#Arantza Leiza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Arantza Leiza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/04/09

BUKAERARIK EZ, HASIERA BAIZIK!



Ikastaroaren bukaerara iritsi gara, bai, eta ze pozik!

Pozik  gauza askorengatik:  

Ikasi dudan guztiarengatik, bizi  izan dudan esperientzia interesgarriagatik, izan ditugun irakasle eta ikastarokideengatik, egindako lan eta aurrerapenengatik eta, zergatik ez esan ere, atseden pixka bat izateagatik.

Maila pertsonalean zenbat ikasi dudan! Bizitzarako inoiz kendu ezingo ditudan betaurreko moreak jantzita gelditu zaizkit. Hezkidetzaren ikuspegia guztiz aberastua eta zabaldua eta gaiak duen garrantzia benetan barneratuta. Beharra konpromiso bihurtua!


Maila profesionalean, pertsonalarekin hertsiki loturik, hainbat tresna, herramienta, baliabide eta material jasota!





Aitortu beharra daukat momentu gogorrak pasa ditudala, askotan ezina sentitu ere bai eta dena bertan behera uztekotan ere egon izan naizela; produzio-erreitmoa ikaragarria egin zait eta, egia esan, ez nuen uste bukaera arte iritsiko nintzanik. Baina bai, neure buruari uste baino indartsuagoa naizela erakutsi diot. Honek, poz handia eman dit, neure burua hobeki ezagutzeko aukera izan dut eta emaitza itzela izan da. Baina, benetan, ez dut uste neuk bakarrik lortu dadanik, zuoi guztioi, irakasle eta  ikaskide guztioi esker izan da; zuen lanek eta ekarpenek eta elkarren arteko elkarrekintzek aurrera jarraitzeko gogoa eta ilusioa piztu eta mantentzen lagundu didate. BENETAN MEREZI IZAN DU!

Gure ekarpenak sare sozial ezberdinetatik jarraitu izan duten pertsona guztiei, eskerrak emateaz gain,gure mezuen zabalkundean parte hartzera ere gonbidatuko nieke. Ea ba guztion artean jendarte parekide, justuago, askeago eta inklsusiboago bat lortzen dugun!

Hezitzailea naizen aldetik eta ohartuta honek jendartea aldatzeko eskaintzen duen aukera, nire etorkizun hurbilean ditudan itxaropen, nahia eta asmoen artean betaurreko moreak jantzita mantentzeaz gain hezkidetzan lan egiten jarraitzea da; eskola inklusibo baten alde, hain zuzen ere, guztiontzat kalitatezko eskola izango dena, bazterkeriarik egiten eta onartzen ez duena, ikasle guztiak beharrezkoak direla onartu eta bakoitzaren desberdintasunak irakaskuntza prozesua aberasten duela onartzen duena, horretarako, inguru hurbila kritikotasunez aztertzen duena  eta eskola berdintasun ekosistema bihurtuz.

Ikastaro honetan zerbait ikasi baldin badu  hauxe da: zenbat dagoen egiteko! Horregatik, irakasleon papera aktiboa eta baita beligerantea ere izan beharko litzateke. Pauso txikiak ematen jarraitu beharra dago sexismoaren azterketa, estereotipoak detektatuz, egitea beharrezkoa da jendartea sentsibilizatzeko.

Ikastaroan bizitako prozesua jasotzen duen lantxo bat partekatu nahiko nuke, gure ikastetxean martxoak 8rako egindako lana hain zuzen ere:






Bihotzez eskerrak eta animo guztioi!


HEZKIDETZA bilaketarekin bat datozen irudiak


2016/03/12

TRATU ONAK SUSTATZEA EZINBESTEKOA GURE ONGIZATERAKO!







Agerikoa da, itxuran berdintasunaren aldekoa den arrazoibidea erakusten badu ere, eskolak ez duela berdintasunean hezten. Kontzienteki hezkidetzailea den planteamendu batetik esku hartu ezean, eskolak gainerako botere sozialek erreproduzitzen dituzten genero-estereotipo sexista berak hedatuko ditu.










Hezkuntza-sistema hezkidetzailearen ardatz bat izango da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak gara ditzaten laguntzea, honako hau sustatzeko:

● Indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikoa.

● Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.


ELKARBIZITZA POSITIBOA ETA KALITATEZKOA HEZKUNTZA-KOMUNITATEETAN


Hezkuntza-eremuan elkarbizitza positiboaren bidez lortzen duena:

● Eskolako komunitate-kide bakoitza bere identitatearekin gustura egotea, beste batzuk gutxiesteko beharrik gabe, diren bezalakoak onartuak sentitzea, gainerakoak baloratzea, gaitasunak eta konpetentziak garatzea eta, bazterkeria mota oro gaindituz, harreman positibo eta autonomoak eskola barruan zein kanpoan eratzea.
● Neska zein mutil-ikasleen konpetentziak pertsona osoak bezala garatzea, eremu pribatu zein publikoan erraztasunez moldatzen direnak, hauen garapen pertsonal eta soziala paraleloan sustatuz, bizi-proiektu propiodun pertsonak izatea, hartuemanetan berdintasunez, elkartasunez eta askatasunez aritzen direnak, gure munduaren hobekuntzaren aldeko konpromisoa erakutsi eta esku hartzeko prest agertzen direnak.

      
         


Kalitatezko elkarbizitzak ondoko hau eraikitzea sustatzen du:

● Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura.
● Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, curriculumari dagokionean …) dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu (sexu-generoa, etnia, kultura, maila sozioekonomikoa, ezaugarri fisiko-psikikoak, aukera sexuala...)
● Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
● Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
● Bake eta indarkeria-eza kultura.



MAITASUNEZKO TRATU ONAK

Pepa Bojo psikologoak dioen bezala “berrikusi egin behar da maitasun erromantikoaren mitoa; bai hezkuntzan, bai emakume taldeetan, etab. … Orain maitemintzen diren gazteek zaharkituta dauden maitasunaren inguruko usteek eragiten dituzten jokabideak dituzte, duela mendeetako maitasunean sinesten dutelako. Horixe da jeloskorkeriaren kasua, maitasunarekin nahasten baita.

Mari Luz Estebanen hitzetan “gizakia ikusteko modu bat da, baina, horretaz gain, ordena ekonomiko, politiko eta sozial bat ere bada, gizartea antolatzeko modu bat: elkarbizitza, taldeak, gizon eta emakumeen arteko harremanak, helduen eta umeen arteko harremanak, hezkuntza, sozializazioa … Hau da, bizitzeko modu bat da, eta hor erdian daude emozioak eta maitasuna. Beraz, ez da bakarrik amodio erromantikoa eta bikotea, gehiago da.


ERANTZUNKIDETASUNA edo ELKAR ARDURA

Amaia Perez Orozkok dioen moduan kontua ez da indibidualismoaren ideala apurtzea interdependentzia eraikitzeko, baizik eta indibidualismoaren ideala apurtu behar dugu, hain zuzen, jarrera horrek ukatu egiten duelako interdependentzia daukagula.

Zaintzak kutsu negatiboa duela uste da, hitzak berak “zama” adierazten du, inork bere gain hartu nahi ez duen zerbait izatera bihurtu arte. Ideia honi buelta ematea ezinbestekoa da, balio positiboa eman, eta zaintzarik ezean guztiok hil egingo ginatekeela transmititu.

Hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea proposatzen dute, baina zer gertatuko litzateke kasu horretan? Baglietto eta Mendizabalen aburuz, gaur egungo hezkuntzak emaitzetan oinarritutako ikasteko modua lehenesten du eta badakite eurek bultzatu nahi duten ereduak –zaintza erdigunean jarriz– talka egingo lukeela sistema horrekin.

Zaintza hezkuntzaren erdigunean jartzeko formula magikorik ez dagoen arren, hasteko eta behin, pertsona bere osotasunean begiratu beharko litzateke, eta bigarrenik, norberak nahiz besteek izan ditzaketen aurreiritziak identifikatzen eta pertsonaren identitatearen inguruan sortzen diren estereotipoen inguruan kontzientzia hartzen saiatu, eta baita pertsonei arreta eskaintzen ere.


            


                      



2016/03/01

INDARKERIA MATXISTAK GAINDITZEN






kontzeptu honen barnean daude emakumeen aurkako egitura-indarkeriatik hasi eta indarkeria sinbolikotik jarraituz, indarkeriaren manifestazio guztiak:


-Sotilak        -Esplizituak      
-Ikusteko zailak     
-Begi bistakoak




Indarkeria matxista ez da emakume batzuen banakako arazoa ez emakume guztiena, jendarte osoarena baizik, mundu mailan                                                               ageri dena. Indarkeria matxista arazo politikoa da.


Indarkeria matxistarik gabeko jendartea sustatzeko egun bi estrategia nagusi proposatzen ditu mugimendu 

 feministak:

a-Gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatuz eta                berriak eraikiz.

b- Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren                   bidez.




 Indarkeria matxistaren desikasketarako funtsezkoak dira hiru lan-ildo:

1. Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza.
2. Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea.
3. LGTBQ+fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta                 normalizatzea.


 Maskulinitate berriak

Patriarkatuak mutil/gizonei emandako pribilegioei uko egin behar diete eta hori ez da erreza. Baina egia da, bestalde, mutil izateko erak eta aukerak zabaltzea eskertuko dutela; lehenago edo beranduago, neurri batean edo bestean, guztiek baloratuko dute haien bizitzan dituzten sexu/genero/orientazio-sexualarengatiko mugak gainditzeko aukerak badaudela jakitea eta baita, askatasunez eta ezkutatu gabe, zer nahi duten izan zein haien eraikuntza-prozesua erakusteko aukerak ere.








                    Autodefentsa feminista


Autodefentsa fisiko soila baino zerbait gehiago da, bertan jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen baitira. Autodefentsa feministak beldurrari beldurra nola galdu, gorputzaz nola jabetu, botere pertsonalaz eta emakumeen arteko aliantzen botereaz jabetzeko bideak jorratzen ditu, baita erasoak, sotilenak ere, identifikatu eta bakarka zein kolektiboki aurre egiteko moduak ere.


                     

Beldurrik gabe bizitzeko eskubidea dugu eta indarkeriarik gabeko jendartea sortzea da helmuga. Bide honetan hauek izango lirateke hezkidetzak ikastetxeetan landu beharreko erronkak:

Emozioen arloa: mutilek emozioekin kontaktuan jarri, onartu, bizi eta era positiboan kudeatzen ikastea funtsezkoa da. Sentimenduak eta emozioak adieraztea zilegi izango da; halaber, ahulak izateko eta ahul agertzeko eskubidea aintzatetsia.

Zaintzaren esparrua: mutilek duten erantzukizuna -bere buruekiko, ume-, gaixo-, nagusi-, laguntza behar duen ororekiko zein inguruarekiko- onartzeko eta konpetenteak izateko erremintak haien eskuetan jartzea ezinbestekoa da.

Indarkeria matxistak: hauen aurkako jarrera aktiboa sustatzea nahitaezkoa izango da.

Autoestimuaren esparrua:  autokonfiantza eta segurtasuna eraiki.

Burujabetasuna:

            Zenbait trebetasun eta eskubide landu.
Emakumeen arteko elkartasunaren garapena landu.

Indarkeria matxista:

Erasoen identifikazioa landu, emozio eta sentipenei garrantzia eman.
Erasoei aurre egiteko tresnak bereganatu eta martxan jarri.

Fisikoki defendatzeko erremintak eskuratu.


ARTIKULU INTERESGARRI BATZUK:


ESTATUAK BIKTIMAK eta ERASOTZAILEAK BEHAR DITU

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2346/genero-indarkeria

EZ DAGO BIOLENTZIA MATXISTAK BAINO GEHIAGO HILTZEN DUENIK
        http://www.argia.eus/argia-astekaria/2342/josebe-iturrioz 




2016/02/26

GATAZKEN ALDE POSITIBOA



DEFINIZIOAK


J. Paul Lederach-en hitzetan “gatazka: bi pertsona edo gehiagok elkarrekintzan helburu bateraezinak dituztenean edota horrela dituztela uste dutenean sortzen da”. 

Gatazka une batean helburu bateraezinak dituzten pertsonen artean agertzen den elkarrekintza da eta horretan ados egon gaitezke, baina hori berez txarra al da?

Gatazken analisian, interpretazioan eta trataeran eskolan sortzen diren egoera gatazkatsuei aurre egiteko baliabide eta tresna egokiak, eraikitzaileak eta lankidetzan oinarritutakoak izatea ezinbestekoa da.



                                
                 

BIZIKIDETZA eta BAKERAKO HEZKUNTZA

· Ikusmolde tradizionalaren arabera, “bakea” gatazkarik ez egotea da eta bakearen ikusmolde hori negatiboa da; zuzeneko indarkeriarik gabeko egoera azpimarratzen du. Ordenari eusteko, etsaia konbentzitzeko eta status quo-aren iraunkortasuna bermatzeko indar militarra behar dela esan nahi du. 

· Bakearen aldeko Ikerketetan oinarrituta, “bake” gerrarik eza gisa hartzeaz gain, edozein motatako indarkeriarik eza bezala ere hartu izan da. Zuzeneko eta ageriko indarkeriaz gain (fisikoa edo erasoa), ezkutuko bi indarkeria mota ere badaude: batetik, egiturazko indarkeria — pobrezia, errepresioa eta alienazioa, hau da, gizakiei ahalmenak garatzen uzten ez dien oro —; bestetik, berriz, indarkeria kulturala — zuzeneko indarkeria erabiltzea edo biztanle batzuei oinarrizko eskubideak denbora luzean mugatzea justifikatzen duena.

Gaur egun, gatazkaren zentzu negatiboa hartzen duen ikusmoldea da nagusi: eskola eremuan, gatazkak zuzendu eta agertzea eragotzi beharreko  patologiatzat hartzen dira.

Galtung-ek gatazkaren ikuspegi positiboaren aldeko jarrera du: “gatazka erronka da; azken batean, helburu bateraezinak edukitzea izugarrizko desafioa da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio aldetik.

Bakerako Hezkuntzarako Euskal Liburuan dioen bezala “bizitzak berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka, beraz,  gatazka ez da ez negatiboa ez positiboa. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da.

BAKEA

Bakea gatazkarekin eta berari aurre egiteko moduekin lotuago dago gatazkarik egon edo ez egotearekin baino. Bakea ez da egoera estatikoa, prozesu dinamiko bat baizik. Gatazka ezinbestekoa da pertsonen eta jendartearen garapenerako. 

Bakea pertsonen artean eta ingurunearekin hainbat mailatan (ekonomikoa, sexuala, etnikoa, kulturala...) berdintasun-harremanak izatea da. Ez da egoera estatikoa, prozesua baizik. Egoera gatazkatsuei irtenbidea topatzeko moduek definitzen dute bake egoera dugun ala ez. Gatazken trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo du. 


GATAZKARI AURRE EGITEKO

Lankidetza bada gatazkari aurre egiteko garatu nahi dugun jokaera edo modua, gatazkan parte hartzen duten pertsonen interesak, beharrak, balioak, itxaropenak, gertatutakoaren pertzepzioak ezagutu behar dira, beraien arteko komunikazioa bultzatu edota bitartekaritza erabili. 

Batzuetan argitze-prozesuak berak gatazka konpontzen du. Horrelako kasuetan sasi gatazka izan dela esan dezakegu, gauzak argitu direnean gatazka zela uste zena, gaizkiulertze edo ezjakintasun bihurtzen delako.

Zergatiak eta ondorioak ondo identifikatzeak emango die klabea gatazkan inplikatuak daudenei gatazkari irtenbide positiboa emateko bidea. 


                                                      


GATAZKEN TRATAERA ETA HEZKIDETZA

Eskolak erantzukizun handia du. Bizikidetza, ordena eta antolakuntza ulertzeko modu tradizionalek ikastetxeetan indarkeria-giroa sortu ohi dute.  Ikasleak sailkatzen dira (gatazkak sortzen dituztenak eta obedienteak), gatazken aurrean araudia izaten da erabiltzen den tresna nagusia -eta askotan bakarra-, hizkuntza sexista erabiltzen da, espazioen erabilera ez da parekidea izaten... nolabait patriarkatuaren keinu asko sumatzen dira oraindik hezkuntza eremuetan.

Gatazken trataera hezkidetzailean lau ardatz-kontzeptu  hartu beharko lirateke: 

● Botere eta lidergo partekatua. 
● Jarreren birziklapena. 
● Aniztasuna. 
● Justizia zein etika.


Paco Cascón-en hitzaldiari buruzko laburpena era grafiko batean jasota:




Ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko, Isabel FernƔndez-ek 5 bost eremu landu behar direla esaten du:

1  KONTZIENTZIA HARTZEA

● Bizikidetza Planean jarritako helburuak ebaluatzeko genero-adierazleak izatea eta horien ebaluazioa egitea. 

● Ikastetxeko praktika onen eta txarren diagnosia.

2  CURRICULUMA

● Ebaluazioan “irabazle-galtzaile” sistema hierarkikoarekin apurtzea eta erreferentea norberaren prozesua izatea.

● Botere kontzeptua birdefinitzea eta bera garatzeko behar direnak: aukerak zabaltzeko gaitasuna, akordiotara heltzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna, emozioak ulertzeko gaitasuna.

● Gatazken irtenbide-eredu positiboak erakustea.

3  BANAKAKO TUTORETZA, GATAZKEI AURRE EGITEKO LAGUNTZA ZUZENA EGITEKO

● Nahiz eta arauak ondo zehaztuta izan, zaintzaren etikaren haritik, bestelako alderdi hauek ere kontuan hartzekoak dira: testuingurua, elkar ardura, harremanak. 

● Gatazka bakoitza ezberdina dela kontuan izatea. Ezin dira gatazka guztiak arau berberekin, dinamika berberekin, eredu berberekin tratatu. 

● Gatazka baten aurrean alderdi pertsonalak kontuan izatea.

4  PARTAIDETZA

● Neskek zein mutilek beren beharrak eta interesak adierazteko parte-hartze aktiborako guneak izatea.

● Araudia modu partekatuan lantzea. 

● Partaidetzan elkarrekiko eraginkortasuna eta parte-hartze parekidea bermatzeko metodologia kooperatiboak erabiltzea. 

5  ANTOLAKUNTZA

● Bizikidetza Behatokian ikasleen (nesken zein mutilen) parte-hartze aktiboa bermatzea

● Espazioen eta denboren kudeaketa parekidetasunean oinarritutakoa izatea. (Adibidez, patioetan joku kooperatiboak bultzatzea.).


         



          



2016/02/18

Heziketa Afektibo-Sexualaz hausnartzen




Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko behar beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea. Hau da, bere inposaketei kritika egin, botere harremanak eta genero rolak bistarazi-deseraiki, sexualitate aniztasuna plazaratu, norberaren errepika-ezintasunaren ideia indartu eta berdintasun- askatasun-adostasun- eta begirunean oinarrituriko harreman desberdinen ereduak proposatu.








“Afektuen esparruan neskek eta mutilek genero-harremanak barneratu dituzte, (harreman) horiek gizon askoren oldarkortasuna eta indarkeria sustatu ez ezik, emakume askok gizon beldurgarri hauek maitatzea ere bai”. Hori dela eta  neskek ez dute  identifikatzen “mutil gaiztoak” nahiago izateak dakartzan gutxiespen eta erasoak eta mutilei transmititzen zaie “matxote” izan behar direla baldin eta bikoterik izan nahi badute.









Askatasun sexuala kontzeptuari erreparatuz, modernoa izateko ezinbesteko baldintza izango balitz bezala ‘izan ditzakezun harreman sexual guztiak izan, nahi ez dutenean ere, jatorra denaren ustetan. Ez diote bere buruari planteatzen harreman sexualik ez izatea ba dela ere askatasun sexuala”.








NOLA ULERTZEN DUGU AFEKTIBITATEA ETA SEXUALITATEA?

  “Afektibitatea  harreman positiboak izateko pertsonen gaitasuna da”. Afektibitatea pertsonaren osagai estrukturala da, emakume eta gizonen garapen integralerako oinarrizko gaitasuna.
Afektibitatea eman eta jasotzeko gaitasuna bezala izango litzateke.

Sexualitatea plazerraren kudeaketa gisa ulertu daiteke, “desioa eta plazerra abiapuntu eta helmuga izango lirateke” komunikazioa eta errespetua direla medio.

Heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak pertsonen, harreman eta bizitza modu desberdinen aniztasuna bistarazi eta normalizatu, nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske espresatzen bizi ahal izateko.




DEKALOGOA

  1. Sexu- eta genero-binarismoen (emakume-gizon, femenino-maskulino) deseraikitze lana.
· Batetik, inposaturiko edertasun-eredu estandar asimetrikoek, sexualitatearen espresioa baldintzatzen dute. Ederrena norberaren gorputza da: gorputza dela medio sentitu, gozatu, espresatu eta bestearekin erlazionatzeko aukera dugu.

· Bestetik, generoa da sexualitatearen mugatzaile nagusia. Neska/emakumeak desioaren “objektu” bihurtzen ditu eta mutil/gizonak desioaren “subjektu”. Plazerra esperientzia subjektiboa da, gozatzea baimentzen duena, ez da rol zehatz bat betetzea baizik eta partekatzeko gogoak.

  1. Afektibitatearen garapen berdinkidea.
3.   Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira.
4.   Sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea, genitalitatea, ezta koitoa egitea ere.
5.   Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira.
6.   Sexualitatea ez da arriskutsua, pertsonaren baitan dago eta era osasuntsuan bizi ahal da, bere               barne balioak kontuan izanda.
7.   Elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarrituriko edozein sexualite-adierazpen             zilegi da
8.   Sexualitatea eta genero-identitatea alda daitezke bizitzan zehar
9.   Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna dugu
    10. Norberak bere buruaz aritzeko aukeratuko du nahi duen etiketa bere bizitzaren une zehatz                    batean, hori  bada berak nahi duena.

   

Hizkuntzaren bitartez, errealitatea isla dezakegu edo aldaketak sustatu. Hona hemen sexualitateaz hitz egiteko kontuan hartzeko moduko alderdiak:

● Hitz gozoak, samurrak, maitekorrak eta atseginak erabiltzen saiatu.
● Genero-rolak, emakumeekiko eta beren bizitza-zikloetako aldaketekiko mesprezua, gizonen                “omnipotentzia”, koito-zentralitatea eta heteronormatibitatea erreproduziten dituzten hizkuntzaren       espresioak aztertu, alternatiba ez-sexistak identifikatu eta beren erabileraren barneraketa bultzatu.
● Aniztasun afektibo-sexuala irudikatu, izendatu eta errepresentatzeko ahalegin kontzientea 


Sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea izango da helburua, hau da; izendatuak senti daitezen baita giza-sexualitatearen diskurtso normalizatuaren parte ere bai.






Eskolak esaten du inklusiboa eta jatorrizko bazterkerien orekatzailea dela baina, materia guztiek maitasun-eredu bakarra transmititzen dute gehienbat: maitasun erromantikoa eta honekin batera osagarritasunaren ideia- (laranja-erdiaren mitoa), derrigorrezko heterosexualitatea- eta dominazio-meneko harremanen naturalizazioa.






Heziketa afektibo-sexuala ikastetxe eta irakasleen sentsibilitate eta boluntarismoaren eskuetan geratu ohi izan da Sarritan gai honetaz kanpoko erakunde bat arduratzen da eta horretarako duten denbora tartea laburra delarik.





Artikulu interesgarria:

haurrak afektibitate eta sexu aniztasunean hezten - Hik Hasi



heziketa afektibo sexuala bilaketarekin bat datozen irudiak


Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailearen helburua da, Planak dion moduan, “harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta”.






Harreman afektibo eta afektibo-sexual positibo eta autonomoak eraikitzea eskola-barnean eta baita kanpoan ere.

Horretarako hauek dira hezkidetzak planteatzen dituen erronkak:
● Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza
● Heziketa-eragile guztiak heziketa afektibo-sexuala egiten ari garela onartzea
● Eskola-komunitate osoaren konpromisoa hartzea plan integral bat diseinatu eta aurrera                         eramateko
● Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean hezteaexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea
● Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea.
● Gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen edertasuna
● Heteropatriarkatuak ezarritako mugak gaindituz nork bere identitate afektibo-sexual propioaren          eraikuntza prozesua sustatzea
● Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzen duen heziketa izatea
● Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea

Hezkidetzak bultzatu nahi duen eskolan kide guztiak baloratuak sentitzea izan beharko luke xede

                       


http://www.berriz.org/eu-ES/Zerbitzuak/Gizarte-Zerbitzuak/Gizarte%20zerbitzuak/2013%20Heziketa%20afektibo%20sexuala.pdf