Noski, jakin badakigu, nire hitz eta esaldi hauek inpotentzia horren isla badira ere, arazoa sakonekoa eta oso estrukturatua dela. Baina aspaldian bor bor darabildana beste ideia bat da: nola liteke oraindik pertsona asko eta askok arazoa ez ikustea. Egunero egunero entzuten dugu indarkeria matxista jasan duen emakumeren baten albistea, eta egoera latzenetan, hilketa. Terrorismo honen aurrean ezin uler dezaket gizon eta emakume batzuk, indarkeria egoera hauek "txoro batzuen gauza" direla pentsatzen jarraitzea.
Honekin jarraituz, eta noski, jendartearen kontzientziazioaren lanketan sakonduz, lehengo urteko ikastaro kideen artean honakoa aukeratu dut. Bertaz material ezberdin eta interesgarriak aurkitu ditudalako, adibidez "Ala bazan edo ez bazan...aldatu behar zan!" bideoa. Eta baita aspalditik ezagutzen nuen eta hona berrekarri nahiko nukeen La Otra abeslariaren "Se quemo" abestia ere. Bertan, egin dugun lehenengo jarduerako "Analogiak" ariketan bezala, umorea eta zentzugabekeria erabiltzen baititu egoera bat deskribatu eta indarkeria egoera batzuen legitimazioarekin amaitzeko.
Izan ere, askotan entzun dut inguruan jendeak "Beldurrak lekuz aldatu behar du" bezalako ekintzekin duen deserosotasuna. Asko kostatzen zaigu irudi gogor, ilun eta indartsu horiek indarkeriarekin amaitzeko herramienta bezala ikustea. Eta nire iritziz, zilegi da ekintza horiek gogoko ez izatea. Baina, askotan galdetzen diot neure buruari "orduan, indarkeriari gogortasunez erantzuteko aukera kentzen badugu, nola egingo dugu?". Honek autodefentsaren kontzeptura eta planteamendura naramalarik. Hau da, indarkeriak jarraitzen duen bitartean, geure ikasleei defendatu behar dutela irakasten jarraitu beharko dugu. Defendatu behar dute, erramientak lortu, jarrera aldaketa bat eman. Baina horretaz gain, geure ikasle "mutilei" ARDURA dutela argi utzi behar diegu. "Neskek" ez dutela defendatu beharra izango, "mutiletako" bat berak ere indarkeria erabiltzen ez duenean, denak errefusatzen dutenean, eta denok jendarte berri bat eraikitzeko benetan kontzientzia hartzen dugunean. Bitartean, ardurak lekuz aldatu beharko du, eta geure lana lekualdaketa hori bultzatzean egongo da. Fokoa nesken gan jartzeaz gain, mutileneraa ere lekualdatuz. ARDURA denona da, eta ardurarik egon ez den lekuan, lan handiagoa dago egiteko.
"Mutilak" ardura hartzen hasi beharko dira, "neskok" ahalduntzen, ardura haiei uzten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina