#AnaO etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#AnaO etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/04/14

Beste begirada batekin, laster arte!

 

Hogeita bi aste hauetan bizi izan duguna oso bitxia izan da niretzat. Batetik, asteroko lanak egin ahal izateko ezinezkotik denbora ateratzeko estutasuna, baina, bestetik, ikasitakoaren gozamena eta ikasten jarraitzeko gogoa.

Bidaia horrek aberastu egin nau arlo pertsonalean eta profesionalean, eta are kontzienteago bihurtu nau mundu berdinzale eta solidario baten alde borrokatzeko norbanako gisa dudan erantzukizunaz.

Eskerrak eman nahi dizkiet bai ikaskideei bai irakasleei haiengandik ikasi dudan guztiagatik. Eta eskertze horietan, ezin ditut ahaztu historian zehar nik gaur egun ditudan eskubideak izan ditzadan borrokatu duten emakume guztiak.

Asteburu honetako argazki honekin utziko zaituztet. Konpainia on batekin nago, “As Marias”. Zorigaitzaren aurka pozez bizitzea eta, egunero ordu berean, tratu txarrak ematen zizkien jendarte batean ikusgai egotea erabaki zuten emakumeak.

                        

Erotu egin omen ziren... Ez dut sinesten.


2022/03/19

Zaintza, tratu onen abiapuntua

 


Aste honetako gaian tratu onek duten garrantzia aztertu dugu elkarbizitza positiboa lortzeko. Eskainitako irakurgaian esaten den moduan "pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena". Geure buruarekin ondo sentitzeko gai bagara, besteekin harreman osasuntsu eta askeak eraikitzeko gai izango gara.  Aldaketa, geure baitan hasi behar da. Gure erantzukizunetik, erantzukizun partekatura.

Aurreko edizioetako sarreretatik "Zaindu ditzagun gure harremanak" hautatu dut zaintza eta maitasun erromantiko kontzeptuak azpimarratzen dituelako harremanak zaintzeko. Post-ean porposatutako bideoak oso interesgarriak iruditu zaizkit hausnarketa sustatzeko.

Ikasleekin gai hau lantzeko aproposa izan daitekeen baliabideak, bereziki nerabekin, hauek dira:


Gaztelaniazko irakasgaian, bideo hau egokia izan daiteke RAEren definizioen bidez pentsamendu kritikoa lantzeko. Zer transmititzen dute bideoan aipatzen diren maitasunaren definizioek?




Tutoretzan maitasun erromatikoaren mitoa debate sortzeko



Eta amaitzeko, Kanarietako gobernuaren gida hau, "Aprendiendo a relacionarme con buenos tratos”, nabarmendu nahi dut irakurketa errazean idatzita dagoelako, eta adibide on bat da gure materialak nola egokitu ditzakegun gure ikasle guztien ulermena errazteko.


Nire ustez, hau guztia hezkuntzan/jendartean lantzeko erronketako batzuk hauek dira:

  • Autoezagutza, gorputzaren onarpena, autoestimua, asertibitatea garatzeko estrategiak lantzea.

  • Harreman osasuntsuak eta harremanak zaintzeko kontepentziak garatzea.

  • Maitasun osasuntsuan oinarritutako ereduak aurkeztea eta lantzea. 

  • Maitasun  erromantikoaren mitoa aztertzea, eta uko egitea.

  • Zaintzari prestigioa ematea. 

  • Elkarbizitza planetan gai hau txertatzea era sistematikoa lantzeko. Positibotik heztea.

  • Gure ingurunea zaintzea: pertsonak, animaliak eta objektuak. 

  • Ekofeminimoaren ideiak zabaltzea. Giza bizitza erdigunean kokatuz eta produkzioa haren zerbitzura jarriz eta ez alderantziz.

2022/03/12

Guztion ardura

Aste honetan indarkeria matxistaren gaian sakondu dugu. Kolektibitate kontzeptuaren garrantziarekin geratzen naiz, gizon-emakumeok pertsona arduratsu eta askez osatutako jendartea eraikitzeko dugun erantzukizunarekin. Politika hitzak, egun hauetan hain erakargarria ez denak, bere zentzu osoa hartzen du niretzat.

Aurreko urtetako sarreraren bat aipatzekotan Amaiak egindako sarrera aukeratuko nuke: Erantzunkizuna 'bandoz' aldatzeko garaia da. Aukeratu dut bere post-ak nire leloan azpimarratu dudan ideian sakontzen duelako eta, horrez gain, bere hausnarketari baliabide asko gehitzen dizkiolako. Proposatutako materiala oso baliagarria iruditzen zait hezkuntza-testuinguruetan nahiz gure lagun-inguruneetan erabiltzeko.

Ikasleekin indarkeria matxistaren gaia lantzeko Urtxintxa eskolaren “Egun on printzesa” bideoa gomendatzen dizuet. Laburmetrai honek, neska gazte batek, bere egunerokotasunean eta eszena desberdinetan, bikotearengandik pairatzen dituen kontrol egoerak isladatzen dira. Oso tresna egokia eta eraginkorra DBHko ikasleekin tutoretzan lan egiteko. Bideoak maitasun erromantikoaren mitoari buruzko elkarrizketa eta eztabaida sustatzeko aukera ezin hobea ematen digu.




Azkenik, gai honetan, beste askotan bezala, asko dago egiteko. Uste dut ez dela justifikazio handirik behar, beharra urtero hildako emakumeen zerrendan ikusten delako. Hezkuntza- eta jendarte-arloan lantzen jarraitu beharreko helburu gisa, honako hauek aipatuko nituzke:

  • Edozein motako indarkeria matxista identifikatzea eta salatzea.
  • Gure buruak maitatzea eta errespetatzea, besteak maite ahal izateko.
  • Maitasun eromantikoaren mito desikastea.
  • Maskulinitate berriak sustatzea.
  • Interes kolektiboen aldeko apustua egitea. Arazo politikoa da eta.
  • Beldurrari aurre egiteko estrategiak ezagutzea eta martxan jartzea
  • Aspektu guzti hauek gure curriculum-ean txertatzea sistematikoki lantzeko.

Ezin dut sarrera hau amaitu gizonei aldaketan aktiboki parte hartzeko deia egin gabe. Norberaren kontraesanak aztertzea eta horretaz jabetzea urrats ona izan daiteke. "Pertsonala politikoa delako".

 


Irakurketa gida: Maskulinitate berriak. Euskadi.eus



2022/03/05

Gatazkak kudeatzen femenismoaren jakintza erabiliz

 Aste honetan kontzeptu asko landu ditugu. Hau da haiekin eraiki dudan hitz-hodeia


Bakerako Hezkuntzarako Euskal Liburuan datorrenarekin gelditzen naiz: “Bizitzak berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka. Gizakiak behar-beharrezkoa du desberdintasuna, eta horretan berezkoa da gatazka. Alde horretatik, gatazka ez da ez negatiboa, ez positiboa. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da; hau da, pertsonek, desberdinak izanik, elkarren artean duten harreman mota”.


Gatazka guztiak bizitzaren parte dira, kontzeptua positiboa edo negatiboa etiketatzea gure ikusmoldearen eta konpontzeko moduaren araberakoa da. Gure bizitzan zehar, haurtzarotik, ikasi behar dugun prozesua da. Zaintzaren etikaren teoria feministak (Gilligan) testuinguruan, beharretan eta elkar arduran jartzen du begirada, gatazken zergatiei ulertzera iristeko. 


Aurreko edizioetako aukeratu dudan post-a  hauxe da. ARAUTIK ATERATZEN DEN ORO GATAZKATSUA BADA, ZER DAKAR EMAKUMEEN SUMISIO EZAK?  Oso interesgarria iruditu zait, femenismoaren ekarpenen errepasoa egiten duelako. BegoƱak bere post-ean egiten duen gogoetetako bat zuekin partekatu nahi nuke: “Egunerokotasunean patriarkatuak zehaztu dituen “gatazka” eta “bake” kontzeptuen artean murgilduta bizi gara,  genero analisiaren ikuspuntua ez izateak beste indarkeria mota bat suposatzen duela kontutan hartu gabe. Ezinbestekoa dugu femeninotzat jotzen diren ezaugarriak presente izatea gatazkei irtenbide positiboa bila doan bidea jorratu nahi badugu, androzentrismoak hierarkizatzen dituen sexu-generoak izkutatu egiten dituelako gatazken atzealdean topa daitezkeen hainbat interes, behar eta egoeren konplexutasuna.”


Bestalde, hemen uzten dizkizuet ikastetxeetan gai hau lantzeko oso interesgarriak iruditu zaizkidan baliabideak:


Komunikazioa ezinbestekoa da gatazkak kudeatzeko; gatazketan HITZA armarik onena da. Nerea Mendizabalek bideo honetan hainbat pista ematen dizkigu ulertzeko, bai gatazka, bai komunikazioaren papera nahi dugun jendartea eraikitzeko. “Nolako komunikazioa halako jendartea”. Benetan interesgarria.



Gizagune Fundazioak sortutako materialak, ikastetxeko Elkarbizitza Positiboa lantzeko oso egokiak iruditzen zaizkit.

Eta, amaitzeko, irakasle guztiak animatzea bitartekaritza-programak inplementatzeko ikastetxe mailan, elkarrizketa eta entzutea baitira programaren oinarriak. Hemen duzue informazioa. Eta zergatik ez, ziberbitartekariak?. EiTBko bideo honetan informazioa duzue.

Hezkuntzan gai honen inguruan ditugun erronkei dagokienez, hauek dira nire ustez nabarmenenak:

  • Gatazken mitoak desmuntatzea.
  • Gatazkari ikuspuntu positiboa ematea.
  • Genero-ikuspegia sartzea gatazken azterketan eta konponketan.
  • Tratu ona eta elkarren zaintza norberarengan eta besteengan sustatzea.
  • Elkar entzuketa aktiboa bultzatzea.
  • Harremanetarako estrategiak garatzen lagundu ikasleei, bereziki kalitatezko komunikazioa ahalbidetzeko baliagarriak izan daitezkeenak.

2022/02/26

Heziketa afektibo-sexuala espazio seguruak sortzeko

Gaurko sarrera hasiko dut, Berdinduk, 2013-1014 ikasturtean egindako “Aniztasun afektibo-sexualen aurreko jarrerak ikasgeletan” txostenean aipatutako datu batekin, “Sexu-orientazioen arteko hierarkia nabaria da eta ikasleen erdiak baino gehiagok hautematen du eskola ez dela espazio segurua”. Nire buruari galdetzen diot, nola joan daitekeen pertsona bat egunero, 6 edo 7 orduz, seguru sentitzen ez den espazio batera, pertsona gisa garatzera?. Hezitzaile garen heinean, erantzukizun handia dugu gai honetan. Alderdi positibo gisa, txosten honetan ere aipatzen da aniztasun sexualarekiko jarrera hobera doala: gaia ezagunagoa da, bazterkeria ekintzak behera doa eta pertsona anitzak onartuagoak dira, beti ere nesken jarrerak mutilena baino irekiagoa izaten mantentzen direlarik.

Aurreko ikaskideen posten artean, ArgiƱerena aukeratu dut: Eskola gune segurua. Nire sarrera hasteko erabili dudan hausnarketarekin lotura zuzena duelako aukeratu dut. Gainera, lan aparta egin du gure ikastetxeetan une honetan dugun testuingurua azaltzeko. Alde handia dago nik jaso nuen sexu-heziketarekin, 0 izan baitzen, orain gure ikasleek dutenarekin, baina, hala ere, asko dago egiteko, eredu pratiarkal hegemonikoak eraikitako eskema mentalak hausteko. Hezkuntza afektibo-sexualik ez badago, gure nerabeek, batez ere mutilek, pornoaren ereduak hartzen jarraituko dute, horrek dakarren guztiarekin.

Jarraian, ikasleekin lan egiteko baliabide batzuk utziko dizkizuet, baliogarriak izango zaizkizuela espero baitut.


LHn: "Sexua hitz dibertigarria" liburua da 7 eta 10 urte bitarteko haurrekin gorputzei, generoari eta sexualitateari buruzko elkarrizketak izatea errazten du. Liburuak aniztasuna du ardatz (ezaugarri fisikoak, kulturalak, izaerak, desioak…), eta binarismoa gainditu eta deseraikitzen laguntzen du. 


DBHn: "Sex education" telesaila. Ikasleekin elkarrizketa aktiboa eta hurbila egiteko aukera ematen du.


Abesti batzuk:


Anne Etchegoyen eta Itziar ItuƱoren abesti hau: NO es NO

Gatibu:” Aske maitte”. Askatasunaren eta bizitzaren aldeko himno bat delako.


I
kasleekin lan egiteko baliabide ugari hemen topatu ditzakezue. B03ko kideek egindako bilduma.


Amaitzeko, eremu hezitzaile zein jendarte mailan lantzeko lehenengo erronka nagusia informazioa helaraztea izan behar duela aipatu nahiko nuke. Hezkuntza arloan, irakasleen formazioa ezinbestekoa da, ahaztu gabe familien inplikazioa. Helburua sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea da heteroaraua gainditzeko eta sexualitatearen mitoak deseraikitzeko.

2022/02/19

Identitatea bizi

 

Aste honetan Carmenen post-a aukeratu dut: Mundua eraikitzen dugun pertsona-eredu berriak. Oso interesgarria iruditzen zait, aniztasun sexualaren kontzeptuan sakontzen baitu, hiru kontzeptu ezinbestekotatik abiatuta: aniztasuna, sormena eta legezkotasuna.


Bere Blog-sarrerako esaldi bat azpimarratu nahi nuke: Aniztasun sexualak lotura du pertsonen duintasunarekin eta intimitaterako, autonomiarako eta urrakortasun-printzipiorako eskubidearekin.

Eskubideen gaiarekin jarraituz sensibilizaziorako eta hausnarketarako bideo bat uzten dizuet, Me gusta cuando eres tĆŗ, geure ikasgeletan aurkitzen ditugun errealitate anitzak kontuan hartzeko. Film laburrak desgaitasuna duten pertsonek aniztasun sexualaz hitz egiten denean jasaten duten diskriminazioa aldarrikatzen du, eta anitza bihurtzen da, LGTBIfobiari aurre egiteaz gain, kapazitismoari, gehiegizko babesari edo paternalismoari ere aurre egiten baitiote, besteak beste. Benetan interesgarria.


Honetaz aparte, material hauek gomendatu nahi dizkizuet, haien artean gidak eta unitate didaktikoak:


- "Ortzadar gara". Unitate didaktikoa

- "Musuak" Unitate didaktikoa

- "Esterotipoak apurtuz: Hezkidetza, generoa eta transgeneroa" Unitate didaktikoa

- "Feminitate eta maskulinitate alternatibo, askotariko eta berdinzaleak eraikitzen" Gida

- "Genero eta aniztasun sexualerako Gida". Gida


Bukatzeko, hitz egin dezagun erronkei buruz, nire ikuspuntutik, jendarte honetan dugun erronka nagusia homofobia gainditzea da. Genero-estereotipoek lotura zuzena dute, agintzen digutelako nolakoak izan behar dugun, nola adierazi behar dugun zer garen, nor maitatu behar dugun. Horrek guztiak sailkapen bitar batera garamatza, eta bertan definitu eta etiketatu behar dugu geure burua. Espazio seguruak eraiki behar ditugu, pertsona bakoitza askatasunez gara dadin. Eskola-jazarpeneko kasu asko alderdi horrekin lotuta daude, desberdintasunarekiko errespetu faltarekin. Zeintzuk dira borrokarako armarik onenak?. Alde batetik, prestakuntza txikitatik, eta bestetik, jendartean aniztasunaren bisualizazioa.

2022/02/12

Nor naiz?

 

Oraingo honetan identitateari buruz hausnartzen egon gara. Irudi honetan identitatearen kontzeptua azpimarratu nahi izan dut.  Identitatea ez da biologiak zehazten duen zerbait, baizik eta eraikuntza pertsonalaren eta sozialaren prozesu bat, benetan garena izateko. Epsy Cambellen hitzak argigarriak iruditzen zaizkit : Norbait zarenez ziur izateak indartu egiten zaitu.

Nor garen jakitea... guztiaren haziera:


Aurreko edizioetako sarreren artean, Patriciarena aukeratu dut “Ez dago generorik genitaletan, egitura mentala da. Aber sartze zaigun gaztan!”.  Hautatu dut, sexuen kontzeptuari buruzko hausnarketa egiten duelako Erdi Arotik, non sexu bakar bati buruz hitz egiten zen (Erdi Aroan, ez zeuden bi sexu. Bakarra zegoen: gizonezkoena. Emakumezkoena barnean sartutako sexutzat jotzen zen. Sexu txikiagoa, maskulinoa eta barrurantz”) gaur egungo egoerara, non jendarte gisa kontzeptu bitarra gainditu behar dugun pertsona guztien aniztasuna errespetatu ahal izateko. Oraindik ere aniztasun sexualaren gaian aurrera pauso ugari dago emateko.


Identitatearen garapenean ezkutuko curriculumak bere lana egiten du pentsamendu bitarra iraunarazteko, ezarritako “normaltasunean” pertsonak sailkatzeko. Hezitzaile garen aldetik, haien botereaz jabetu behar dugu. Gure ikasleek guztiok lekua izango dugun ekintzak behar dituzte eta erreferente anitzak behar dituzte gure eskolak espazio seguru bihur daitezen, bakoitzak bere identitatea askatasunean gara dezan.


Nire inguruan genero-identitatearen gaiari erreparatzen diodanean, uste dut eskoletan egiten ari garen lana apurka-apurka fruituak ematen ari dela. Gure ikasleak hobeto prestatuta daude aniztasunarekiko errespetuan, malguagoak dira eta ziur nago gai honetan badakitela grisen sorta existitzen dela. Baina hori ez da lortzen irakasleen lan sistematikorik gabe, indarrean dagoen curriculumari eta ezkutuko curriculumari buruzko hausnarketa kritikoa eginez estereotipoekin apurtzeko. Esteka honetan nire inguruko eskola batek gai honi buruz Clan-debate programan egindako lanketa ikus dezakezue. Hala ere, erronka asko ditugu aurretik jendarte gisa, baina badakigu errezeta: hezkidetza, hezkidetza eta hezkidetza!!


Hemen uzten dizkizuet baliabide batzuk gelan erabiltzeko:







2022/01/30

Behetik gorako orientazioa

 


Genero-estereotipoen gaian okerrena da estereotipoek ez dutela aurpegia ematen, hor daudela, gure bizitza baldintzatzen dute, askotan ez ditugu ikusten, ezta sentitzen ere. Hala eta guztiz ere, pentsatzen dugu libreak garela haien gainetik hautaketak egiteko. Nik esango nuke gutxietsi egiten ditugula. Oso kontzienteak izan behar dugu haien eraginez gure bizitzan zein gure ikasleen etorkizunean.

Beste ikasturtetako blogeko sarreretatik Edurnerena aukeratu dut: Orientazioa guztion ardura da. Hautaketa hau egin dut bere postean ideia bat azpimarratzen duelako: orientazioa haur-hezkuntzatik egin behar dela. Orientazioaren pisua, ikuspegi klasiko batetik, orientatzaileek eta tutoretza-saioek dute. Orientazioa, Edurnek gogorarazten digunez, gure curriculuma une oro blaitu behar duen zeharkako ezinbesteko zerbait da. 


Aste honetan irakurri ditudan datuetik, Phumzile Mlambo-Ngcuka NBE Emakumeak erakundeko zuzendari exekutiboaren
mezuan aipatzen diren datuak aukeratu ditut, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta (2017ko martxoaren 8a).


Mezu hau nabarmentzen dut garrantzitsua delako mundu mailako emakumeen errealitatea ezagutzea, batzuetan ingurune pribilegiatuagoan bizitzeak sentiarazten baitigu desberdintasunak ez direla hain muturrekoak. 50-50era iristeko bidea luzea da oraindik.


Amaitzeko, hona hemen, nire ustetan, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak:


- Haur hezkuntzatik orientazio hezkidetzailea sustatzea.

- Erreferenteak ezagutzea genero-estereotipoak apurtzeko.

- Genero-estereotipoak detektatzeko materiala berrikustea.

- Berdintasunean orientatzeko beharra maila guztietako irakasleen ardura izatea.

Denok subjektu aktiboak gara.


Gipuzkoako haurtxokoen eta gaztelekuen Steam Inspira esperientziari buruzko bideo batekin uzten zaituztet. Hezkidetza hezkuntza-eremu formaletik zein informaletik landu behar da, eta bideo hau horren adibide ona da.





2022/01/21

Elkarrekin curriculum hezkidetzailea eraikiz

 


Aste honetan dagokigun gaia curriculuma eta baliabide didaktikoak dira. Amelia Barquinen hitz hauek gure dokumentaziotik berreskuratu nahi nituzke, bizi dugun egoera islatzen dutela uste baitut. “legez, hitzez eta teorian berdintasunean bizi gara. Baina mezuak, errealitatea eta egunerokotasuna bestelakoa da: sexu-genero sistema baten arabera bizi gara. Gurea sedukzio patriarkatua da, eta agindu horren araberako mezuak jasotzen ditugu etengabe, gure nortasunean eragiteraino”. Hemen uzten dizut Amalia Barquinen bideo interesgarri bat.



Legeak ditugu, era guztietako baliabideak , bai diagnostikorako, bai esku hartzeko, planak ditugu... borondatea besterik ez dugu behar. Berdintasun-plan bat ikastetxeentzat nahitaezkotzat ez hartzea, edo Hezkuntza eredu pedagokikoaren marko bezalako dokumentuetan hezkidetza hitza behin bakarrik aipatzea, borondate politikorik eza argi eta garbi islatzen du. Kontzientziazio falta, nire ustez, hezkidetzan esku hartzeko zailtasunik handiena da, eta gai horretan borondatezkotasunak ez luke aukera bat izan behar. Baina, tira, "xehetasun txiki horiek" ez gaitzatela geldiarazi berdintasunaren aldeko borrokan eta guztion eskubidea errespetatzen eta babesten duen indarreko legea betearazteko dugun betebeharrean.


Jarrera eta borondatea badira aldaketarako motorrak, hor eragin behar dugu. Sentsibilizazio-fasea askotan ez da behar bezala lantzen, jarduera pare batera mugatzen da, baina agian gehiago zaindu beharko genuke fase hori. Uste dut ezinbestekoa dela berdintasunaren arloan dagoen legedia ezagutzea, borondatezkotasuna ez dela aukera bat kontzientziatzeko. Horregatik, nire ustez, sentsibilizazio-fase baten diseinua, eztabaidarako denbora eta espazioekin, ezer ziurtzat eman gabe, estrategia eraginkorra da hezkidetza-begirada hori lortzeko bai jendearten bai hezkuntzan.


Hezkuntzari dagokionez, hezkidetzagunean ikasgelarako aurkitzen ditugun baliabideek hausnarketa horietan lagun diezagukete. Ikasleekin erabiltzeko materiala da, baina, aldi berean, oso baliagarria irakasleen autoprestakuntzarako.


Aurreko edizioetako Lolaren post hau aukeratu dut: Eskolan, genero ikuspegia nonnahi! Sarrera hau aukeratu dut oso ondo azaltzen duelako zer zailtasun ditugun baliabideak eta hezkidetza-curriculuma lantzeko. Bestalde, zailtasun horiek gainditzeko proposamen oso interesgarriak eskaintzen ditu.


Amaitzeko, beste Lola batekin utziko zaituztet. Lagun dezagun denok Lolaren ametsak egia bihur daitezen…