#anzoiha etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#anzoiha etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/11/02

Betaurreko moreekin, aniztasun begiradak!

    Itzela da… gizarteak oso errotuta dituen sexu-genero ikuspegiak, arazoak besterik ez ditu ekartzen, sufrimendua! Astuna naizen arren, norberaren askatasunetik etorriko den LIBRE izateko bide honetan, ezinbestekoa da Hezkidetzaren ikuspuntutik egoera honi buelta ematea, beharrezkoak diren ereduak emanez. Betaurreko moreekin aniztasun begiradak sortuz, ulertuz, sentituz, maitatuz...




    Estereotipoen kontrako lan nahikotxo egin den arren, heteropatriarkatuak ezarri duen gizarte molde honen kontra egiteko, ezinbestekoa da gure burua eta belarriak zabalik eta prest izatea beti. Izan ere, estereotipo hauen atzean, genero-indarkeria baitago.


"Estereotipo sexisten iraunkortasunak genero indarkeria ezkutatzen laguntzen du”. Ines Aberdi



Itxaso Paia. Soinu berbak jaialdia, 2012ko urriaren 5ean


    Oso egoera zailak bizitzen dira eta gainditutzat ematen diren arren, oso barneratuta ditugu kulturalki jarrera eta pentsamendu ugari. Etxekoekin, eskolan, eskolara etxetik datozen ikasitakoak, eskolatik etxera eramaten dituzten ikaspenak… Kalea, koadrila…


"La heteronormatividad y los estereotipos condicionan que en estas edades parte del alumnado viva su orientación y/o identidad de género no normativa de forma confusa y revuelta. La falta de referentes y los enraizados estereotipos sociales hace que se tengan ideas estancas y, en consecuencia, negativas hacia ciertas personas que no cumplen la norma. Es por ello fundamental disponer de una pedagogía que visibilice la diversidad en general, y la afectivo-sexual en particular." (+tu)gehitu.org-en "Aniztasuna eraiki" programatik ateratako helburua.


    Denok dugu ardura hausnartzeko, desikasteko eta ikaspen berriak egiteko. Garaia da gizon/emakume rolen begiradatik jauzia emateko aniztasun begiradetara, bestelako errealitateei sarrera eginez.


    Oso interesgarria egin zait 2019/10/28an #ainarak egindako sarrera, egunerokotasunean erabiltzen den zaharkitutako moldeei eredu berriak eskeiniz Naizen elkartearen materiala erabilita.







    Horrela, aurreititzirik gabe, pertsonak modu indibidualean errespetatuz, bakoitza den modukoa izanda. Eta berriro ere, ereduak eskeiniz… Ez dago modu bakar bat emakume izateko, ez dago modu bakar bat gizonezkoa izateko, ez dago modu bakar bat ez-binarioa izateko…


Bertsoa-Bertsolaritzaren plaza. 2017ko bertsolari txapelketa nagusia. Kartzelakoa. Maialen Lujanbio


«Gizarte honen estereotipo ta gizarte honen usten

tranpan zu ari zera erortzen eta hori ez dizut uzten

zuk badakizu nola zizelka eta marraztu gaituzten

ze inporta du gaur ari banaiz zure aurrean biluzten

eta neroni ni neu naizena hori bakarrik gorpuzten

nere gerripe zintzilikako desira ari da puzten

itzali zazu argia eta utzi azalari ikusten».



Aniztasunean datza gizarte berri baten eraikitzea eta hori ulertzea besterik ez dugu! 


Artikuluak, materialak, baliabideak...lotura interesgarriak: NAIZEN, BIZIPOZA


2020/10/26

Libre izateko bidean... Hezkidetza!

    Lagun eta kide batzuen artean egin dut galdeketa. Batzuk irakasle, beste batzuk ikasle (Batxilergoko bat, DBHkoa beste bat eta asti talde batean aritzen diren beste gaztetxo batzuk) eta dantza taldeko bestelako kide batzuk ere.

    Hezkidetza zer den galdetu eta "berdintasunean hezten" izan da erantzun nagusia. Baina Hezkidetza ez da soilik horretan geratzen, ezta?… Zein berdintasun? Gure kulturan errotuta dugun berdintasun hitzak, hutsunea izan dezake elikatzen ez badugu, osatzen eta eraldatzen ez badugu.

    Gizartearen eraldaketa ekarriko duen aniztasuna ardatz duen pertsona integralak behar ditugu.

    Eta eskolak, badauka bere erantzukizuna. Baina denak ados gaude ez dela soilik eskolaren menpean geratu behar den prozesua. Hezkuntza ez da soilik eskolan ematen. Komunitatea hezi beharra dago!

    Horretarako tratu onen iraultzaileok badugu zer egin, Hekidetza sinisten dugulako, libre izan nahi dugulako...

LIBRE

    Iazko kide batek, Rosa de Luxenburgok esandako hau partekatu zuen eta gaur gogora ekarri nahiko nuke ...

                                LIBRE




        Libre izateko jaio gara, pertsona integral libreak. 


        LIBRE... Horregatik HEZKIDETZA!


    

Hezkidetza... prozesu eraldatzailea!

    Aski ezaguna dugu Hezkidetza hitza, baina zertan datza? Etengabeko hausnarketa izan beharko luke prozesu guztiak bezala, kontzeptu bizia baita. 

    Pertsona integralak, identitateak eta elkarrezagutzak ahalduntzera eramango gaituenak.



2020/10/23

Etorkizunari begira hezten… tratu onen kulturaren iraultza!

    Etorkizuna eta sare sozialen inguruan hitz egitean, oso hitz potoloak datozkit burura. Azken finean, sare sozialak boterearen menpe baitaude. Eta gaur egun, boterea Kapitalismo heteropatriarkala baita.

    Beldurra eta ezinegona… Proaktiboagoak izan behar dugula? Seguru, baina aldaketa sozialek gainezka egiten dute gure egunerokotasunaren erritmoa. Internet eta honen baitan sare sozialak,  gure kulturan errotu ditugu. Gure gazteak ongi maneiatzen dira hauetan, gutariko asko atzean utziz. Olatu erraldoi gisa dator etorkizuna!

Ane Larrinaga (1)
                                                                                                                    

    Baina erabilpen ona egiten da? Ereduak. Ereduak dira garrantzitsuak, eredu onak. Kontutan izan behar dugu, presentzia handiagoa dutenek lortuko dutela haien mezua helaraztea,

 “En línea están quienes hablan más alto” Astra Taylor (1)

     Eta jakin badakigu, pantailen atzean gizonezkoak ibiltzen direla emakumezkoak baino gehiago, horrek, mundu mailako populazio erdia baino gehiago isilarazten duelarik.

“Vivimos en un mundo con roles de género impuestos, en los cuales las mujeres tienen un trabajo remunerado o escolar y el trabajo de cuidados: atender casa, hijos, hijas; cuando concluye la jornada, invertimos el tiempo para consumir contenido en internet, no para crearlo” Carmen Alcázar (1)

    Beraz, guk sortu ez duguna kontsumitzera kondenatuta gaude. Horregatik da garrantzitsua ziberaktibismo hezkidetzailea. Emakumezkoen ahalduntzea sareetan, eredu bihur gaitezen. Normalizatuta egon daitezken jarrera sexisten, menpekotasun jarreren eta sareetan non-nahi aurki daitezken mikromatxismoen aurka, ziberfeminismoa sustatuz.

    Jakin badakigu pantailek eta anonimotasunak, jazarpena eta indarkeria areagotu dezaketela. Horregatik da garrantzitsua tratu onen kultura bat sortzea.

Sor dezagun, bada, hezkidetzaren ikuspuntutik kultura androzentristaren aurkako tratu onen kulturaren iraultza!




mujeres en lucha.es


(1) Zientzia eta teknologia ez zaizkie gustatzen neskei

(2) Okupar las redes sociales del amo


                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                             

2020/10/12

AURKEZPENA

 

Nor naizen?

Izenez Oihane naizen arren, oso zaila egiten zait galdera horri erantzutea... 😅 Beraz, bertso honetan erantzuna: 

        Oihane daukat izena

        ta ni mapan kokatzeko

        Barakaldon bizi naiz ta

        han sentitzen naiz etxeko.

        Ama, alaba, ahizpa...

        Nirearen alde terko!

        Mundu more bat helburu

        feminismoa tarteko.

        Irudimentsua, alaia,

        beti konpromisoz lepo.

        Naiz musikari, dantzari

        ta juergazale konpleto.

        Pixkat desordenatua

        ere egia esateko...

        Ta irakaslea naizenez

        beti prest nago ikasteko!



Burua askotan arinegi doakit eta itzel kostatzen zait ideiak ordenatzea.


Horregatik, nire txoko bereziak izaten ditut, buruak eztanda egin aurretik, indarra ematen didatenak. Hauen artean, Laga.


Seguru nago desikasiz, pilo bat ikasiko dudala zuekin batera. Errespetuzko giro atsegin batean, denen hitzak bereziak izango direla, beste inoren ahotsa gehiago altxatu barik. Umiltasun osoz, animotsu ekiten diot abentura honi!


Disfrutatzeko kanta, Euskadiko orkestra eta Aiora... erlazio elektriko sinbiotikoa!