Gaur egungo hezkuntza sistema aztertuz gero argi dago ezinbestekoa dela gure jarduera hezitzailean sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabili beharra dagoela. Izan ere, modu honetan ikasleek jasoko lituzkeen mezu, irudi, jakintza eta abarretan hainbat aurreiritzi eta estereotipo deuseztatzeaz gain, pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heziko lirateke sexu/genero araberako menperatze harremanak gaindituz eta desberdintasuna modu positiboan baloratuz. Honetaz gain, emakumeek historian zehar egindako ekarpenak ere txertatuko lirateke, alde batetik hezkuntzak duen ikuspegi androzentrikoa gaindituz eta emakumeak bistaratuz. Izan ere, kultura patriarkalak emakumearena ikusezin bihurtu du, etxeko eremura baztertuz, hau da, eremu pribatura mugatuz. Azken batean, emakumeak ahalduntzeko prozesua litzateke, hau da, emakumearen ekarpena baloratu egingo litzateke.
Honetarako argi dago, hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko estrategiak garatu behar direla. Momentu honetan argi daukat begirada hezkidetzailea sustatzeko, hau da, betaurreko moreak janzteko ezinbestekoa formakuntza dela. Izan ere, alde batetik, formakuntzaren bitartez hainbat eta hainbat irakasle baraien sentsibilizazioa finduko lukete, gaiari benetako garrantzia eta urgentzia eskainiz. Eta bestetik, formakuntzaren bidez estrategia desberdinak garatuko lirateke. Diagnostikoa egitea ere erabilgarria litzake, izan ere, bertatik jasotako informazioa pilak jartzeko guztiz baliagarria suertatuko litzateke, gaia ukatzen duten hainbat irakasleri errealitatea erakutsiz.
Bukatzeko, aurreko ikasturteetako ikastarokide baten post-a aukeratu beharko banu Eider Oleagaren "Curriculumak eraldatzen" aukeratuko nuke. Izan ere, oso interesgarria suertatu zait post-a. Batez ere, Eibarko Ikastaroetako bideo laburra "Hezkidetza hezkuntzan, ikasgelak aldaketa sozialerako tresnak" direla azpimarratzeaz gain, bizarrean daramagun motxila androzentrikoa aipatzen du, baita betaurreko moreen behaar eta irakasleon formakuntza falta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina