2020/12/18

HIZKUNTZAREN ERABILERA ERALDATU

 



Aste honetan landutako gaiekin aukera izan dut hizkuntzaren erabilerak hezkidetzan duen eta izan dezakeen eragina ikusteko. 

Hizkuntzaren bitartez balioak transmititu eta errealitatea izendatzen

eta interpretatzen ikasten dugu, beraz erabiltzen dugun hizkuntza, eta hizkuntzaren erabilera behatu eta aztertu behar dugu.

 

Bide batez, garbi ikusi dut egunerokoan bai etxean, kalean nahiz ikastetxean asko dugula egiteke, oso ohikoak ditugun hizkuntza ohiturak nahiz irudiak, pixkanaka hezkidetzaileagoak izan daitezen.

Horretarako, Euskararen erabilera ez sexistaren gida hau proposatuko nuke dut:

http://www.ehu.eus/e-makumeak/docs/eusk_gida_eu.pdf


Bertako testu zati bat hartuz: hizkuntzak sexistak izan daitezke? Hizkuntza batzuk beste batzuk baino sexistagoak dira? ….……..Hiztunak, beraz, adierazteko modua aukeratu ahal du eta erabilera egokia 

egin dezake; hizkuntzak ez du desegoki adieraztera behartzen.

 

Ideia berarekin lotu nahi dut aukeratu dudan iazko posta ere:  Patricia Oregiren  ZER DA ZURE USTEZ SEXISTA? HIZKUNTZA ALA ERABILERA? ; egindako ekarpen aberatsengatik eta tartean bere esteka batean topatu dudan  Jesus Marìa Garcìa Saenz hizkuntzalariak dioena ekarri nahi izan dut gogora:  “hizkuntzaren erabilera ez-sexistatik politikoki zuzena den hizkuntzara pasatu behar gara eta sexismoaren aferarekin batera, arrazismoa, klasismoa eta homofobia bezalako tratamendu diskriminatzaileak ere deuseztatu behar ditugu gure hizkuntzatik” Berarekin bat bainator hizkuntzak mundua aldatzeko duen indarra ikusarazten baitu. Hizkuntzaren erabilera nolakoa halako mundua osatuko dugu.


Hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak nire ustez honakok 

dira:


  • Gure elkarrizketak BEHATU eta AZTERTU, egunerokoan erabiltzen dudan hizkuntza sexista da?

  • Hizkuntza nola erabiltzen dugun HAUSNARTU, kritikotasuna.

  • Erabiltzen ditugun hitzak, hiztegia ZAINDU, hizkera inklusiboa ez baztertzailea.

  • Hizkuntza ERABILERA ohiturak ALDATU, inoiz ez da berandu gizartea beharrean jendartea erabiltzen hasteko adibidez.

  • Txikienen, gazteagoen nahiz aldamenekoen EREDU IZAN.

  • IRUDIAK ere ZAINDU.


Erronka hauek lantzeko erabilgarria izan daitekeelakoan beste gida bat:


HIZKUNTZA, HITZAK BAINO  ZEOZER GEHIAGO HIZKUNTZAREN ERABILERA 

EZ-SEXISTARAKO PROPOSAMENAK



Bukatzeko, Alaia Martinek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan botatako   bertsoak aipatu nahiko nituzke Askotan agertzen duzu zure iritzia publikoki:  zure jarduna dela eta zure kontrako pintadak agertu dira. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat