Oro har nire inguruko jende gazteak ezagutzen du hezkidetza
kontzeptua eta neska-mutilak berdintasunean heztearen ideiarekin harremantzen
du, nahiz eta baten-batek ez duen erabat argi. Adinean gora egin ahala, ordea,
somatu daiteke “hezkidetza” terminoaren
inguruko ezezagupena. Hala ere, esanahia azaltzen hasi eta deduzitzen
dute zein den esanahia eta bere eginkizunak, gutxi-gora behera.
Iazko ikastaroko blog-eko ekarpenetatik honakoa da gehien
gustatu zaidana, bere gaiari buruzko irakurketa aproposagatik, olerkiaren mami
politagatik eta emandako 5 arrazoien pisuagatik:
Nire partetik, hona
hezkidetzaren alde apustu egiteko 5 arrazoi:
-
Neska-mutilek
jarraitzen dituztela rol tradizional asko errepikatzen
-
Indarkeria
matxista indarren darraielako eta berau ezabatzeko erroetara jo behar dugulako.
-
Hezkuntzaren
indar eraldatzaileak eragina izan dezakeelako egoera iraultzen.
-
Penagarria
delako emakumeek testuliburuetan duten ikusezintasuna eta curriculum ezkutuak
duen pisua.
-
Penagarria
delako baita ere, komunikabideetatik eta publizitatearen mundtuk bereziki
neska-mutil gazteengan jaurtitzen diren estereotipoak.
#JanireC
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina