2018/10/15

SARE SOZIALEN MISTERIOA

Betidanik kuriositate handia izan dut gauza berriekin. TIC mundua oso gustokoa dut eta azkeneko urte hauetan asko ikasi dut, baina denbora asko eskeiniz. Batzutan nere kabuz ikasi dut eta bestetan zenbait formaziotan parte hartu dut.
Sare sozialetan oso ausarta ez naiz izan. Perfilak eta erabiltzaileak banituen, baina ez nituen erabiltzen. Orain dela urte batzuk DIGCOMP formazioa egin nuen eta han aurkitu nuen TWITER-ra.
Formazioko irakasleak eta hizlariak jarraitzen hasi nintzen eta berehala konturatu nintzen aukera  paregabekoa dela konpartitzeko eta ikasteko. Nik asko ez dut idazten, baina asko irakurtzen dut eta irakaskuntzari buruzko ekarpen asko oso interesgarriak dira. Egunero begiratzen dut ze berriak dauden.
Ikastetxeko twiter-ra nik kudeatzen dut eta ikastetxean egiten ditugun ekintzak edo parte hartzen dugun proiektuen lanak, jaiak ... txiokatzen  ditugu.
Facebook-en perfila ere badut, baina gutxitan erabiltzen dut.
Blog bat ikastetxean sortu nuen eta twiter-ten aurkitzen nituen gai interesgarriekin sarrerak sortzen nituen, edo nola erabiltzen diren zenbait aplikazio azaltzen nuen.
Momento honetan twiter bakarrik erabiltzen dut eta nik animatuko nituzke ezagutzen ez dutenak parte hartzen eta egiten ari garen formazioa aitzaki ona izan daiteke hasteko.
Hemen bidaltzen dizuet aste honetan bi txioen enlazeak, bat datoz formazioaren gaiarekin

https://twitter.com/urdanetahi/status/1051786576756379649?s=12


https://twitter.com/ordiziako_udala/status/1051781900724051968?s=12


Aukeratutako esaldia hau da

Gaur egun, askotan entzuten dugu kontrakoa, ezin dugu bizi mobilik gabe, teknologiari gabe eta morroi bihurtzen gara. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina