#ItziarIrigoien etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#ItziarIrigoien etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2019/04/17
2019/03/24
MAITASUN ON- TRATU ON- ELKARBIZITZA ON
Hauek dira aste honetan nabarmendu nahi ditudan ideiak:
1. Harremanak.Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena.
2. Elkarbizitza positiboa eta kalitatezkoa
hezkuntza-komunitateetan. Elkarbizitza harremanak izatea da; norberarekin, besteekin eta ingurunearekin. Inor ez denez jakitun jaiotzen, elkarbizitzen ikasi egiten da. Eskolak ikaste-prozesu hori planifikatzeko aukera ematen digu.
3. Tratu onak ongizatearen oinarria.Ongizateko ezinbertzekoa izango da maskulino eta femeninotik hasi eta gainerako estereotipo guztiei uko egitea.
4. Maitasunezko tratu onak.
5. Erantzunkidetasuna edo elkar ardura.
BAI, hala da! Kuantitatiboki denboraren banaketa ekitatiboa izan arren, denbora horren erabilera eta denbora horretan egiten ditugun lanak edo gure gain hartzen ditugun erantzukizunak arras ezberdinak dira.
2016an Leire Gartzia eta Ritxar Bacete ikertzaileek Euskal Herrian aitek haurren
heziketan eta zaintzan duten inplikazioaren inguruko ikerketan adierazitakoa:
"Gizonek berdintasuna defendatzen badute ere,
egunerokoan ez dute hori erakusten."
Elixabete Imaz, bere tesian amatasunaren gaiarekin aritu zen:
" Gaur eguneko emakumeek,ez datoz bat amatasun-eredu tradizionalarekin.
Gaur egun ama eredu tradizionala jarraitzea frustrantea da emakume gehienentzat, baina beste alde batetik jarraitu nahi dugu pentsatzen gure
umeek behar dutela ama tradizional hori. Barne borroka handia bizi dute amek.”
Aurreko ikastarokideek egindako posten artean Mariarena aukeratu dut:
TRATU ONEI BURUZ HAUSNARTZEN
gai honi buruz hausnarketa eta laburpen osatu eta argia egin duelakoz. Jarri dituen irudiak ere gustoko izan ditut!
- Maitasun erromantikoaren mitoa desegin, bere ondorioak aztertuz.
- Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.
- Autoestimua indartu, sustatu eta garatu.
ONGI MAITE, ASKE MAITE, ASKE BIZI!!
BENETAN DENAK BAT GARA!
2019/03/18
ITZALI INDARKERIA MATXISTA
Aste honetan ikastaroan eta ikaskideen lan, hausnarketa eta postetan irudi, informazio, mezu, hitz, bideo, baliabide, ikasgai, hausnarketa... interesgarri bukaezinetan murgildurik ibili naiz. Dena hartu , partekatu, gogorarazi, erakutsi beharrekoa iruditu zait!!!!! Dena!
Horrengatik nire hausnarketa laburpen eta biltze honetan utziko dut.
Hori bera, ikasleekin landu nahiko nukeen leloa bihurtu zait ,ohar gabean.
5.mailatik goitiko ikasleekin lantzea erabakiko nuke, adin horretan ulermen eta kontzientzia maila aproposa dutelakoz, beren herentzia eta mundu berriak uztartzeko une interesgarrian egonez. Aurkezpena erabiliz, solasaldi, sketxak, galdetegiak, irudikatzeak eginen nituzke ikasleekin.
Lehenagoko ikastarokideek egindako posten artean Ana Extramianak egindako hau aukeratu dut arras osatua dagoelakoz ,erakargarria eta baliabide eta informazioz beteta.
Horrengatik nire hausnarketa laburpen eta biltze honetan utziko dut.
5.mailatik goitiko ikasleekin lantzea erabakiko nuke, adin horretan ulermen eta kontzientzia maila aproposa dutelakoz, beren herentzia eta mundu berriak uztartzeko une interesgarrian egonez. Aurkezpena erabiliz, solasaldi, sketxak, galdetegiak, irudikatzeak eginen nituzke ikasleekin.
Lehenagoko ikastarokideek egindako posten artean Ana Extramianak egindako hau aukeratu dut arras osatua dagoelakoz ,erakargarria eta baliabide eta informazioz beteta.
MASKULINITATE BERRIAK ETA AUTODEFENTSA FEMINISTA
Ene ustez, hau guztia, eremu hezitzaileetan/jendartean landu beharraren justifikazioa argia da, hezkidetzak sustatzen duena hauxe delakoz:
Ene ustez, hau guztia, eremu hezitzaileetan/jendartean landu beharraren justifikazioa argia da, hezkidetzak sustatzen duena hauxe delakoz:
a) Hezitzaileei begira:
arazoaren dimentsioaz kontzientzia hartzea, esku-hartzearen
eraginkortasunaz jabetzea, eta autodefentsa feminista tailerren eskaintza
orokortzea.
b) Neskei begira:
- autoestimua garatu eta ahaldundu
- burujabetasuna, ahizpatasuna garatu
- indarkeria identifikatu, aurre egiteko tresnak garatu, eta fisikoki defenditzen ikasi
2019/03/10
Gatazken trataera eraikitzailea + berdintasunean oinarritutakoa = BAKEA
Aste honetan GATAZKA izan dugu hizpide. Hainbertze erran aipatu nahiko nituzke baina hauek aukeratu ditut:
Gai honek hezkuntzan egunerokoan duen garrantzia erakusteko baliabide edo proposamen adierazgarri hauek aipatuko ditut. Lehendabiziko biak emakumea eta gatazka lotzen ditu. Gainerakoak Hezkuntzarekin lotura duten baliabidek dira.
1.-
2.-https://conlaa.com/las-mujeres-en-la-resolucion-de-los-conflictos/
3.- Nafarroako Gobernuak Irakasleak gatazken kudeaketan trebatzeko GATAZKAK KONPONTZEKO ESTRATEGIAK
Egungo egoera nire eremu hezitzaileetan/jendartean gatazkaren zentzu txarra nagusi da (arazoa, traba, onartezina, ikustezina, ). Esku hartzearen beharra ez da aintzat hartzen, seguraski zer eta nola egin ez dakigulakoz, gatazka txikiak mantso-mantso handi bihurtzen diren arte, eta orduan arautegia eskuan hartuta, epaile lanak egiten ditugu.
Gai honek hezkuntzan egunerokoan duen garrantzia erakusteko baliabide edo proposamen adierazgarri hauek aipatuko ditut. Lehendabiziko biak emakumea eta gatazka lotzen ditu. Gainerakoak Hezkuntzarekin lotura duten baliabidek dira.
1.-
2.-https://conlaa.com/las-mujeres-en-la-resolucion-de-los-conflictos/
3.- Nafarroako Gobernuak Irakasleak gatazken kudeaketan trebatzeko GATAZKAK KONPONTZEKO ESTRATEGIAK
5.-
7.-
8.-
Hortaz, hauek ditugu erronka nagusiak:
- Ikastetxeko Bizikidetza Behatokiek genero-ikuspegia izatea eta hori kontuan izanik aritzea, erabakiak hartzea.
- Nahiz eta arauak ongi zehaztuta izan, zaintzaren etikaren haritik, bertze alderdi hauek ere kontuan hartu: testuingurua, elkar ardura, harremanak.
- Gatazken kudeaketan esku hartzea ez ikusiarena egin beharrean.
- Epaiketaren aurrean “Birziklapen” kontzeptua izatea gatazken trataeraren mamia. Birziklatzeak , bakoitza bere ahalmenekin, abiatu behar dugula lortu nahi duguna aurrera eramaten ahal izateko, erran nahi du. Eta hortik aurrera, beharrak identifikatuta, baliabide eta tresnak eskuratu beharko dira gatazken eraldaketa lortzeko.
- Espazioen eta denboren kudeaketa parekidetasunean oinarritzea, adibidez, patioetan jolas kooperatiboak sustatzen.
Aurreko ikastarokideek egindako posten artean Artaldetik atek partekaturikoa hauatu dut: Gatazka gu gara, bertan ageri den kortoa, Zubia, gogora ekarri didalako. Gatazka era positiboa eta negatiboaren kudeatzearen ondorioak erakusten ditu.
2019/03/03
KILIMETAN HAZIZ HEZI !!!
Aste honetan ere hainbertze ikasi dudala aitortu nahi dut. Bihotzez nekiena,
hitzez eta irudiz jantzi dut. Aurreko ikastarokideek egindako posten
artean Garazi Esnaolarena aukeratu dut baliabideak eskolarako mailakatuak jarri
dituelakoz. Haur Hezkuntzarako:
hitzez eta irudiz jantzi dut. Aurreko ikastarokideek egindako posten
artean Garazi Esnaolarena aukeratu dut baliabideak eskolarako mailakatuak jarri
dituelakoz. Haur Hezkuntzarako:
Lehen Hezkuntzarako
DBHrako
Yolanda ikastarokideak aste honetan partekatu duen baliabide gunean baliabideen artean hau aukeratu nahi izan dut oso aprosa eta beharrezkoa delakoz ikasle eta ikasle ez
direnekin, lantzeko, hau da,irakasle, familia, lagunarte, ...
Ikasleen artean behin eta berriz entzuten dut:
Denek ulertu behar dugu hau:
ezer ez egitea = egitea da
https://cronicaglobal.elespanol.com/vida/la-indignacion-de-una-joven-al-presenciar-una-agresion-machista
-en-el-metro_222846_102.html
-en-el-metro_222846_102.html
Aski da! Nahiz eta sistema eta bere jarraitzeek nahi ez izan,gainerakoak mintzatu, ekiten badugu, ziur nago: eguneroko jarrerak aldatuko dira; banaka aritu beharrean taldeka aritu beharra dugu.
Talde indarra ezin da txarrerako bakarrik erabili! Goazen onerako erabiltzera, laguntzeko, animatzeko,
ulertzeko, errespetarazteko, …
Talde indarra ezin da txarrerako bakarrik erabili! Goazen onerako erabiltzera, laguntzeko, animatzeko,
ulertzeko, errespetarazteko, …
Eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronka nagusitzat daukat nik hau.
AKTIBOKI EKIN DEZAGUN!
Hau egiteko pausuak:
- heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatu inplikatuak formatuz eta informatuz
Nerea Sanchoren Kilimak …)
- Jendartean eta egoera pertsonaletan jokabide onartezinak identifikatu
Lagungarri izanen diren gune interesgarriak hemen dituzue:
2019/02/24
BIDEGURUTZE SEXUALAK
Bai generoa, baita sexua ere, eraikuntza soziokulturala dira. Egungo jendartea, eredu dikotomikoaren gainean eraikia dago instituzio ezberdinen laguntzari esker (zientzia, komunikabideak, hezkuntza...). Sistema horrek, guztion garapen osasuntsua mugatzeaz gain, bidegabekeriak sortzen ditu emakumeentzat, eta baita sistema onartzen eta erreproduzitzen ez duten gizonendako ere.Hitzek eta etiketek ez dutenez genero-identitate eta sexu-aukeren errealitate anitzek duten konplexutasuna biltzen, poliki-poliki zenbait kategoria berri presentzia eta lekua eskatzen ari dira sexu-orientazioen araberako sailkapenetan.
Emakumeen gorputzen gaineko zenbait eduki gogoratu ditut : abortatzeko
Bertze eduki batzuk ikusi, ezagutu eta ikasi
Harritu emakumeen eiakulazioa,eta haserrea piztu baita ere: sexu-egiaztazteak kirolean,
Hemen duzue 11 eduki biltzen dituen gurutzegrama:
berriz partekatu nahi dut.
BegoƱa aurreko urtetako ikastarokideak egindako posta gustatu zait izenburutik hasi eta bukaeraraino:
ANIZTASUN SEXUALARI LOTURIKO HARREMAN GEOGRAFIA
Diskurtsoa, irudiak eta baliabideak arras interesgarriak iruditu zaizkit.
Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen bideo hau gomendatu nahi dizuet.
Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?
Raquel Lucas“denok izan dugu eskolara joatearen bizi esperientzia, eta eskolak egiten duen gauzetariko bat da harremanen geografia bat sortzea. Komunak banatuta daude, uniformeak ere bai... Ikasten duzu mundua bitarra dela, bi rol posible daudela, eta bien tarteko gunea, berriz, estua dela”. Hezitzaile gisa,tarteko gune horiek zabaltzeko erronka dugu.
Raquelen hitzekin jarraituz, Gizarteratzeko leku gakoa da eskola, eta horregatik da funtsezkoa transexualitateen onarpena eskolan lantzea. Nahia Rojo Berdindu Eskolako eta Guztiok elkarteko kideak dio: Euskarriak ez dira falta horretarako: ipuinak, film labur eta luzeak, ariketak, jolasak... Berdindu Eskolak ere baditu batzuk, nahiz eta, Rojok aitortu duenez, euskaraz gutxiago egon, eta haur txikienentzako ere materiala falta. Halere, irakasleek gaitasun handia dute moldaketak egiteko, eta horri esker adin zein hizkuntza ezberdinetan gelara eramaten dute sexu aniztasuna, borondaterik izanez gero. Hona hemen hezkidetzailea den heziketak nola laguntzen duen:
- Sexu-genero sistema salatu eta gainditzen du.
● Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinesten du.
● Heteronormatibitatetik aldentzen da.
● Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzen du.
● Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzen die.
● Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzen du.
● Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egiten du.
● Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzen du.
Josebe Iturriozek erran bezla “zure sexualitateak ez zaitu definitzen, ez du esaten zer zaren”.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






































