2018/10/14

sare sozialen inguruan

 Nire ikuspuntutik, sare sozialak lagungarriak izan daitezke eremu guztietan, Hezkidetza arloan baita. 

Informazioa arlo desberdineko jende orori ailegatzeko ahalmena ematen digu, media-potereak ekidinduz.

Hezkidetza-eremu guztiak lantzeko oso baliagarria da. Ikuspuntu desberdinak partekatu daitezke eta ezjakintasun asko birrindu ere.

Alde ezkorren bat  ikusten dizkiot halaere, bereziki fake-news zabaltzeko bide erreza eta zaila murrizteko, hau da, nire aburuz, sare hauen erronka nagusia.


Hezkidetzan,  ikastetxean egiten ditugun ekintzak zabaltzeko erabiltzen ditut. Familiei inkesta bat bidali nien pasaden ikasturtearen amaieran eta erantzunetan konturatu nintzen ikastetxean hezkidetzarekin loturiko ekimen gehienetaz ez dutela berri izan. Hori dela eta @AixerrotaBhi  


kontuan saiatzen naiz gure egitekoak plazaratzen ( baina ezin dugu beti erabili, berez kontua ikastetxekoa delako)

Nire bizitzan, aldiz,  gutxi erabiltzen dudala onartu beharra daukat
 Ez diot nire bizitzarako balaigarritasun gehiegirik ikusten. Ez dut konektatuta/ informatuta egon behar eroso sentitzeko. Twitter kontua egin nuen ikasle batek eskatuta ( lenguan puntu erdiko nota emango zioten irakasle bati twitter kontua zabalduta) eta facebook zabaldu nuen kanpotar ditudan lagunen berri izateko ( baina nik ez dut ia erabiltzen).
Emakundearen testu irakurrita eta etxeko lanak eginda daudela adierazteko blog hauekin adierazten dizuet beraz...

lanak egin ditudan bitartean entzun dudan musika, sare sozialei esker topatuta hain zuzen ere: https://youtu.be/BeH2eH9iPw4

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina