Hizkuntza
Zer da hizkuntza? Nori galdetzen diozun da kontua. Horren
arabera, makina bat erantzun aurkituko ditugu:
- Hizkuntza komunikazio tresna da (esan nahi duguna nahi dugun moduan
esan dezakegu?).
- Gertaera soziala (hartu-emana eskatzen du, parte hartzea, pertsonak).
- Prestigiozko ezagupena (ez dago guztien esku hizkuntzaren ezagutza;
alfabetatugabeak eta etorkin batzuen integrazio arazoak).
- Kultur adierazpidea (hizkuntza kulturaren parte da eta kultura
hizkuntzarena).
- Errealitatearen isla (eguneroko gertaerek eragiten dute hizkuntzaren
erabileran, hitz hautaketan adibidez).
- Ezagupena sortzeko bidea da (jakituria lortzeko hizkuntza eta
terminologia ezagutu behar ditugu).
- Errealitatea interpretatu eta sinbolikoki sortu egiten du (izena
duenak izana du).
- Pentsamoldea baldintzatzen du (erretorikaren, ondo hitz egitearen
boterea eta informazio berria jasotzean "fitxeroan" sartzen dugu
eta beste jakituriak bazter ditzake).
- Generoen irudikapena adierazten du.
- Nortasunaren eta identitatearen garapenerako garrantzitsua da.
- Lurralde edota nazio baten ezaugarria da.
- Jendarteak eta historiak sortutakoa da.
- Moldagarria da, etengabe aldatzeko gaitasuna du, garai berrietara
egokitzeko ahalmena du nahiz eta zaharkituta dagoen eta aipatutako
egokitzapena ez den guztiz gauzatu (eta hor agertzen da hizkera
ez-sexistaren beharra besteak beste).
Honekin batera kontutan
izan behar dugu gizarte sexista patriarkal batean
bizi garela, beraz hizkuntza ere sexista da.
Ildo beretik ere Ibon
Sarasola idazle eta hiztegigile ohiak honakoa aipatzen du, "gizartea
matxista baldin bada, hizkuntza matxista izango da; eta gizartea aldatzen den
neurrian, hizkuntza aldatzen da".
Gizarte matxista bada, hizkuntza matxista izango da
Zer da sexista, hizkuntza ala erabilera? Galdera honen aurrean aditu batzuen erantzuna hauxe da:
·
“Kultura sexistatik mintzaira sexista dator eta
mintzaira sexistak kulturaren sexismoa iraunarazten du” (Agurtzane
Juanena).
·
“Hizkuntza errealitatearen sortzailea da eta munduak sortua
aldi berean” (Uri Ruiz Bikandi).
·
“Euskara kultura sexista batean murgildutako hizkuntza
ez-sexista da” (Linda White).
·
“Hizkuntzek ez dute beren egituragatik diskriminatzen.
Hizkuntzak kultura jakin baten isla dira” (Begoña
Muruaga)
·
“Ezin dugu hitz egin... ‘hizkuntza sexista’ri buruz,
baizik eta hizkuntzaren ‘erabilera sexista’ri buruz... hizkuntzak... aukera
ugari ematen baitu errealitate jakin bat deskribatzeko” (Emakunderen
proposamenetan)
Giden artean Euskararen erabilera ez sexista
gidaliburua aukeratu dut. Generoaren azterketa sakona
egiteaz gain, hizkuntzaren erabilera sexistaren adibide ugari ematen dituelako.
Hizkuntza erabilera
sexista identifikatzeko hausnarketak burutu eta proposamenak ere agertzen dira.
Aurretik lan handia dago, baina hizkuntzaren sexismoaz ohartu gara eta hainbat ideiarekin aurrera hasi gaitezke
- Inbertsioaren legea praktikan jarri.
- Hitz eta kontzeptu
berriak sortu eta erabili.
- Gutxiespen
zentzutan erabilitako terminoak, edozein fobia eta indarkeria adierazten duten
termino eta espresioak baztertu.
- Umoretik sexismoa
ezabatu.
- Irudietan arreta
jarri genero estereotipoak gainditu eta diskurtsoa ez maskulinizatzeko, genero
ikuspegia eta aniztasuna txertatuz ikonografian.
- Gorputz jarrera eta
doinuetan arreta jarri guztiekiko begirunea adieraziz.
- Pertsona guztien
parte-hartzea aztertu.
- Hizkuntzaren
erabileraren eztabaida mahaigaineratu eta sentsibilizazioa burutu.
- Hizkuntza
hezkidetzailea esparru guztietan erabili (ahozkoa, idatzizkoa, ikonografikoa).
Uxuek dioen bezala, publikoki egiten den umorea ez da neutroa
Euskararen zama sexista %5 da, ingelesarena %15,
frantsesarena %40 eta gaztelaniarena %80, Álvaro García Meseguerren arabera.
Horrekin lotuta batzuentza inklusibitatea horrela ulertzen da
Clase magistral sobre lenguaje “inclusivo”
Hitz egiten duen gizona Juan Manuel de Prada
da eta honek “Hizkuntza inklusiboa”ri buruz hitz egiten du.
Hizkuntzan aldaketak ematea eta konziente izatea
ezinbestekoa da. Horrekin batera gure etorkizuneko gizartea aipatu nahi dut.
Umeak berea egiten dute mundua joku, jostailu, liburu… bidez eta hurbil
duten ereduak imitatuz. Horregatik, garrantzitsua da elementu hauek
hautatzerakoan honakoak kontutan hartzea: zein estereotipo transmititzen duten,
ze irudi ematen duen neskengan.
Gida honen helburua estereotipo sexistarik gabeko eta emakumeen irudi positiboa
transmititzen
duten jostailu eta liburuen zerrenda bat erraztea da, horrela, txikitatik
berdintasunean oinarritutako eredu berriak erakusteko aukera izango dugu
Bukatzeko aurreko edizioak beste ikaskide batzuk idatzitako post-ak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Bat aukeratzekotan Amaiarena aukeratu dut . Ideia eta hausnarketa sakona eta interesgarria iruditu zait
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina