2019/03/10

Gatazken trataera eraikitzailea + berdintasunean oinarritutakoa = BAKEA

Aste honetan GATAZKA izan dugu hizpide.  Hainbertze erran aipatu nahiko nituzke baina hauek aukeratu ditut:

                    

Egungo egoera   nire eremu hezitzaileetan/jendartean gatazkaren zentzu txarra nagusi da (arazoa, traba, onartezina, ikustezina, ). Esku hartzearen beharra ez da aintzat hartzen, seguraski zer eta nola egin ez dakigulakoz, gatazka txikiak mantso-mantso handi bihurtzen diren arte, eta orduan arautegia eskuan hartuta, epaile lanak egiten ditugu.https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/6/67/Padres-autoritarios.jpg

Gai honek hezkuntzan egunerokoan duen garrantzia erakusteko baliabide edo proposamen adierazgarri hauek aipatuko ditut. Lehendabiziko biak emakumea eta gatazka lotzen ditu. Gainerakoak Hezkuntzarekin lotura duten baliabidek dira.

1.-












2.-https://conlaa.com/las-mujeres-en-la-resolucion-de-los-conflictos/

3.- Nafarroako Gobernuak Irakasleak gatazken kudeaketan trebatzeko GATAZKAK KONPONTZEKO ESTRATEGIAK



4.-

5.-



7.-
8.-




Hortaz, hauek ditugu erronka nagusiak:
  • Ikastetxeko Bizikidetza Behatokiek genero-ikuspegia izatea eta hori kontuan izanik aritzea, erabakiak hartzea.
  • Nahiz eta arauak ongi zehaztuta izan, zaintzaren etikaren haritik, bertze alderdi hauek ere kontuan hartu: testuingurua, elkar ardura, harremanak.
  • Gatazken kudeaketan esku hartzea ez ikusiarena egin beharrean.


  • Epaiketaren aurrean “Birziklapen” kontzeptua izatea gatazken trataeraren mamia. Birziklatzeak , bakoitza bere ahalmenekin, abiatu behar dugula lortu nahi duguna aurrera eramaten ahal izateko, erran nahi du. Eta hortik aurrera, beharrak identifikatuta, baliabide eta tresnak eskuratu beharko dira gatazken eraldaketa lortzeko.
  • Espazioen eta denboren kudeaketa parekidetasunean oinarritzea, adibidez, patioetan jolas kooperatiboak sustatzen.

Aurreko ikastarokideek egindako posten artean Artaldetik atek partekaturikoa hauatu dut: Gatazka gu gara, bertan ageri den kortoa, Zubia, gogora ekarri didalako. Gatazka era positiboa eta negatiboaren kudeatzearen ondorioak erakusten ditu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina