Indarkeria matxistaz
aritzen garenean arreta normalean emakumeengan jartzen da; baina begirada zabaldu behar dugu arreta
gizonengan jarriz. Beharrazkoa dugu gizonek ere borrokatzea. Horrexetarako
bi estrategia landu behar dira: gizonen inplikazioa maskulinitate berriak
eraikiz eta emakume ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa
feministaren bidez.
Indarkeria matxista
desikasteko oso lagungarriak dira hiru lan-ildo hauexek:
- Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza.
- Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea.
- LQTBIQ+ fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.
Iazko posten artean Amaia Chuecarena aukeratu dut “Erantzukizuna
'bandoz' aldatzeko garaia da" izenekoa. Bertan material
interesgarri pila bat konpartitzen du.
Nik landuko nuke
leloa 6. mailan ipuin batekin lagunduta “Arturo
eta Clementina” Adela Turin.
Garaia azaroaren 25 izan
daiteke edo komunikabideetan indarkeriarekiko berriren bat agertzen denean.
Helburua: Maitasun
erromantikoaren mitoaren eta ideologiaren deseraikitzea.
Garapena: hausnarketak galderen bidez:
- Nolakoa da Clementina? Pozik bizi zen? Zergatik?
- Nolakoa da Arturo?
- Clementina izatekotan zer egingo lukete?
- Zer iruditzen zaie ipuinaren amaiera?
- Zer da gehien gustatu zaiena?
- Zer ondorioa atera daiteke ipuin honengandik?
Aukerako jarduerak:
- Marrazki batekin irudikatu adierazgarriena.
- Berridatzi taldeka ipuina berdintasuna eta tratu onak oinarriak izanda.
- Jarraitu historioa asmatzen: non egongo da orain Clementina? Zer egiten? Nola sentituko da? Eta Arturorekin zer gertatu da? …
Ikasle nagusiekin mikroindarkeria lantzeko Carmen Ruiz
Repullorena “La historia de Pepa y Pepe” ondo dago.
Bukatzeko hauek dira eremu hezitzailean
lantzeko eta aipatu diren zenbait erronka:
- Emakumeen arteko ahizpatasuna, elkartasuna, babesa, konplizitatea indartzea.
- Emakumeak ahul eta biktima bezala hautematearen ideia deseraikitzea.
- Autodefentsa feministaren bitartez, indarkeria egoerak nola ekidin edo nola aurre egin irakastea, nesken eta emakumeen ahalduntzea sustatzea.
- Maskulinitate eredu berriak sustatzea, ereduak erakutsiz, ezagutaraziz eta arazoa eurena ere badela mutilei ikusaraziz.
- Maitasun erromantikoaren mitoaren eta ideologiaren deseraikitzea.
- Mikromatxismoak identifikatzen eta aurre egiten ikastea. ratzen ikastea.
- LGTBIQ+fobien aurka, aniztasun ereduak ezagutu eta balo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina