2016/02/20

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA


Sexualitatea ere eraikuntza soziala dela esan dezakegu. Sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua sustatu eta indartzen du eta kanpo dauden sexualitate eredu anitzak, ez normaltzat hartzen ditu. Asexualitatearen existentzia saihesten da eta sexualitate-ereduen aniztasuna ikusezin bihurtuko da.

Azken urteetan jendarte (neo)liberaletan sexua kontsumo produktu bihurtu da.

Alde batetik jendeartea hipersexualizaturik aurkezten da iragarkietan, filmetan, bideojokotan,...
http://rtve.es/v/3030546

Bestetik, sexua praktikatzea, zoriona emango dugunaren ideiarekin lotzen da (gozatu egin behar da) eta horren inguruko merkatua zabaltzen ari da (pilulak, tuppersex-a,...).

Azkenik, prostituzioa eta pornografiaren kontsumoa, mutil gazteen artean, bere maskulinitate tradizionala aldarrikatzeko asmoz, aurrera doaz era sitematiko batean. Beatriz Raneak egindako ikerketetatik ateratako paragrafoa oso adierazgarria iruditu zait.

“Se trata de tener relaciones sexuales en un plano de superioridad. El cuerpo de la mujer se convierte en objeto y se imponen los deseos del que paga”. Beatriz Ranea, investigadora de la Universidad Complutense, publica estos días su primer estudio exploratorio sobre consumidores de prostitución entre 18 y 35 años. Aunque distingue “entre quienes acuden solos o en grupo”, apunta al hecho de consumir prostitución como “una suerte de performance, de reafirmación de la masculinidad ante los demás”. Una manera de proclamarse como “un auténtico hombre”.
Heziketa afektibo sexual hezkidetzaileak, sexualitatea kontzeptua aniztasuna bezala ulertzen du, kolore askotakoa eta espresio ezberdin ugarikoa. Izaki sexuatu beste sexualitate daude.

Sexualitateaz hitz egiten dugunean afektibitateaz ere hitz egin beharra daukagu, estuki erlazionaturik bait daude. 
Sexualitatea: sexu bakoitzaren bereizgarri diren ezaugarri anatomikoen, fisiologikoen eta psikologikoen multzoa da. Gizabanakoaren izaera osatzen duten ataleko bat da, eta pertsonen arteko afektibitatea eta komunikazioa adierazteko era bat.

                                                    

                     Pirritx_porrotx




Afektibitatea:bakoitzak bere buruarekin, inguru fisikoarekiko eta hurbilen dituen pertsonenganako bizi eta adierazten diren afektu egoerak (laguntza, babesa, maitasuna, goxotasuna, xamurtasuna eta elkar ulertzea) dira. 


https://issuu.com/stee-eilas/docs/1.hezkuntza_afektibo_sexuala_006afbba89a2a3




Gure eskolan 6.mailan, lantzen dena proposatzen dut. Mankomunitatetik etortzen dira eta ikasleekin heziketa afektibo sexuala tailer batzuen bitartez lantzen dute.

" Heziketa afektibo-sexuala"

 Gizakia, berez, sexuatua dala jaiotzen denetik hil arte. Beraz, adinaren arabera, nahi eta behar sexualak desberdinak izango diren arren, beti egongo dira gure baitan. Pertsona bakoitza, edozein adinarekin, bere sexualitatea bizi daitela era positibo baten izango da proiektu honen helburu nagusiena, hau da, era zoriontsu eta arduratsu baten. Bestaldetik, drogak hartzearen eta sexualitatea bizitzeko dauden modu ezberdinen arteko harremanek, batzuetan, saihestea komeniko litzatekeen egoerak ekar litzateke: nahi gabe haurdun geratzea, sexugrina gutxiagotzea, gaixotasun sexualak kutsatzea...
Hori dela eta, adin honetan ) gai hauek aztertzen hasteak aurrea hartzeko neurri egokia ematen du, etorkizunean pertsona arduratsuak, helduak eta euren jokabideekin kontsekuenteak (sexu-harreman atseginak, abstinentzia edo drogak hartzea modu arduratsuan hartzea...) direnak lortzen saiatzeko. Amaitzeko, proiektu honen alderdirik garrantzitsuena urteetan zehar daukan “jarraipena” da. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik hasita batxilergorarte burutzen den proiektua da. Horrela, ikasturteetan zehar egindago lanari etekin gehiago ateratzen zaio zalantzarik gabe. Orokorrean, ikasleek oso era naturalean onartzen dute ikasturtero badagoela tartetxo bat gai hau lantzeko eta gozatzeko. Helburu orokorra  Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei hezkuntza afektibo-sexualari buruzko informazio objetiboa eta zehatza transmititu, mitoak eta topikoak alde batera utziz Helburu espezifikoak  Eskolan eta etxeetan konfidantzazko giroa sortu sexualitateari buruz askatasun osoz eta errespetuz hitz egiteko  Gizon eta emakumeen aukera bardintasuna potentziatzen duen hizkuntza ez sexista erabiltzen ikasi . Eskolatan sexualitateari eta afektibitateari naturaltasun kutsua eman. Ikasleei sexualitatea giza komunikazio modu positiboa dela ulertarazi.

Ikastetxean landu beharrekoak:

- Heziketa afektibo sexuala integratzea gure programazioetan, zeharka, ikasgai bat modura, aukera ezberdinak.
- Sexu eta genero binarismoen deseraikitzea.
- Afektibitatearen garrantziaz jabetzea.
- Sexualitatea eta errespetua, adostasuna.
- Sexualitatearen aniztasunak, sexu orientazio anitzak.

                   


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina