Eragin
itzela izango luke sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko
hezkidetzaileak erabiltzeak gure ikasgeletan. Mundua ulertzeko eta irudikatzeko beste ikuspegi
bat eskainiko litzateke eta, ondorioz, guztion posizioa birkokatu mundua eraldatzeko, balio berdinzaleagoetan oinarrituta.
Uste dut,
gainera, ikasleekin eragin izugarria ere izango lukeela, daukaguna
hezkidetzaile bihurtzeko prozesuan eurak
parte-hartzera gonbidatzen baditugu. Irizpideak landu (agian hutsetik
sortu, dakitenetik…), dauden gidekin kontrastatu, hutsuneak antzeman eta
eraldaketarako alternatibak ikasleek proposatu. Estrategia benetako egoera-arazo bati aurre egitea da,
kontestualizatua, eraginkorra eta transferigarria beste hainbeste
testuinguruetara estrapolatzeko modukoa. Eta gainera, zabaltzeko/komunikatzeko xedearekin: sareetan edo presentzialean. Oinarrizko konpetentzia
guztiak, zeharkakoak eta disziplinarrak, garatzeko bideetako bat.
Ikasle
guztiek izan eta egin nahi dutena askatasunez egin dezatela, ez presio
sozial edo ezezagutzagtik. Hori dagokigu lortzen joatea.
Hitz-hodei
honetan doaz behatu beharreko irizpideak eta pertsonai femenino eta maskulinoen
arteko presentzia-protagonismo-espazio-aisi-ogibide-senidetasun-ezaugarri
adierazleak.
Eta aurreko
edizioetako ikastarokideengandik Agurtzane Goitia Lopez-en CURRICULUMA ETA BALIABIDE
DIDAKTIKOEN INGURUAN HAUSNARTZEN aukeratu
dut, baliabide xinplea bezain
erabilgarria iruditu zaidan BECHDEL TESTA jasotzen baitu:
Eta baita
proposamenak ere diagnosia egin ondoren, erabakiak hartzeko:
1.- Dagoena ikuspegi kritikoz aurkeztuz mantendu.
2.- Dagoena modatu/Osatu
3.- Hezkidetzailea den batekin ordezkatu
4.- Falta dena sortu.
“Egia
da sormen eta euskaratze lanak nahiko denbora eta dedikazioa eskatzen duela,
baina poliki poliki bakoitzak zerbait eginez sekulako bilduma osatzea lortuko
genuke.” 2016an
idatzi zuen post hau eta hiru urte hauetan zein bilakaera izan duen bilduma honek
aitortzekoa dela esango nuke.
Amaitzeko, National Geographic-ek Washington-en
jarri duen argazki erakusketa bat aprobetxatu nahi dut baliabidetzat erabil
baitezakezu edozein testuinguru hezkidetzailean: WOMEN: A CENTURY OF CHANGE.
Mundu osoko emakumeen rol berdefinitua azken 100
urteotan: egin dugun bidea gauzatzeko borroka eta erresilientzia ereduak eta geratzen zaizkigun erronken aurrean, egin
dugunaz gogoratu eta ahal dugulaz jabetzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina