2021/02/05

ORIENTAZIOA, NORBERAREN ESKUBIDEA

 

 

 Nire ikasleen egoeran egongo banintz, hauxe pentsatuko nuke: “17 urte ditut eta hurrengo 50 urtetan nire lanbidea zein izango den erabaki behar dut. Orain arte inguruko nagusiek, egin behar dudana zehaztu dute. Orain, ordea, nik erabaki behar dut. Gainera, gurasoak, orientatzaileak eta irakasleek lanean disfrutatu egin behar dudala esaten didate. Zein erabaki zaila”.

Zein zaila den gure ikasleentzat, etorkizunean lanean gustura aritzeko aurretik bete behar dituzten ikasketen aukeraketa. Horretarako, hainbat eremu desberdinetatik informazio anitza jasotzeko aukera izaten dute: Unibertsitatea, Lanbide heziketa, orientatzailea, Internet, unibertsitateak eskaintzen dituen azokak edo informazio saioak,…).

Horrez aparte, kontutan izan behar dugu familia, lagunak eta irakasle gutxi batzuengandik  jaso dituzten mezuak, baloreak, jarrerak… Gainera, gazteen garapen eta aukeraketa prozesuan, ingurukoek dituzten espektatibak eta ametsak ere sekulako eragina izaten dute. Beraien inguruan gauden “helduak” esan eta dugun eraginarekin kontu handiz ibili behar gara. Ikasketak beraiek egin beharko dituzte, beraien bizitza da, kontutan izan behar dituzte beraien nahiak, azken erabakia beraiena izan behar da. Baina horrela izaten da?


 Egoera askotan bai, baina batzuetan ez. Badaude egoera batzuk non irakasle, guraso edota inguruko pertsonak nota onak unibertsitatearekin elkarlotzen dutenak eta nota baxuak Lanbide Heziketarekin. Horrekin batera, gradu zehatz batzuk generoaren arabera sailkatzen dituzte (mutilak nota onak ateratzen baldin baditu= ingenieritza. Neskak, nota onak ateratzen baldin baditu=Biologia, erizaintza, farmazia,…). Izan ere, askotan DBH-n nota onak dituzten ikasle batzuk nahiz eta ikasgaiak beraien gustukoak ez izan), zientzietara joaten dira.

Gizakia jaiotzen garen unetik, gizarteak barneratuta dituen rol eta estereotipoa batzuengatik bideratzen gaituzte, etiketak batzuk jartzen digute eta lanbide inguruan DBH; Batxilergoa edota Lanbide Heziketa bukatzen dugunean areagotu egiten dira.



Beraz, gure orientazioa objektiboa izan behar da, ezin dugu hainbat balore, espektatibak,… transmititu. Berdin du bakoitzak zer ikasi eta etorkizunean zein den aukeratzen duten lanbidea. Bakoitzak gustukoa duena ikasi eta lan egin behar du eta ez besteek espero duguna edota nahi duguna. Zenbat ikasle, nahiz eta beraien gustuko izan, etxeko edota institutukoek esandakoagatik ez dute gustukoa dutena ikasten, baizik eta besteek esaten dute. Adibidez, zergatik daude emakume gutxiago teknologia eta zientzia munduan?, Zergatik erizaintza, estetika,… lanbideetan, gizon gutxiago daude. Hau ez da urteroko kasualitatea, baizik eta ingurukoek transmititzen dugun ondorioa da. Emakumeengan zabaltzen dugun espektatibei eta zaintzan duten arduraren ondorioz, "lan murrizketa" eskaera gehienak emakumeengatik etortzea, zaintza lanetan arduratzen diren gehienak izaten direlako. 

EUSTATek urtero kaleratzen dituen datuek garbi erakusten dute neskek eta mutilek egiten dituzten ikasketa-hautaketetan genero estereotipoak mantentzen direla, rol tradizionalen araberako sexuen banaketa mantentzen dutenak: besteen zaintzarekin eta giza harremanekin zerikusi duten ikasketak aukeratzen dituzte neskek; teknikarekin eta produkzioarekin lotutakoak, berriz, mutilek.

https://sites.google.com/site/orientasare/_/rsrc/1591787436935/hezkidetza/berdintasunean-aukeratzea/2018%20matrikula%20eustat%20datuak%20FPGM%202020.jpg?height=271&width=400

     

                    Emakume eta gizonen arteko berdintasuna Euskal AEn 2018

Ikusten dugun bezala, genero-arraila mantentzen da. Hona hemen hau ulertzeko ematen diren arrazoien batzuk:

  • neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da

  • irakasleen aurreiritziek kalifikazioetan eragina dute

  • familien espektatibek islatzen duten genero eragina

Argi dago genero-arrailak ez duela zerikusirik emakume eta gizonek jaiotzetik ahalmen desberdinak izatearekin edota halako baldintzapenekin..

 

                     

        La presencia de la mujer en la industria, prácticamente inexistente


 

https://eu.eustat.eus/elementos/ele0000700/ti_Paro_registrado_en_la_CA_de_Euskadi_por_sexo_y_edad_segun_territorio_historico_Diciembre_2019/tbl0000778_e.html


 



Bonafont – Avancemos por la igualdad

Orientazioa ez da inkonzienteki garatu behar den prozesua, argi izan behar dugu gure hitzak, jarrerak, mezuak zelan jasotzen duten gure ikasleek/seme-alabek/neska-mutilek eta ereduak aldatzen joan.

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/servicio_cifras/eu_emakunde/adjuntos/zifrak_2019_lab.pdf

EMAKUNDEk defendatzen duen moduan “hezkidetza ezinbestekoa da generoa sozializazioprozesu osoan orekatzeko, egokitzeko, konpentsatzeko eta neutralizatzeko”. Eta are gehiago, “tutoretza ere gune pribilegiatua izan daiteke, ikasleei generoestereotipoez ohartarazteko eta beren erabakitzean eragiten duten uste eta aurreiritzi sexistak desegiteko”.

 



Elena Simon Rodriguez-en hitzetan :” Eskolak ez du genero bazterkeriak sortzen  baina elikatu , hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste norabiderantz ez jokatzeagatik.” Hau gertatzen da oraindik alde batetik, curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen duelako eta bestetik ezkutuko curriculuma sexista era inkontzientean transmititzen delako.

Beraz, orientazaio hezkidetzailea lortzeko hauek izan daitezke erronka batzuk:

 

  • Emakumeen ekarpenak eta emakumeek garatutako konpetentziak baloratzea.

  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.

  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan ezezik curriculumean lantzea.

  • Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.

  • Parte hartze parekidea sustatzea.

  • Lanbidea izatearen garrantzia azpimarratzea.

  • Hizkuntza barnehartzailea erabiltzea.

  • Identitate eta bizitza eredu anitzak lantzea, genero estereotipoak gainditzen diztuztenak.

 



Aurreko ikastaroetako post hauxe hautatu dut, bere ideiekin bat natorrelako. Ildo beretsutik egin dugu gaiaren irakurketa eta proposatzen dituen jarduerak interesgarri eta eztabaidagarriak dira.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina