2020/01/20

CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAK

                           CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAK




Irakasleen lanen artean norbera zein inguruko pertsonen Pentsamendu kritikoa sustatzea ezinbesteko helburua da. Hori dela eta, erabiltzen ditugun materialeak eta baliabideak ikuspuntu ezberdinetatik aztertzea baliogarria da. Ondoren materialen diagnostikoa egin, beharrezkoa izanez gero moldatu  edota ordezkatu, egokienak diren baliabideak eskeini ahal izateko. Hori bait da, ikaste prozesuaren oinarria. Baina bide honetan ez du ikaslea soilik ikasten, irakasleok ere. Zorionez, ikasiaren ikasiaz, sistematiko erabilitako dinamika honetan, lankide zein ikasleek hausnarketara eramango gaituztelako.


Beste alde batetik, sinergiak jasotzeko atea zabaltzen dugu. Irakaslea ez baita jakintza duen pertsona bakarra. Partekatzeko gai baita besteen iradokizunak jasotzeko ere. Zentzu honetan jarrera harkorra, xumea eta eskuzabala erakutsiko dugu. "Bakar batek ez dakiela taldeak dakiena baino" gehiago aipatuko nuke.





Estrategia gisa,  guztiok ikasleak garela "mantra" bat lez errepikatuko nuke.

Kontrakoa pentsatzen duena ez bait du inoiz ikasiko.

Aurreko sarreran, beste kide batek eginiko ekarpenari buruz hausnartzea ahaztu egin zaidanez, hona hemen orain dela lau urte Agurtzane Goitia Lopezek estrategien inguruan iruzkin batzuk.

Bertan Luixa Reizabalek "Genero berdinasunean hezteko gida"-n luzatzen digun proposamenaren inguruan, hitz egiten digu Agurtzanek. Estrategien artean baliabideen disenuaz, inplementazioaz eta ebaluazioaz aritzen da. Niri apur bat haratago joatea gustatuko litzaidake eta ebaluazioan gehiago sakonduko nuke. Umeen interesetatik eta esanguratsuak diren gaietatik abiatuz, etengabeko ebaluazioa behar duen baliabideaz hitz egingo nuke. Garaian garaikoa baina aintzindariak ahazut gabe. Hori bai, gidan eta Goitiak gogoratzen digun bezala esku-hartze dinamiko batean.



Resultado de imagen de genero berdintasunean hezteko gida

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina