Aste honetan aurreko edizioetako egindako postarekin hasiko naiz. Horien artean Rosanarena aukeratu dut. Orokorrean asko gustatu zait nola tratatu duen gaia baina berezeki arreta deitu dit hortxe konpartitzen duen berriak:
“Una empresa no paga a sus trabajadoras porque el convenio dice ‘trabajadores’”.
Duela bi urte, olioaren sektoreko hitzarmen kolektiboa idazteko erabilitako hitzek aitzakia eman zioten Lucenako enpresa bati, bere hiru langile neskei, atzerapenak ez ordaintzeko.
Aurreko konbenioa euskaraz idatzita egongo bazen ez zen gauza bera gertatuko baina horrek ez du esan nahi euskararen erabilera neutroa denik.
Emakundek argitaratu zuen Euskararen erabilera ez sexista aukeratu dut hizkuntza ez sexista gida bat bezala eremu hezitzailean lantzeko. Hau gida gomendatzen dut oso deskripzio ona egiten duelako Euskararen erabileraren sexistarena. Gauza asko kontuan hartu beharko dira hau erabilera ekiditeko.
Gida honetan generoari dagokionez euskararen erabileran egon daitezkeen arazoak
aztertzen dira eta hausnarketa eta proposamenak egiten dira. Sarri eztabaidatu
da euskarak, “genero gabeko” hizkuntza izanda, erabilera sexistarik sortzerik
ote duen
Hizkuntza batzuk beste batzuk baino sexistagoak dira? Susmatzen dut munduko hizkuntzetan aurkitu ahal ditugula gizarteetan egon den eta dagoen generoen desberdintasunaren markak. Euskaran ere aurkituko ditugu: hitz batzuen esanahia, termino batzuen adieraren desberdintasuna emakumeei edo gizonei aplikatzen zaizkielarik... Eta aldi berean, esan behar da hiztunen ekoizpenetan hautemandako sexismoa hizkuntzaren erabilpenean dagoela gehienetan eta ez hizkuntzaren sisteman. Hiztunak, beraz, adierazteko modua aukeratu ahal du eta erabilera egokia egin dezake; hizkuntzak ez du desegoki adieraztera behartzen.
Garrantzitsua da hizkuntzaren egiten dugun erabilera, eta hori zaindu beharko dugu. Horretarako gure hizkuntzaren erroak ondo ezagutzea inportantea da, hori da bidea kontziente izanez erabilera hobetzeko.
Amaitzeko, Ibon Sarasolak, Euskararen kasuan zer gertatzen den azaltzen du elkarrizketa batean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina