Oraingo honetan identitateari buruz hausnartzen egon gara. Irudi honetan identitatearen kontzeptua azpimarratu nahi izan dut. Identitatea ez da biologiak zehazten duen zerbait, baizik eta eraikuntza pertsonalaren eta sozialaren prozesu bat, benetan garena izateko. Epsy Cambellen hitzak argigarriak iruditzen zaizkit : Norbait zarenez ziur izateak indartu egiten zaitu.
Nor garen jakitea... guztiaren haziera:
Aurreko edizioetako sarreren artean, Patriciarena aukeratu dut “Ez dago generorik genitaletan, egitura mentala da. Aber sartze zaigun gaztan!”. Hautatu dut, sexuen kontzeptuari buruzko hausnarketa egiten duelako Erdi Arotik, non sexu bakar bati buruz hitz egiten zen (“Erdi Aroan, ez zeuden bi sexu. Bakarra zegoen: gizonezkoena. Emakumezkoena barnean sartutako sexutzat jotzen zen. Sexu txikiagoa, maskulinoa eta barrurantz”) gaur egungo egoerara, non jendarte gisa kontzeptu bitarra gainditu behar dugun pertsona guztien aniztasuna errespetatu ahal izateko. Oraindik ere aniztasun sexualaren gaian aurrera pauso ugari dago emateko.
Identitatearen garapenean ezkutuko curriculumak bere lana egiten du pentsamendu bitarra iraunarazteko, ezarritako “normaltasunean” pertsonak sailkatzeko. Hezitzaile garen aldetik, haien botereaz jabetu behar dugu. Gure ikasleek guztiok lekua izango dugun ekintzak behar dituzte eta erreferente anitzak behar dituzte gure eskolak espazio seguru bihur daitezen, bakoitzak bere identitatea askatasunean gara dezan.
Nire inguruan genero-identitatearen gaiari erreparatzen diodanean, uste dut eskoletan egiten ari garen lana apurka-apurka fruituak ematen ari dela. Gure ikasleak hobeto prestatuta daude aniztasunarekiko errespetuan, malguagoak dira eta ziur nago gai honetan badakitela grisen sorta existitzen dela. Baina hori ez da lortzen irakasleen lan sistematikorik gabe, indarrean dagoen curriculumari eta ezkutuko curriculumari buruzko hausnarketa kritikoa eginez estereotipoekin apurtzeko. Esteka honetan nire inguruko eskola batek gai honi buruz Clan-debate programan egindako lanketa ikus dezakezue. Hala ere, erronka asko ditugu aurretik jendarte gisa, baina badakigu errezeta: hezkidetza, hezkidetza eta hezkidetza!!
Hemen uzten dizkizuet baliabide batzuk gelan erabiltzeko:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina