HEZIKETA
AFEKTIBO-SEXUALARI BURUZ HAUSNARTZEN

Sexu-genero sistema gure bizitzaren esparru
anitzetan agertzen da, sexualitatea beraz,
eraikuntza sozial bat bihurtzen da. Sistema patriarkalak ugalkortasunera
zuzendutako sexualitate-eredua sustatzen eta indartzen du (sexualitate eta
praktika onak) eta kanpo dauden sexualitate-eredu anitzak, kasurik onenean
patologizatzen ez baditu, ez normaltzat hartzen ditu (sexualitate eta praktika
txarrak).

Beste aldetik bizi garen jendartean sexua kontsumo-produktu bihurtu da;…jendartea hipersexualizaturik dago, osasunaren
aspektu askorekin lotzen da, zoriona
emango digunaren ideia transmititzen da, sexu patriarkalaren
negozioak prostituzioa eta pornografia daude
Gure inguruan landu behar den bidea, kontzeptu
hauetan oinarritu behar da sexualitatea ez dagoela gorputzaren fisiologiak
erabat baldintzaturik eta garrantzi handia dutela sentimenduek, emozioek eta
burmuinak.
Gure inguruan exualitateaz hitz egitean saiatu
behar da beste modu batez transmititzen, hau da, hitz gozoak, samurrak,
maitekorrak eta atseginak erabiltzen saiatzen, textuetan alternatiba ez-sexisteekin
ordezkatzen, aniztasun afektibo-sexuala irudikatzen, izendatu eta errepresentatzeko
ahalegin kontzientea egiten,…..
Helburua da heziketa
afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza-eremu guztietan txertatzea, pertsonen
sexualitatearen inguruko diskurtsoa normalizatzea, eta sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman
esparru guztietan integratzea.
Horrela neska eta mutil ikasle guztiak, trans eta
intersexualak, lesbiana diren ikasleak, gay diren ikasleak, heterosexualak,
bisexualak, asexualak, pansexualak, harreman afektibo-sexualak bere buruarekin
bakarrik dituzten ikasleak … izendatuak senti daitezen baita
giza-sexualitatearen diskurtso normalizatuaren parte ere bai.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina