Sistematikoki
curriculuma eta baliabide didaktiko hezitzaileak erabiliz gero aurrepauso
handia izango litzateke eskola eremuan, alde
batetik estereotipo sexistak gure ikasleengan gutxitzeko eta beste alde
batetik eremu pribatua balorean ipintzeko eta protagonismo apurra emateko.
Hala ere,
curriculum eta baliabide hezkidetzaileen erabilera eraginkorra izateko,
irakasleen rola oso inportantea da eta irakasleek ideia berdina transmititu
beharko lukete koherentziaz jokatzeko,. hizkuntza
ez sexiata erabiliz, atentzio berdina emanez neskei eta mutilei, aurreiritzi gabe,
espektatiba berdinak edukiz, e.a.
Inbertsio legea egitea nire ustez estrategia eraginkorra eta
oso ikusgarria da hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko.
Alikanteko instituto bateko ikasleak egindako reggetoia antisexista:
Aurreko
edizioetako ikastarokideen 2 post baino ez dut aurkitu, eta hauetatik Ixarena
“Nork erran du ezer” izeneko posta asko gusttua zait.
Ixarrek dioen modura gazteen
erreferentzi gunea sarea denez material hezkidetzailea saretzeko aldarrikapena
egiten du. Berarekin guztiz ados nago eta, are gehiago kontutan izanda eremu
txikiko hizkuntza dugula eta gure hizkuntza munduko mapan ipintzea ere
garrantzitsua dela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina