- Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.
Azken urteetan, sexua kontsumo-produktu bihurtu da ( jendartzea hipersexualizaturik, prostituzioa, pornografia…). Ondorioz, eskolak heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatu behar du behar-beharrezkoa delako eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea.
Gure egungo egoera hubiltzen garenean konturatzen gara jendarteak duen sexualitateari buruzko diskurtsoan bezala, gazteen artean estereotipo sexistak mantentzen direla eta harreman afektibo-sexualen aniztasuna, oro har, ikusezina dela. Hau dela eta, nire ustez, ezinbestekoa da gazteek duten askatasun sexuala kontzeptuari erreparatzea.
Eskolan dagoen egoerari dagokionez, argi daukat heziketa afektibo-sexuala curriculum esplizituaren barnean egon beharko litzatekeela. Baina argi dago ere, Gorputz sexuatuak garela eta gure sexualitatea beti dagoela presente. Orduan bai gizarte eta baita hezkuntza mailan ere, beharrezkoak diren aldaketak sustatu behar ditugu, afektibitatea eta sexualitatea estuki dauden erlazioak, besteak beste.
- Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.
Gaur egungo egoera hurbiltzeko ikerketa eta datu asko ikusi eta gero nik uste dut mutilek eta neskek oso barneratuta dauzkatela genero-harremanak eta erreproduzitzen dituzte betiko estereotipoak, hau da, mito erromantikoaren ideiak. Ianire Estebanez azaltzen duen bezala, harreman heterosexualetan neskek ez dute errez identifikatzen “mutil gaiztoak” nahiago izateak dakartzan gutxiespen eta erasoak eta mutilei transmititzen zaie “matxote” izan behar direla baldin eta bikoterik izan nahi badute.
- Ikastetxean lantzeko erronkak
Planak esaten duen bezala, Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailearen helburua hauxe izan behar da: “harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta”.
Horretarako eskolak lortu behar dituen erronken artean hauek azpimarratuko nituzke:
- Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza hezkidetza ikuspegitik.
- Eskola-komunitate osoaren konpromisoa hartzea plan integral bat diseinatu eta aurrera eramateko.
- Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea.
- Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea.
- Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea.
- Norberak bere gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen balorazioa ahalbidetzen duen heziketa sustatzea (erakarpen-eredu ez-normatiboak landuz)
- Aisialdia eta sare sozialak askatasunez eta segurtasunez erabiltzeko erremintak ematea.
- Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea
- Espresio sexista, LGTBIQ+fobikoak, lodifobikoak edo beste edozein bazterkeria-adierazpenak aldaraztea
- Aste honetako gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamenen interesgarri batzuk.
1.- Sexumuxu: Sexu-heziketa hezkuntza-sistema integratzeko proiektua da non sexu-heziketa bigarren hezkuntzako ikasleen curriculumean integratzeko beharrezkoak diren baliabideak aurkituko dituzun.
2.- Ni ogros ni princesas: heziketa afektibo-sexuala DBHn lantzeko gida.
3.- Trans gida gazteentzat eta...hezkuntza eragileentzat: gazteak eta nerabeak transexualen errealitatera hurbiltzeko gida.
4.- Derechos humanos y diversidad afectivo-sexual: jarduerak eta proposamen didaktikoak lehen hezkuntzarako.
Marijosesoto#hausnarketa#hezik-afektibosexuala
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina