2020/12/18

HIZKUNTZA, HITZAK BAINO GEHIAGO

 


Hizkuntzak ez dira hitzen konbinazio bat soilik, hizkuntzek islatzen dituzte mundua ikusteko dugun modua, daukagun kultura eta gizartearen pentsamendua eta, horrela, errealitatea mantentzen edo eraldatzen laguntzen dute. 

Teresa Meanak dioenez, "Hizkuntzak errealitatea islatzeaz gain, errealitatea sortu edo argitzen edo iluntzen edo makillatzen du"... "Komunikatzeko modu bat izateaz gain, gizarte-produktu bat ere bada"… "Hizkuntzaren bidez aurreiritziak, estereotipoak, balioak, jarrerak, ideologia, sexismoa ikasten ditugu"… "Maskulinoa gizakiaren neurritzat hartzen da"… "Hizkuntzaren bidez, emakumeok izendatuak izan behar dugu eta gizonek bezalako lekua izan behar dugu".


Hizkuntza batek genero gramatikalik ez izateak ez du esan nahi sexista ez denik. Edozein hizkuntza era desegokian erabil daiteke, baztertzaile eta sexista bihurtuz. Edozein hizkuntzak isilaraz eta/edo gutxiets dezake emakumea.

Bea Ugarte Maiztegik dioenez, "euskara ez da sexista dena, erabilera baizik".

Beraz, nahiz eta euskarak ez duen genero gramatikalik, modu sexista erabil daiteke. 

 




Hizkuntza "ez-sexista" ez da lortzen hitzak maskulinoan eta femeninoan errepikatuz soilik. Hizkuntzak estrategia asko ditu erabilera sexista saihesteko, bizia eta dinamikoa da, eta hizkuntzarekin errealitate berriak adieraz daitezke, adibidez, hitz berriak sortuz eta onartuz.




"UPV/EHU-n euskararen eta irudien erabileraez-sexistarako gida" aukeratu dut. Oso gida osoa da, hizkuntzaz gain, irudien sexismoa aztertzen du eta generoaren ikuspegitik euskararen erabilera txarraren adibide asko ematen ditu. Gainera, irtenbide asko planteatzen ditu emakumea ikusezin bihurtzen eta gutxiesten duen hizkuntza saihesteko.


Gidan agertzen diren alderdietatik bi hauek aukeratu ditut:

 1.    Aipatzen dituen kontzeptu-premisak hizkuntza eta irudiak era ez-sexista erabiltzeko:

      1. premisa: hizkuntza pertsonek errealitateari buruz duten pertzepzioaren isla da.

2. premisa: sexismoa hizkuntzan androzentrikoa da, baztertzailea eta gainera egoera edo                                             izen neutroei sexu biologikoa eransten die.

3. premisa: genero gramatikala eta generoa kategoria analitiko bezala ez da gauza bera.

4. premisa: irudiak era ez-sexistan erabil daitezke.

  

2. Aipatzen dituen hizkuntza eta irudiak artez erabiltzeko argudioak. Komunikazioan izaten diren erabilera sexistak aztertzeko eta aldatzeko proposamenek ez dute beti mundu guztiaren onespena jasotzen. Alderantziz, askotan kontrako iritziak eta portaerak sortzen dituzte. Atal horretan argudio horiei aurre nola egin azaltzen da. Hona hemen gidaren argudioen adibide bat:



    Eta hona hemen aurkako argudioaren adibide erreal bat:





II. Hezkidetza planaren helburuetako batek planteatzen ditu hainbat erronka aztertutako gaiarekin lotuta daudenak: "Irudien eta hizkuntzaren erabilera inklusiboa egitea, bi sexuen irudi plurala bermatuko duena, genero-rolak eta -estereotipoak alde batera utzita. Generoan ez ezik kultura edo sexu-aukera bezalako alderdietan diskriminaziorik sortzen ez duten hizkuntza eta irudia erabiltzea hezkidetza-eskola sortzeko funtsezko urratsa da." 

Aste honetako irakurgaian oso ondo azaltzen dira helburu hori lortzeko zenbait proposamen (17. orrialdea):


Bukatzeko, gomendatu nahi dut “Unknown”-ek blogera egindako ekarpena. Asko gustatu zait ikuspuntu oso pertsonaletik idatzita dagoelako. 











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat