2016/02/18

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXULA, HIPOKRESIAREN GAINETIK

LABURPENA                                 Imagen relacionada

Honako ideia hauek gaia ulertzen lagundu didate:

*Sexua eta, baita sexualitatea ere, eraikuntza soziokulturalak dira.

*Sistema patriarkalak ugalkortasuna helburu duen sexualitate eredua ezarri du eta horretatik kanpo dauden sexualitate-eredu anitzak ez ditu normaltzat hartzen, askotan, gaixotasun edo nahasketa bezala ikusita; beraz, plazerra koitoarekin lotzen du eta ugalkortasunerako “balio” ez duten gorputz atalak (klitoria) edo praktikak baztertu egin ditu.

*Sistema patriarkal honetan pertsona guztien heterosexualitatea aurresoposatu egiten da.

*Azken urteetan sexua kontsumo produktua bihurtu da (jendea hipersexualizatua aurkezten da hedabideetan, nesken objektibazioa oso argia delarik; sexu-praktika zorionaren bidea bezala, eta, beraz, kontsumitu “beharra” bezala agertzen da; prostituzioak eta pornografiak jarraitzen du).

*Maitasun erromantikoaren eredua miresten jarraitzen dugu, horrek dakartzan emakumeen menpekotasuna eta indarkeriaz jabetu gabe.

*Homosexualitatea, oraindik, ezkutatzen den errealitatea da.

*Eskola espazio ez-ziurra bezala ikusten da.

*Eskolak arestian esandako eredua mantentzen laguntzen du (familia eredu tradizionalaren nagusitasuna, maitasun erromantikoa, suposatutako heterosexualitatea…).

*Heziketa afektibo-sexuala boluntarioen eta hezitzaileen sentiberatasunaren arabera uzten da.

*Afektibitatea eta harreman positiboak lotuta daude.

*Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea izateko heteroarauaren eta sexu-binarismoaren mugak zabaldu behar ditu.

*Eskolaren komunitate osoak hartu behar du erantzukizuna zeregin horretan.

IRITZI PERTSONALA

    *Askotan aipatu dut dagoeneko urte asko daramatzadala irakaskuntzan eta heziketa afektibo-sexuala “aparkatuta” dugula uste dut. 
     Urte hauetan, noiz behinka, formakuntza saioak /ikastaroak egin izan ditugu eta asko aldatu da ikasleekin lantzeko modua; gero eta erosoago eta naturalago sentitzen garela uste dut.
     Hala ere, gure eredua, heteroarautua izaten jarraitzen du, zeharka moduan aipatzen baita homosexualitatearen aukera, eta ez besterik (trans…).

                                             



     Benetan, hausnarketa eta gogoeta sakona behar dugula uste dut. Gaia oso erakargarria iruditu zait.

IKERKETA / PROPOSAMENA

                Oso aberatsa eta erabilgarria iruditu zait STEILASen “GENERO ETA ANIZTASUN SEXUALERAKO GIDALIBURUA”.
  Gida osoak merezi du lasai irakurtzea, baina “Nola jokatu LGTBIQfobia ematen denean” (20.orrialdean) eta 24.orrialdeko “Egunerokotasunean hainbat kontu zaindu behar ditugu” izenburupean eskaintzen diren jarraibideak bereziki kontutan hartu beharrekoak iruditu zaizkit.

   Neurri batzuk aurrera eramateko zailtasun handiagoa ikusten dut, ikastetxean adostasuna egon behar duelako, baina jarraibide xume batzuk gure eskuetara daude momentu honetan (aukeratzen dugun materiala, erabiltzen dugun hizkera …).

DATUAK ETA ONDORIOAK

   BERDINDUK argitaratutako “ANIZTASUN AFEKTIBOSEXUALAREN AURREKO JARRERAK ikasgeletan” txostenean, hainbat daturen artean, honako honek arreta eman dit:

     Ikasleriaren %60 eta 62a bitartean jokaera homofoboen lekuko izan dira, hala nola, irainak, laidoak eta esamesak ikusi edo entzun dituzte. Bestalde, ikasleriaren ia erdiak arrazoi berarengatik bazterketak ikustea aitortu dute.
     Segituan etorri zait burura 2015eko azaroaren 25erako ikastetxeetan zabaldutatko leloa: “EZ IKUSIARENA EZ EGIN”.


       Lan horretan ari gara ikastetxeetan, baino garbi ikus dezakegu badaudela arrazoi franko horretan indartsu jarraitzeko.

ERRONKAK

*Beste aurreko hainbat gaietan bezala, honetan ere, ezinbestekoa iruditzen zait eskola-komunitate osoak bere gain hartzea transmititzen eta mantentzen ari garen errealitate mugatu eta deformearen jabetze-lana, horretarako, behar dugun formakuntza eta gure buruaren bizipenen onarpenarekin hasita.
*Jasotako mitoak eta era hipokritan erabili diren “egien” azterketa egitea, gure inguru hurbilera begiratuz.
*Eskolan eguneroko lanetan ematen ditugun aurrerapausoak azaldu, ikusgarri egin, inguruan ere zabaldu daitezen eta kutsatu dezaten.



                        



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina