria kalera arazi eta salatu. Bidean dago erakundeak;
hala eta guztiz ere, bide egokian joateko ez da ahaztu behar planaren
jarraipena eta ebaluaketa egin behar dela nire ustetan dago. Era berean azken
egunetan horri buruzko ahots kritikoak agertu dira komunikabide batzuetan.
Beste arloetako emakume-protagonistak ere
atera behar ziren. Hurrengo bideoa laguntzen du ikusteko beste
emakume-protagonistak, prostituzio-abolizioaren aldeko emakumeak. Oso
interesgarria dela ustetan luzatzen dizuet.
“Berdintasunezko
espazioak definitu behar ditugu eta horretarako beharrezko hausnarketak egin
ondoren, aldaketak egiteko pausuak eman, proposamenak egin eta gauzatzen joan”.
Nik
gehituko dut denboraren diagnostikoa ere egin behar zela eskoletan. Alde batetik kontzienteki
banatu irakaslearen atentzioa eta denbora nesken eta mutilen artean. Eta bestetik neskeei
ematen zaien denbora handitu eskoletan eta ikastetxeetan. Guk, emakumeok! gure garaia, gure lekua!
Aste honetan hausnartu
dugu hizkuntza-sexista, hizkuntza-baztertzailea, komunikazioa hezkidetzatik. Hizkuntzen eta komunikazioaren bidez hezitzen gara. Jendarteak bide desberdinetatik hainbat ezagutza jasotzen ditu:
irudiak, jarrerak, isiltasunak, hizkerak, hizkuntzak, komunikazio-informazio-bideak. Pentsakera eraikituz goaz eta pentsamoldeak transmititzen ditugu. Beraz, konszienteak izan behar gara non
murgiltzen garen eta zer nahi dugun irakatsi. Pertsonen garapenean pentsakerak,
emozioak eta ekintzak tartean daude. Hizkuntza, nire ustez bada akzioa. Eta
beti presente dago. Ez dagoenean ere badago komunikazioa.
Sistémiko paradigman, komunikazio
arloko oinarri eskola bada “la Escuela de PALO ALTO”. Ondorengoa komunikazio
axiomak azaltzen diren bideoa jarri dut:
Ze erronka ote dugun hizkuntza dela eta hezkidetzan?:
Hizkuntza eta komunikazioaren bidez errealitatea aldatu .
Berdintasuna erdigunean jarri eta bazterkeriak utzi.
Errealitateak ezagutu, errespetatu eta ikasi.
Nola?:Ahozko hizkeraneta komunikazioan adi egon erabilitako doinu etagorputz jarrerari guztiekiko begirunea adierazteko
eta inor bazterturik sentitu ez dadin.
Geletan edo jardueretan neska
eta mutilen parte-hartzea aztertu: Denbora berdina erabiltzen dute? Aukera
berdina dute? Arreta eta erantzun berdinak ematen dizkiegu?...
Emakumeen (neska,nerabe,gazte,heldu
eta nagusien) esperientziak eta interesak diskurtsoan eta ikasgaietan barneratu,
gizon-emakumeen garapenerako egindako ekarpenak erakutsi eta beren burujabetze etaaskatasuna lortzeko egindako borroka inkorporatu.
Nire ustez oso garrantzitsua
da “Asimetria mezuetan” buruan izatea eta konszienteki baztertzea. Beste
aldetik, atsotitzak eta esaera zaharrak:
askotan erabilita eta askotan kulturara dela eta bermatuta. Baztertzeko jarrera
zabaldu behar dugu. Jadanik bidean gaude!.
Hizkuntzak ez
dira sexistak, baina euren erabilera bai. Guztiz sartu sartuta dugu eta nahi
gabe sexismoa ateratzen zaigu...geratzen diren moduan geratu nintzen ni, eta
erantzuna eman arte ez nintzen ezta konturatu. Ordutik aurrera buruan dut
sexismoarena eta saiatzen naiz ahalik eta hezkidetzailea izaten.