CURRICULUMARI NOIZ TEN?
Eskola hezkidetzailerantz
urratsak emateko, curriculumari ten beharra daukagu, bestalde gauerdiko eztula
ez da hau, irakasleon barrena ikutzen baitu. Sarritan ikastetxeetan, leku
publikoetan eta dokumentu publikoetan aldaketak onartzeko prest agoten gara;
baina gelako lana mahaia gainean jarrri behar denean, ez gara
izaten hain irekiak. Ikasleek ordu gehienak gelan egiten dituzte eta hortxe da
egin beharreko aldaketa, beste esparruekin batera.
Sarritan irakasleok era
autonomo eta isolata aldaketak burutzen ditugu, baina gehienetan ez dira era
sistematikoan egiten, anekdotikoak izaten dira; asko jota, hurrengo urtean ere
errepikatuko dituenak. Horren arriskuak lana eta aurrerapausuak galtzea
-bai irakaslea jadanik zentroan ez dagoelako edo beste eginkizuneatan jarduten
delako- izan daiteke.
Lan sistematikoak,
partekatuak, kooperatiboak abentaila asko ditu:
- hausnarketa sakona bideratzea posibilitaten du
- efikazia handiagoa lortzen da
- erresgistroak izatea ahalbideratzen du
- transferigarria izatea errezagoa da
Baliabide hezitzaileak erabiltzeak
esan nahi du horiek esparru ezberdinetara moldatu daitekezkeela, konpetentzia
anitzetan lan daitezkeela, pertsona malguagoak hezitzen egongo garela.
Honen inguruan neure
ideien-hodeia:
Denok gara geure aurreideien eta aurreiritzien preso. Adibide modura Einstein dugu. Berea da esaldi hau:
"errezagoa da atomo bat apurtzea aurreiritzia aldatzea baino",
...haren ikerketaren historian ostera, bere emaztearen papera guztiz baztertua utzi zuen.Gaur egun dakigunez, haren emazteak izugarrizko papera izan zuen Erlatibitatea teorian.
https://www.bbc.com/mundo/noticias-46279558
Eremu hezitzaileetan
baliabideetan hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko estrategia erabilgarriak:
_animatu neskak laborategiko tresnak manipulatzen, bereziki
teknologiarekin lotutakoa (voltimetroak, anperimetroak, brokak...).
-animatu mutilak gelako garbitasunean parte hartze aktiboa hartzen,
bereziki kontuan hartzeko laborategiko praktikak saioetan.
-zientziaren ideia klabeak lantzerakoan emakumeen ekarpenak begiratu
irakaskuntzan txertatzeko.
Baliabide gisa:
- Mujeres con ciencia proiektua EHUak Catedra de Cultura Ciencificoan sartuta dago. Urteak daramatzate zietziaren irakaskuntzan aldaketak bultzatzen.
https://mujeresconciencia.com
https://mujeresconciencia.com/2017/01/14/shescience-ciencia-con-perspectiva-de-genero/
Aurreko
edizioetako ekarpen hau aipatuko nuke: Andonik 2019an egindakoa.
Baliabideak saretu eta elkarlana biderkatu
http://hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/baliabideak-saretu-eta-elkarlana.html
Berarekin bat nator esaten duenean: "ez nuke ahaztu nahi
irakasle eta eskolan dabiltzan gainerako eragileek duten garrantzia, gure
bitartez jasotzen duten curriculum ezkutu horregatik. Batzuetan nahiz eta
material egokia eduki irakasleon komentario edo iritziekin bertan behera bota
ditzakegu liburuetatik edo curriculumetik jaso dezaketen mezu hezkidetzailea.
Beraz, funtsezkoa da inplikatuen
sentsibilizazio lortzea eta formazio
trinkoa izatea, dugun parekidetasun
gabeziez eta sexismoaz erreparatu eta aldaketaren premiaz jabetzeko, Marian
Morenok dioen moduan, material didaktikorik onena gure zerebroak dira".
Hezkuntzaren klabe nagusienetarikoa irakaslea da, hortik
dator aberastasuna eta pobrezia ere bai.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina