Harreman Sareen
erabileran, gaur egun nork ez du behintzat bat erabiltzen?, denok
jarri behar dugu begi bat (eta askotan biak eta ondokoaren beste biak
ere eskatu behar ditugu baita) #matxismoa, #mikromatxismoak,
#erasosexistak, #fakenews edo #gezurra diren berriak filtratzeko.
Gaur egun onartuta
dago, eta horrela irakasten da sendietan, derrigorrezkoa dala
telebista ikusi, irratia entzun eta idatzitako berriak irakurtzean,
ez dugula dana sinistu behar. Ikuspegi kritikoz hartu behar ditugu
gugana ailegatzen diren informazioak. Eta oso pertsona gitxik esaten
dute hau ez dala beharrezkoa. Sareen bitarteko harreman onek iraun
behar badute, behintzat.
Ikuspegi eta energia
berarekin hartu behar dugu heziketarako erabiltzen ditugun baliabideen eraldaketa eta sormena.
“Zelan hasi”
izan daiteke galdera polita eta beharrezkoa.
Esaten da gauza
sinpleak oso eraginkorrak direla. Eta oso sinplea eta eraginkorra da
“Bechdel testa”.
Frogatu, edozein filmarekin, adibidez Netflixeko
“El Irlandes”-ekin. Ze nolako ondorioa ateratzen zaizue? Pista bat emango dizuet filma aurkezteko erabiltzen den irudiarekin...
Aurreko
edizioetakoetatik Agurtzane Goitiaren “Curriculuma
Eta Baliabide Didaktikoen Inguruan Hausnartzen” aukeratu dut.
Batez ere emakume hau aurreko astean ezagutu nuelako (ikasle izan
nuen) eta Sestaoko Berritzegunean egiten duen lana ikaragarria
dalako, eta testu horretan oso ondo adierazten duelako zeintzuk
ditugun erronkak (oraindik ere).
Bukatzeko, Javier
Armentiak kontatzen du Naukas honetan “Mariconás
las justas: ciencia LGTBIQ”, batetik, zientzian beharrezkoa
izan dala begirada queer bat eta nola Museo Nacional de Ciencias
Naturales-era joan ziren eta bertako deskribapenetan esku-hartze
inklusiboa egin zutela.
Animatzen zara zu
ere osaketaren bat egitera zure inguruan?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina