Aste honetan GATAZKA izan da garatutako gaia. Asko izan dira aste honetan landutako hausnarketa berriak baina hauek dira niretzat garrantzitsuenak:
Egungo egoera nire eremu hezitzaileetan/jendartean gatazka hitza aipatzen denean beti zentzu txarran egiten da (rollo txarra da). Baina ezin da uko egin gatazka eta Bakea hitzak estuki lotuta daudela, hori dela eta, gatazkari aurpegi positiboa eman behar diogu eta kontuan hartu gatazka ezinbestekoa dela pertsonen eta jendartearen garapenerako. Nola tratatzen ditugun gatazkak adieraziko digute gure izaera baketsua den ala ez…..
Hona hemen gai honen inguruan hezkuntzarekin lotutako baliabide batzuk:
BIZITZAN =GATAZKAK =BEREZKOAK
Eskola Abian: Inklusioaren eta berdintasunaren bidean
Preguntas a Marian Moreno en #EskolaAbian sobre los "Pilares de la Coeducación: camino a la igualdad en las aulas. Ekoizpena @BGNagusia CCbySA 2019
"Euskal Hezkuntza Sistemarako II. Hezkidetza plana, Berdintasunaren eta Tratu Onaren Bidean" Martxoaren 7an aurkeztu zen. Bertan Marian Moreno Llanezak "Hezkidetzaren zutabeak: berdintasunaren bidean gure ikasgeletan " inguruko hitzaldia eman zuen. Goiko bideoan galderak erantzuten agertzen da...oso hausnarketa interesgarriak egiten ditu.
Marian Morenoren hitzak kontuan izanda hauek dira gure erronkak:
- Ikastetxeko Bizikidetza Behatokiek genero-ikuspegia (neskeek zein mutilen) izatea. Bizikidetzako planean genero adierazleak agertzea.
- Harreman hobeak eta iraunkorrak eraikitzeko esparruak.
- Aniztasunaren trataera ardatz izatea, jakinda elkarren beharra dugula.
- “Birziklapen” kontzeptua izatea gatazken trataeraren mamia. Birziklatzeak , bakoitza bere ahalmenekin, abiatu behar dugula lortu nahi duguna aurrera eramaten ahal izateko. Eta hortik aurrera, beharrak identifikatuta, baliabide eta tresnak eskuratu beharko dira gatazken eraldaketa lortzeko.
- Espazioen eta denboren kudeaketa parekidetasunean oinarritzea, adibidez, patioetan jolas kooperatiboak sustatzen.
Aurreko ikastarokideek egindako posten artean Artaldetik atek partekaturikoa hautatu dut Rigoberta Menchuren hausnarketa hau:
Gure eskuan dago eraldaketa hori gertatzea. Irakasleek etengabeko prestakuntza behar dugu, guztiak aldaketaren eragile zuzenak izan gaitezen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina