Sexu-genero
sistemaren ondorioak kulturalki ikasitakoak direla ikusi dugu. Azken
urteetako teoria feministen arabera, bai generoa baita sexua ere
eraikuntza soziokulturalak dira. Beraz ikasitako desikasi dezakegu.
Sexu
biologikoa
Sexu
banaketa bitarrak , aniztasuna kanpoan usten du. Eric Vildain
medikuak dioen gisan, norbait emakumezkoa edo gizonezkoa den jakin
nahi badugu, berari galdetzea izan liteke onena. Zer sentitzen dugun,
hura izango gara.
Gatazka,
genitalen arabera egokitu zaion sexua eta benetan sentitzen duenaren
hartean talka dagoenean sortzen da. Jendartean “ohiko” izatetik
kanpo geratzen denean hai zuzen. Horregatik ikusten da garrantzitsua,
haurra jaiotzean genitalen arabera sexu bat ezarri beharrean soilik
iragartzea eta ondoren berak erabakitzea zer izan nahi duen.
Sexu
orientazioa
Desira
izango litzateke. Zer gustatzen zaigun. Nahiz eta jakin, gustoko zer
izan ere erakutsi egiten zaigula. Izan ere sistema patriarkalak
guztiok heterosexualak garela aurresuposatzen du. Harreman
heterosexualak sexualitate eredu bati lotua. Ugalketak, koitoak eta
genitalek izango dutelarik indarra. Hemen gainera, beste behin
emakumeok jarrera pasiboa izaten erakutsiko zaigu, bestearentzat
gustokoa, bestearentzat erakargarria… gizona aldiz aktiboa izango
da.
Identitateak
eta aniztasunak
Heteronormatik
haratago dauden existentziak bistaratu beharra daukagu. Ereduak
hautsi, aniztasuna eta pluraltasuna zabaldu. Zentzu horretan, Euskal
Herriko mugimendu feministak, LGTBIQ, Queer mugimenduak… lan handia
egin dute. Izan ere, aipatzen ez dena ez da existitzen.
Ikastetxean
lantzeko erronkak:
-Irakasle
eta gurasoak gaian jaztea, formatzea.
-Ikasleen
beharrak entzutea, asetzea.
-Aukera
askean hezten laguntzea. Horretarako inguru seguruak eskainiz
-Mitoak
haustea
-Ditugun
material, espazio, jarrerak… aztertu eta berregokitzea
-Gorputz
aniztasuna sustatzea.
-Norbere
burua eta gorputza maitatzen erakustea
-Pertsonen
arteko harreman onak, errespetuzkoak, zihurtatzea
-Heteronormatik
at dauden harreman ereduak ikustaraztea
-Ikasle
bakoitza den bezalakoa izateagatik altxor haundi bat dela
gogoraraztea
Gaia
ikasgelan landu ahal izateko bideo ezberdinak:
Iris
segundo https://www.youtube.com/watch?v=cwUftlI4pHw
Por
cuatro esquinitas de nada https://www.youtube.com/watch?v=DBjka_zQBdQ
La
rana y la rubia https://www.youtube.com/watch?v=arJiFVLQh20
El
toro Fernando https://www.youtube.com/watch?v=K6Pp9-_Au80
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina