Etorkizuna eta
sare sozialen inguruan hitz egitean, oso hitz potoloak datozkit burura. Azken
finean, sare sozialak boterearen menpe baitaude. Eta gaur egun, boterea Kapitalismo heteropatriarkala baita.
Beldurra eta
ezinegona… Proaktiboagoak izan behar dugula? Seguru, baina aldaketa sozialek
gainezka egiten dute gure egunerokotasunaren erritmoa. Internet eta honen
baitan sare sozialak, gure kulturan
errotu ditugu. Gure gazteak ongi maneiatzen dira hauetan, gutariko asko atzean
utziz. Olatu erraldoi gisa dator etorkizuna!
Ane Larrinaga (1) |
“En línea están quienes hablan más alto” Astra Taylor (1)
“Vivimos en un mundo con roles de género impuestos, en los cuales las mujeres tienen un trabajo remunerado o escolar y el trabajo de cuidados: atender casa, hijos, hijas; cuando concluye la jornada, invertimos el tiempo para consumir contenido en internet, no para crearlo” Carmen Alcázar (1)
Beraz, guk sortu
ez duguna kontsumitzera kondenatuta gaude. Horregatik da garrantzitsua
ziberaktibismo hezkidetzailea. Emakumezkoen ahalduntzea sareetan, eredu bihur
gaitezen. Normalizatuta egon daitezken jarrera sexisten, menpekotasun jarreren
eta sareetan non-nahi aurki daitezken mikromatxismoen aurka, ziberfeminismoa
sustatuz.
Jakin badakigu pantailek eta anonimotasunak, jazarpena eta indarkeria areagotu dezaketela. Horregatik da garrantzitsua tratu onen kultura bat sortzea.
Sor dezagun, bada, hezkidetzaren ikuspuntutik kultura androzentristaren aurkako tratu onen kulturaren iraultza!
mujeres en lucha.es |
(1) Zientzia eta teknologia ez zaizkie gustatzen neskei
(2) Okupar las redes sociales del amo
Tratu onen kulruraren iraultza! Izugarrizko leloa! Batek daki hemendik urte batzuetara gizonek barrutik eramango duten! Hau poztasuna!
ErantzunEzabatu