2020/10/24

HEZKIDETZA GURE INGURUAN: XXI. MENDEKO ERRONKA

 

Zazpi laguni hezkidetzari buruz galdetzea zen gure betebeharretako bat, esku artean darabilkigun gai honi buruz jendeak dituen jakituriak ikuskatzeko asmoz. Honako erantzun hauek jaso nituen bueltan:

 

- “Hezkidetza heziketa metodologia bat dela uste dut; ez nago oso ziur. Elkarren arteko harremanetan oinarritutako metodologia, bizikidetza baloreak abiapuntu bezala hartuta, elkarbizitza lantzea helburutzat duena

 

- “Hezkidetzak pertsona bakoitzaren jarrera, helburuak, garapen pertsonala… baldintzatzen ditu, inguruko patroiei kasurik egin gabe”.

 

Beste guztiek kontzeptu bera noizbait entzuna zutela baina bere esanahiaren inguruan ezin zidatela ezertxo ere esan erantzun zidaten; asko jota, hezkuntza mota bat izan zitekeela. Hori ikusirik eta dagoeneko, hezkidetzaren mezu hori munduan zehar zabaltzeko helburuarekin, ikastaroan orain arte ikusitakoa eta neure aurretiko jakituriak azaldu nizkien, gai honen inguruko berriketaldi politak izan genituelarik.


Honekin guztiarekin ikusi ahal izan dut oraindik ere hezkidetzarena asko zabaldu gabeko gaia dela. Jende gehienak honi buruzko informazio oso gutxi du (nire inguruko jendeak bai behintzat) eta ez dira sekula horren inguruan pentsatzen jarri. Hala ere, nahiz eta gai ezezagun xamarra izan gehienentzat, oso gustura aritzen dira honi buruz hizketan; eztabaidatzeko moduko gaia izanik. Gainera, termino interesgarria iruditzen zaie; hezkidetzaren oinarriak, bizikidetza egoki bat bermatu ahal izateko beharrezkoak direla aipatzen dutelarik.

 

Nabaria da oraindik ere lan asko dugula egiteko hezkuntza modu hau inguruko pertsonei helarazten. Jakina denez, egungo hezkuntza sistema eragile garrantzitsua da eredu patriarkala erreproduzitzeko. Hori dela eta arrazoi ugari topa ditzakegu gure hezkuntza sisteman hezkidetza lantzeko:

 

  •  Gizarte zein sistema patriarkala deseraikitzeko.

  •  Indarkeria matxistarekin amaitzeko.

  •  Identitate desberdinak eta anitzak zilegitzat hartzeko, baita errespetatzeko ere.

  •  Botere-harremanak ekiditeko, elkarbizitza osasuntsu bat bermatuz.

  •  Espazio eta giro erosoak sortzeko. 


Iazko ikastaroko blog-eko ekarpenetatik honakoa da gehien gustatu zaidana, bere gaiari buruzko irakurketa aproposagatik, olerkiaren mami politagatik eta emandako 5 arrazoien pisuagatik:

http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/10/egin-desegin-berregin-hausnartzen.html







Miren Amuriza bertsolariaren bertso hau aproposa iruditu zait jendeak hezkidetzara salto egiteko!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina