2019/03/11

Gatazkak, guztion garapenerako lagungarri eta beharrezkoak!

Gatazkak, onak ala txarrak? Ez bata eta ez bestea, beharrezkoak baizik!
Beste gauza bat da gatazkari aurre egiteko hartzen dugun jarrera, gugan zelan eta zenbaterainoko eragina duen, hori bai positiboa edo negatiboa izan daitekeela.

Gatazkari buruz hitz egiten dugunean, saihestezina da “bakea” aipatzea. Gaur egun, ezin daiteke esan bakean bizi garela. Izan ere, emakumeon* aurkako biolentziak darrai eta, zoritxarrez, sistematikoa da. Euskal Herriko Bilgune Feministak Klitto! aldizkari digitalean aipatzen duen moduan, Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok, bakea: giza eskubideekin, garapen sozialarekin eta naturarekiko errespetuarekin lotutako epe ertain eta luzeko prozesu konplexu gisa ulertzen dugu. (…) Normalizazio prozesua bizi dugula Euskal Herrian dioskute. Patriarkatuaren funtzionamendu “baketsua” alegia? Baina emakumeok* ez gara “bakean” bizi, ez behintzat emakumeon kontrako indarkeria normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan: zeinetan, emakumeon aurkako gutxiespenak, irainak, gustukoak ez diren txisteak, kolpeak, erailketak, prekarietate eta muturreko pobrezia egoerak, etab. eguneroko errealitate diren gurean.

Ez, hau ez da gure bakea...


Hemen Jule Goikoetxearen “Bakea ez da existitzen, feminismoa bai” ponentziari buruzko iritzi artikulu interesgarria.

Ikusi dugu, baina, gatazkaren trataera egokia egiten bada, oso lagungarria eta eraikitzailea izan daitekeela; arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko, harreman hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko edota nork bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakiteko. Gatazken trataera egokiak pertsonak eta taldeak indartzen ditu, harremanak sendotzen ditu.

Hemen, nire ustetan, 2 gako/ideia/aipu nagusi:





Iazko ikastarokideek egindako posten artean, Janire Itsaso Bilbao Timiraosek eta Irati Mendiguren Cosgayak idatzitakoek atentzioa eman didate. Janireren posta, izenburuagatik hasita gustatu zait; “Gatazkatik ikasi eta irtenbideak abiarazi”. Gainera, komentatzen duen gatazkaren konnotazio negatiboaren ideiarekin guztiz ados nago eta “Del revés” pelikularen inguruan komentatzen duena oso kuriosoa iruditu zait. Iratiren postean, aldiz, interesgarria iruditu zait arestian aipatu dudan Jule Goikoetxearen artikuluaren inguruan egiten duen hausnarketa eta “por la paz un Ave María” irentsi izanaren ingurukoak.

Gatazkek hezkuntzan duten garrantzia erakusteko, hemen proposamen adierazgarri batzuk:

HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoaren arabera, “Gatazkak, haien kabuz konpontzen utziz gero , eta ikastetxean bizikidetza positiborako lanketa seriorik ez bada planteatzen, gizartean gatazkak konpontzeko nagusi den eskema erabiliko dute: IRABAZI-GALDU eta MENDERATZE- MENDETASUN erlazioak ezarriko dituzte.” Bizikidetzaren ikaskuntzak irakasleen eginkizunean dituen ondorioak eta ikastetxe guztietan bizikidetza positiboaren markoa eraikitzeak zer eskatzen duen azaltzen dute, “zer egin eta nola” aukera ezberdinak proposatuz. Hala ere, ez dute zehazki aipatzen sexua eta generoaren eragina gatazketan edota genero ikuspegia txertatzearen beharra.

Mariví Fernández Roldánek, Irungo Berritzeguneko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Aholkulariak, “Eskolan bizikidetza hobetzeko hezkidetza” izenburuko hitzaldian hezkidetzak elkarbizitza hobetzeko duen gaitasuna azpimarratzen du. Bertan, gatazkak aukera oso onak direla pertsonen garapenerako eta ez direla ekidin behar aipatzen du. Hemen hitzaldiaren zati bat:


Eta hemen hitzaldi osoa:



Hemen, “Eskolan bizikidetza hobetzeko hezkidetza” lanaren aurkezpen oso interesgarri eta didaktikoa.

Honetaz gain, beste proposamen interesgarri batzuk:
Nire ustez, gaur egun gatazka baten aurrean askotan horri aurre egiteko baliabide edo tresna barik gaudela sentitzen dugu. Gainera, gatazkaren ebazpena “irabazi-galdu” eskeman oinarritzen da. Eremu hezitzaile zein jendartean, erronka nagusiak hauek direla esango nuke:
  • Gatazka saihestezina eta beharrezkoa dela ulertu, helburua tratamendu positiboa izanik.
  • Gatazkei aurre egiteko gaitasunak/trebeziak garatzeko mekanismoak curriculumean integratzea. Horretarako, ezinbestekoa da emozioetatik eta sentimenduetatik lan egitea eta kontuan hartzea zaintzaren etika.
  • Sexu eta generoa gatazketan duten eraginaz kontzientzia hartzea eta ikusaraztea. Izan ere, bizitzan eraikuntza sozial horiek gure helburuak, beharrak, harremanak, e.a. baldintzatzen dituzte.
  • Harreman horizontalak eta lankidetza sustatzea, helburu eta harremanei garrantzia emanez.
  • Feminismoak gatazken trataerari egin dizkion ekarpenak ikusaraztea: pertsonen arteko harremanetan eta jendarte mailako egitura-harremanetan justiziaren humanizazioa; naturarekin eta gorputzarekin errespetu-harremana bilatzea; gatazketan gure aurrean duguna eta sexua, etnia edo klaseagatik objektu bihurtutakoa, subjektu eta pertsona gisa ikustea; garrantzia ematea adimen-garapenari zein emozio-garapenari…
  • Justizia heteropatriarkalaren "etika" zalantzan jarri eta horretan ezin garela oinarritu ulertzea.
  • Ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko Isabel Fernándezek aipatzen dituen bost eremuak landu.
Umore pixkatekin bukatzeko, Irantzu Varelaren bideo honekin agurtzen natzaizue.



Ondo izan!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina