Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko behar beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea. Hau da, bere inposaketei kritika egin, botere harremanak eta genero rolak bistarazi-deseraiki, sexualitate aniztasuna plazaratu, norberaren errepika-ezintasunaren ideia indartu eta berdintasun- askatasun-adostasun- eta begirunean oinarrituriko harreman desberdinen ereduak proposatu.
NOLA ULERTZEN DUGU AFEKTIBITATEA ETA
SEXUALITATEA?
“Afektibitatea
harreman positiboak izateko pertsonen gaitasuna da”. Afektibitatea
pertsonaren osagai estrukturala da, emakume eta gizonen garapen integralerako
oinarrizko gaitasuna.
Afektibitatea eman eta jasotzeko gaitasuna
bezala izango litzateke.
Sexualitatea plazerraren kudeaketa gisa ulertu
daiteke, “desioa eta plazerra abiapuntu eta helmuga izango lirateke”
komunikazioa eta errespetua direla medio.
Heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak pertsonen,
harreman eta bizitza modu desberdinen aniztasuna bistarazi eta normalizatu, nor
den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske
espresatzen bizi ahal izateko.
DEKALOGOA
- Sexu- eta genero-binarismoen (emakume-gizon, femenino-maskulino) deseraikitze lana.
· Batetik,
inposaturiko edertasun-eredu estandar asimetrikoek, sexualitatearen espresioa
baldintzatzen dute. Ederrena norberaren gorputza da: gorputza dela medio
sentitu, gozatu, espresatu eta bestearekin erlazionatzeko aukera dugu.
· Bestetik,
generoa da sexualitatearen mugatzaile nagusia. Neska/emakumeak desioaren
“objektu” bihurtzen ditu eta mutil/gizonak desioaren “subjektu”. Plazerra
esperientzia subjektiboa da, gozatzea baimentzen duena, ez da rol zehatz bat
betetzea baizik eta partekatzeko gogoak.
- Afektibitatearen garapen berdinkidea.
3. Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira.
4. Sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea,
genitalitatea, ezta koitoa egitea ere.
5. Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak
dira.
6. Sexualitatea ez da arriskutsua, pertsonaren
baitan dago eta era osasuntsuan bizi ahal da, bere barne balioak
kontuan izanda.
7. Elkarrekiko errespetuan, nahian eta
“adostasunean” oinarrituriko edozein sexualite-adierazpen zilegi da
8. Sexualitatea eta genero-identitatea alda
daitezke bizitzan zehar
9. Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna
dugu
10.
Norberak bere buruaz aritzeko aukeratuko du nahi duen etiketa bere bizitzaren
une zehatz batean, hori bada berak nahi duena.
Hizkuntzaren bitartez, errealitatea isla
dezakegu edo aldaketak sustatu. Hona hemen sexualitateaz hitz egiteko kontuan
hartzeko moduko alderdiak:
● Hitz gozoak, samurrak, maitekorrak eta
atseginak erabiltzen saiatu.
● Genero-rolak, emakumeekiko eta beren
bizitza-zikloetako aldaketekiko mesprezua, gizonen “omnipotentzia”,
koito-zentralitatea eta heteronormatibitatea erreproduziten dituzten hizkuntzaren espresioak aztertu, alternatiba ez-sexistak identifikatu eta beren erabileraren
barneraketa bultzatu.
●
Aniztasun afektibo-sexuala irudikatu, izendatu eta errepresentatzeko ahalegin
kontzientea
Sexualitateen diskurtsoak beren espresio
anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea izango da
helburua, hau da; izendatuak senti daitezen baita giza-sexualitatearen
diskurtso normalizatuaren parte ere bai.
Heziketa afektibo-sexuala ikastetxe eta
irakasleen sentsibilitate eta boluntarismoaren eskuetan geratu ohi izan da Sarritan gai honetaz kanpoko erakunde bat
arduratzen da eta horretarako duten denbora tartea laburra delarik.
Artikulu interesgarria:
haurrak afektibitate eta sexu aniztasunean hezten - Hik Hasi
Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailearen helburua da, Planak dion moduan, “harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta”.
Harreman afektibo
eta afektibo-sexual positibo eta autonomoak eraikitzea eskola-barnean eta baita
kanpoan ere.
Horretarako hauek
dira hezkidetzak planteatzen dituen erronkak:
● Eskola-komunitate
osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza
● Heziketa-eragile
guztiak heziketa afektibo-sexuala egiten ari garela onartzea
● Eskola-komunitate
osoaren konpromisoa hartzea plan integral bat diseinatu eta aurrera eramateko
● Heziketa afektibo-sexuala
aniztasunean hezteaexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea
● Sexualitate
anitzen diskurtsoa normalizatzea.
● Gorputzaren
autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen edertasuna
●
Heteropatriarkatuak ezarritako mugak gaindituz nork bere identitate
afektibo-sexual propioaren eraikuntza prozesua sustatzea
● Hizkuntza
hezkidetzailea erabiltzen duen heziketa izatea
● Material
didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea
Hezkidetzak
bultzatu nahi duen eskolan kide guztiak baloratuak sentitzea izan beharko luke xede
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina