Bai, arriskuan gaude emakumeak*, baita maskulinitate hegemoniko ereduari jarraitzen ez dioten gizonek ere. Hortaz, emakumeon* “ezaugarriak” erakusten dituen, heteroarautik kanpo bizi den edo sexu-genero dikotomia zalantzan jartzen dituen edozein pertsona indarkeria matxistaren objektua izan daiteke.
Izeberg-ak oso ondo
irudikatzen ditu ikusten diren (esplizituak) eta ikusteko zailak diren
(sotilak) emakumeon* aurkako indarkeriak.
Zoritxarrez, indarkeria
matxistaz aritzen garenean, arreta ETA
ARDURA emakumeongan jarri ohi da: zergatik ez dugu salatzen? Zergatik
berarekin jarraitzen dugu? Zergatik bueltatu da berarekin? “Ni ez nintzateke
isilduko”…
Helduek
inkontzienteki transmititzen digute (dugu) beldurra emakumeoi: ez egon holako
tokietan, kontuz! ez ibili gauean bakarrik, ez egin korrika gauez, adi norekin
zabiltzan… Gure askatasuna murrizten dute eta errudun sentitzera eramaten
gaituzte.
Mugimendu feminista
izan da arazoa bistarazi eta salatu duena, baita geldiarazteko eta konpontzeko
bideak ikertzen dabilena ere, pentsatu eta teorizatu, proposamenak egin eta
ekintzak aurrera eramaten dituena.
“Pertsonala
politikoa da”
Indarkeria matxista
ez da emakume batzuen arazoa ezta emakume guztiona, jendarte osoarena baizik eta denok hori horrela dela ulertzen
ez dugun bitartean lan dezente dugu aurretik…
Ikusi dugunez, indarkeria matxista desikasteko 3 lan-ildo hauek jorratzetik hasi gaitezke:
1. Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren
deseraikuntza.
2. Mikromatxismoen
identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea (mikroiraultzak).
3. LGTBIQ+fobiak
bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta
normalizatzea.
Martxoaren 8ko
greba feministaren harira Mugimendu Feministak idatzitako dossierrean azaltzen
dutenez, “Arauaren bazterrean kokatzen
garenok LGTBIQ+ fobiaren bitartez zigortzen gaituzte. (…) Anitzak gara eta gure
artean zapalkuntza ardatz desberdinak gurutzatzen dira, ondorioz, gure arteko
botere erlazioak ere eraldatu behar ditugu. Baina, ez dugu gure burua soilik
zapalkuntzatik izendatzen, praktika eta posizio politikoetatik ere izendatzen
dugu. Bollera eta trans nortasunak kokaleku politiko bezala aldarrikatzen
ditugu, heteroarauari planto egiteko bide bezala.”
Gai honen inguruan, LGTBIQ+ kolektiboan ere matxismoa presente dagoela aipatu nahiko nuke. Izan ere, kolektibo horretako kide izatea ez du zertan feminista izatea esan nahi. Adibide gisa, Pikara Magazineko artikulu honetan, gai honetaz eta gay mugimenduak izan duen megafonoari buruz hitz egiten da.
Andrea Momoitio eta June Fernandez
artikulu honetan,
aldiz, lesbofobia eta
(hetero)mikromatxismoen inguruan aritzen dira.
Indarkeria
matxistaren aurrean bi estrategia nabarmendu dira:
- Autodefentsa feminista: emakumeon*
ahalduntze indibidual eta kolektiboa, sozial eta politikoa.
Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak (DAFA) honela definitzen du “autodefentsa feminista”:
“Emakumeok* saretuta patriarkatuari aurre egiteko hartzen
dugun jarrera ahaldundu eta kolektiboa”.
Ezaugarriak: espazio
segurua, konfiantza eta aliantza, lanketa pertsonala suposatzen duen ariketa,
kalean egin beharreko lana (barrura eta kanporantz, bi norabideetan), kontzientzia
hartzea guk ahal dugula, ahalduntzea, jarrera aktiboa, autonomia…
- Maskulinitate heterosexual hegemonikoa
interpelatu eta berriak eraiki
M8ko dossierrean gizonen
paperaren inguruan jasotzen da: “Beste
gizonezkoekin bildu zaitezke, maskulinitateen inguruan elkarrekin hausnartzeko,
lan pertsonala eta kolektiboa egiteko, zuen pribilegioez kontzientzia hartzeko
eta menderakuntzarik gabeko jendartea lortzeko bidean pausoak emateko.”
Maskulinitate
berrien inguruan, Pedro Biteri eta Arana ikastetxe nagusiak Arrasateko gizon taldea iniziatiba sortu zuen:
Biteri Ikastetxe Nagusian gizon talde bat elkartuzen
gara, gure maskulinitatearen eta honek gugan duen eraginaren inguruan
hausnartzeko helburuz. Topaketen xedea, kontzientziazio eta barne-behaketa
prozesu batetik abiatuz, berdintasunean oinarritutako, sexismorik gabeko eta
sexu edota generoagatiko diskriminaziorik gabeko gizarte bat eraikitzen
laguntzea da. Taldea, hilean behin bilduko da, gizonezko guztiei irekia dago
(ikasle, langile zein herritar) eta doakoa da. Juan Manuel Feito ('Piper Txuriak',
Bilboko berdintasunaren aldeko gizonen taldeko koordinatzailea) eta Ritxar
Bacete (gizonezkoekin berdintasunaren inguruan lanean eta maskulinitate berrien
azterketan aditua) izango ditugu bidelagun.
Gaiaren inguruan…
Konturatu
naiz…
… Indarkeria
matxistaren haritik tiraka, pixkanaka konturatu nintzen hau ez dela zerbait
isolatua, errotik datorren arazoa dela, bizi garen sistemak bidea ematen diola,
makinaria oso bat dela…
… Arazoa guztioi
interpelatzen gaituela ulertzen edo ikusten ez dutenek “emakumeon gauzetaz”
aritzen direla, haiekin “joango” ez balitz bezala.
… Ezkerrekoa izatea
eta feminista izatea beti ez datozela bat.
… Instituzioentzat
nahikoa dela paperean geratzen eta galtzen diren konpromezu eta borondate onak.
… Justizia
heteropatriarkalak ez gaituela babesten eta ez dela guk nahi dugun justizia.
Neure
buruari galdetu diot…
… Noizbait posible
izango ote den umeak sexu-genero sistematik at heztea.
Ikertu
dut, ikusi dut…
… Gizon/mutil bati
bere pribilegioei buruz hitz egiterakoan (eta batez ere haiei uko egiteari
buruz denean) zelako arin ikusten da jarrera ‘defensiboan’ jartzen direla.
… Nahiz eta
kontzientzia piztuta izan, zoritxarrez matxismoa denok barneratuta dugula (neurri
batean edo bestean).
Iazko ikastarokideek egindako postetatik
bi gustatu zaizkit; Leire de Miguel Martinezena lanean egin zuen lanketagatik eta Garazi Esnaolarena hasieran aipatzen duen ideiagatik (“indarkeria matxista” esaten
digutenean zer datorkigu burura?). Izan ere, jendeak errez identifikatzen ditu
erailketak, bortxaketak… Orokorrean, fisikoki ikus daitekeen guztia. Baina ez
dugu hain errez ikusten (edo ez dugu ikusi nahi, esfortzu handia suposatzen duelako
honen inguruan hausnartzeak eta autokritika egiteak) arazoaren erroa, matxismoa
eta heteropatriarkatuaren tentakuluak noraino heltzen diren, zelan
interpelatzen gaituzten… Jendarteak hau ulertzea iruditzen zait erronkarik
nagusiena edo nagusienetariko bat.
Hona hemen
sortutako ikasleekin
lantzeko indarkeria matxisten aurkako leloa:
Autodefentsa feminista ikastaro edo
tailerrak antolatuz, bai ikasleentzat eta baita
langileentzat. Konfiantzazko giro batean, gure gorputzetatik abiatuta, bakoitzaren
erritmoa eta beharrak errespetatuz.
Egungo egoera
jasanezina da; erailketak, bortxaketak, epaiketak… Nazkagarria eta lotsagarria
da. Argi eta garbi dago eraldaketa sozial eta politiko bat behar dugula. Izan
ere, mugimendu feministak lan izugarria egin du eta egiten ari da (gara) arazoa
plazaratzeko, alternatibak eraikitzeko, e.a. Hain agerikoa batzuentzat baina beste batzuentzat ez.
Horrexegatik hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean landu beharra, adibidez.
Amaia Zufiak dioen bezala, “sistema kapitalista eta heteropatriarkala ez
da, ez, mito hutsa, gure haragia eta bizitza zeharkatzen duen errealitate
gordina da.”
“Manos a la obra” jarri behar gara, ekin
diezaiogun, iraultza txikietatik hasita, pixkanaka munstroa txikitu arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina