Nire ustez, sare sozialak apateko tresnak direla ezin da ukatu. Alde batetuk lanerako eta bizitza pertsonalerako baliagarriak dira. Bestetik komunikazioa errazten dute eta informazioa bitartekaririk gabe jasotzea eta helaraztea ahalbidetzen dute eta gure interes berdinak dituen jendearekin harremanak bultzatzen dituzte. Bukatzeko, lankidetza, kolaborazioa, partekatzea eta iradokizunak egiteko aukera paregabeak eskaintzen dituzte.
Baina aurrekoa egia bada ere, sare sozialetan eta teknologia berrietan murgiltzeko pentsamendu kritikoa garatu eta landu behar da, informazioa ardurarekin kudeatzeko, kritikotasuna beharrezkoa da, ez da egia esaten zaigun guztia. Gainera, segurtasunerako oinarrizko edukiak ezagutu behar dira. Azkenean, sare sozialen baliagarritasunaren gakoa, erabileran dago.
Irakaskuntzan, sare sozialen erabilpena sustatzea positibotzat jotzen dut. Ikasleentzat hurbilak eta motibagarriak dira eta. Egia da ikasgeletan sartzen kostatzen ari dela, beldurra eta errespetua sortzen baitute. Baina, nire ustez, eguneroko lanean integratzen badira, ardura gehiagorekin erabiltzen ikasiko dute eta sare sozialen beste aukerak ezagutuko dituzte.
Sare sozialen bidez, nola ez, hezkidetza landu daiteke. Sarean dauden erasoak, estereotipoak eta produktuak azaleratu eta salatu behar dira, eta emakumeei babesa emateko, sexuen arteko rolak gainditzeko, berdintasuna lortzeko kontzientzian sakontzeko eta matxismoari aurre egiteko tresna bilakatu behar dugu gizarte patriarkala desegiteko. Gainera munduko mugimendu eta korronte feministen arteko zubiak eraiki ditzakete eta elkarlana bultzatu daiteke. Hori gutxi balitz, talde jakin batean militatzen ez duten pertsoneei mugimendu honi eta ideia hauei hurbiltzen laguntzen dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina