Orientazioaren gaiara luzean egon gara bueltaka ematen . Hainbat hitz ipini ditut akrostikoan alde batetik, baiezkor eta proaktibitatearen aldea erakusteko eta beste aldetik, Zientzia eta Teknologia zabaltzeko.
Rosana Madariagaren blog sarrera aukera dut estrategia
baliagarriak adierazten dituelako hezkidetza lantzeko eskoletan. Eta jarritako bideoaan azpimarratzen du
zein inportanteak diren rolak eta barneratutako estereotipoak:
Hezkuntzan orientazio arlotan, nik erronka bezala, ipiniko
nituzke ondorengo irizpideak, oso beharrezkoak direlako eta ia ez direlako
kontuan hartzen pentsatzen dudalako.
·
Neska eta mutilen partaidetza behar dela esaten
dugu baina oraindik ere ez dugu sistematikoki kontuan hartzen. (neskak espazio
pribaturako eta mutilak publikorako).
·
Neskeekiko espektatibak, zaindu behar ditugu ikastetxeetan.
Horrela hainbat ikerketek esaten dute.
·
Guztien kezkak, zalantzak, nahiak, proiektuak…
garrantzi berekoak direla adierazten dugu baina oraindik ere neskei arreta
gutxiago ematen diegu.
·
Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
Bizitzarako afektibitatea funtsezkoa da: harreman pertsonal positibo eta
eraikitzaileak izateko, gatazkak hezteko aukera bezala hartu eta bideratzeko,
aurreiritzirik eta botere-borrokarik gabeko harreman afektibo-sexual pozgarriak
izateko
·
Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
Emakume eta gizonen elkarrekiko erantzukizuna oinarrizkoa da batzuk eta besteak
profesio bat garatzeko aukera berdinak izatea.
Hemengo datuekin ahal dugu jakin zer gertatzen den neskeen gaitasun handiekin: "Sexuaren arabera, etapa guztietan, detektatutako mutilen
ehunekoa neskeena baino handiagoa da. Batxilergoan, detektatu diren mutilen
ehunekoaren eta nesken ehunekoaren arteko aldea portzentajezko puntu batekoa
da. Gainerako hiru etapetan, berriz, aldeak portzentajezko 26 puntu ingurukoak
dira, batez beste".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina