Asteroko
irakurgaiak irakurriaz gero eta kontzientzia handiagoa dut nola tapatu
dizkiguten begiak patriarkatuaren zapiarekin. Bada garaia begiak argira ohitzen
hasi eta gure historia den bezala kontatzen hasteko.
Aurreko edizioetatik anabelenv-ren hau aukeratu dut
Gurea dena ondo
ezagutzen dugunean mundua hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Ideia hori ardatza
da nire hezkuntzaren ikuspegian. Norberak bere burua eraiki behar du inguru hurbila
ezagututa eta hortik mundua ulertzeko gaitasuna lortuko du. Baina berea ez badu
eraikitzen oinarri sendoa faltako zaio.
Hori horrela, nire
erreferente nagusitarikoak etxean aurkitu ditudala esango nuke. Etxe bakoitzean
badugu erreferente ugari eta hauek gure aurrekoen transmisioa ekarri digute
gureganaino. Hemen nire amona eta birramona aipatu nahi nituzke:
Nire amonak
Euskararekiko maitasuna oparitu zidalako. Baserritarra izanda, ikasketarik
apenas izanda ere nortasun handia izan zuen eta guda ondorengo urte zailetan Donostian nola Euskaraz hitz egiteko apustua egiten zuen kontatzen zigun.
Nire birramona ez
nuen ezagutu baina nire amarentzako erreferente handia izan zen, harren aipua
ekarri nahi dut hona:
Ikasi ezazue , hori ezingo dizue inork kendu
eta!!
Gure herriko
pertsona erreferente bat Maria Camino Arregi izan zen. "Mari Maestra" deitzen zioten.
Herrian haur
eskola bat izan zuen eta Euskaraz irakatsi ezin zenean ere Euskaraz hezten
zituen haurrak.
Han ikasi genuen haur guztiek bertso hau ondo ikasi genuen:
Bertso txiki bat bota nahi nuke,
nongoa naizen esanaz,
amak esan dit oriyotarra
naizela bihotz, jaiotzaz.
Hemen hazi naiz,
alai ta mardul
beti euskeraz eginaz,
horregatikan bizi guztian
mintzatu nahi det euskeraz.
Herriko aiton-amonek bilobei erakutsi
izan diete eta gaur egun herriko eskoletan irakasten diegu Orioko Curriculum-aren
lanketaren ondorioz.
Nire ustez hau
guztia eremu hezitzailean eta jendartean lantzeko erronkak honakoak dira:
- Historiaren irakurketa kritiko bat egin behar dugu gizarte bezala.
- Irakurketa
kritiko horren ondorioz historia orekatuago bat kontatzeko gai izango gara (eurozentristaren
begirada kritikoa ere egin beharko litzateke,….)
- Gizarteak
historiaren irakurketa orekatu honi balidazioa eman behar dio. Horretarako
hainbat tresna egongo dira…
- Hezkuntzan
historiaren kontaketa orekatu hau eman behar da.
- Bitartean
hezkuntzak ikasleen iritzi kritikoa landu eta indartu behar dugu aurkezten,
esaten zaiena zalantzan jartzeko gaitasuna landu dezaten.
Bukatzeko herrian
izan zen hitzaldi interesgarri bati buruz egindako artikulua ekarri nahi dizet
gaiarekin erabateko lotura baitu: Kolektibo femeninotik feministara
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina