2020/12/15

IKUSEZINAK? BAI ZERA!

Aste honetan argi geratu da emakumeak historian zehar arrastoak utzi dituztela baina sistema heteropatriarkalak dituen mekanismoen bidez horiek ezabatzea edo ikusezin egitea lortu du. Hona hemen gaian landutako kontzeptuen hitz-hodeia:



Bestetik, aurreko edizioetako POST hau aukeratuko dut oso sarrera intersgarria eta erakargarria egin duelako. Alde batetik, sortutako memea testu liburuetako emakumeen presentziaren ingurukoa delako, eta bestetik, María Dolores Goya izeneko emakume aitzindaria aukeratu duelako, ezkutuko ikastola bat eraiki zuena. 
 
Hau guztia eremu hezitzailean eta jendartean lantzeko ERRONKAK:
  • Gizarte osoa gure borrokara batzea
  • Historia ikuspuntu feministatik lantzea 
  • Ikasgaietan emakume aitzindarien presentzia areagotzea
Azkenik, hautatutako emakume aitzindaria gaur egun erreferentea den emakumea hautatuko dut, VIRGINIA IMAZ QUIJERA. Pailazo profesionala da, Oihulari Klown taldearen sortzailea. Gainera, antzerki zuzendari eta ipuin kontalari lanetan ere aritzen da. Esan beharra dago, ume, gazte zein helduentzat antzerkiak eskaintzen dituela.
 

 
 
Sarrerarekin bukatu baino lehen, Virginia Imazek idatzitako artikulu baten azken hitzak utziko dizkizuet hausnarketa txiki gisa.

 

IKUSEZIN NAHI GAITUZTE, BAINA ARRASTOAK UZTEN JARRAITUKO DUGU, ETORKIZUNA EGIN ETA SORTUKO DUGU!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina