ANIZTASUN
SEXUALEI BURUZ HAUSNARTZEN
Aniztasuna
eta sexualei buruz ikertzean, oso aberatsa izan da ikasitako guztia. Oso argi
ikusten da, jendarteratze prozesuan sexu-genero sistemaren ondorioz
barneratutakoak gure bizitzan zehar izaten duen eragina erabat determinatzailea
dela.
Sistema
patriarkalak sustatzen dituen pentzamoldeak dikotamia sexula genetikoa dela bultzatzen
du. Baina azken urte hauetan teoria feministen arabera bai generoa baita sexua
ere eraikuntza soziokulturala direla egiaztatu egin da, zerbait kulturalki
ikasitakoa
Eskolan bertan, kontuan hartzen harremanen esparru oso garrantzitsua dela,
erreplikatzen da eredu dikotomiko hau:…..komunak banatuta daude, uniformeak ere
bai... , hau da, ikasten da mundua bitarra dela, bi rol posible daudela, eta
bien tarteko gunea, berriz, estua dela. Beraz bidea da, ikasitakoa desikasten hastea, dauden
pentsamoldeak alda daitezen. Textuan agertzen den bezala,…. “emakumezkoa edo gizonezkoa ote den
jakin nahi baduzu, berari galdetzea izan liteke onena”…
Azken
ikerkeketa zientifikoek garbi adierazten dute, sexu-banaketa bitarrak ez duela islatzen genetikoki, fisiologikoki eta
anatomikoki dagoen aniztasuna. Baina legalitateak bi aukera baino gehiago ez du
onartzen, zoritxarrez.
Sexu-orientazioak
edo desirarenak pertsonaren zaletasun afektibo-sexualei buruz hitz egiten du.
Sistema patriarkalak aurresuposatzen du guztion heterosexualitatea eta
bizimoduak ezartzen ditu, bai arlo sozialean, bai ekonomikoan, bai kulturalean,
bai politikoan, beraz sexu eta generoan eragina du.
Gure egunerokotasunean, ohartu gabe sexu eta generoari
dagokienez, heteronormari eta generobinarismoari jarraiki, errealitatea modu
bakar batean ikusten dugu, aldez aurretik ezarri eta mugatutako ereduen
araberako hainbat arauen bidez.
Eredu
hau menperatzailea gainditzeko, errealitatea begiratzeko beste modu bat behar da.
Elkarguneen eta sistemen analisiaren bidez, dimentsio desberdinak (ekonomia,
generoa, sexua, kultura, osasuna…) aztertzen betaurreko kritikoeekin,
zapalkuntza eta pribilegioak hobeto ikusiko dira, eta horiekin batera,
pertsonek eta kolektiboek abian jarri dituzten aurre egiteko mekanismoak
indartuko egingo dira ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina