“maitasun erromantikoaren” ideia bat zabalduz joan da baina orain dela gutxi ikerlari askok jasotako eredu honen kontra jo dute.
Belaunaldiz belaunaldi, mendebaldeko jedearteak maitasunaren eta erakarpenaren ideia eraiki du. Maitasun hori irrazionala , instintoan oinarritua eta kimikoa dela azpimarratuz . Ideia horren kontra Jesus Gomez-ek bere lehen ikerketak egin zituen:” El amor en la sociedad del riesgo”.
Berak erakarpen ereduak aztertzen zituen eta maitasun idealaren aurka jo beharrean emakumeek erakarpen eredu hori non ikusten duten aztertu zuen.Horrela erakarpena sexu eta bortxarekin lotzen zirenean genero indarkeria agertzen zen. Aldiz, “maitasun ideal” batekin lotzen zenean indarkeria hori gutxiago agertzen omen zen.
Nere iritziz eskoletan harreman afektibo sexualak landu beharko lirateke eta maitasun erromantikoen mitoak :
Eta era berean gazteek aukeratzen dituzten erakarpen ereduak ( Socialización preventiva de la violencia de género, Lydia Puigvert) sakonki aztertu.
Goian aipatutakoaz aparte, harreman afektibo sexualak lantzerako orduan hainbat puntu kontuan izatea garrantzitsua iruditzen zait:
- Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza: klaustro osoaren eta OGG-aren onarpena eta inplikazioa izan dezala.
- Ikasleriaren formazio osoa bermatzea: baliabide informatibo, formatibo eta asistentzialetan.
- Harreman afektibo sexualari buruz hezitzaileen formazio zehatza bermatzea
- Irakasleei ezagutza zientifiko teknikoa, soziologikoa eta didaktikoa erraztea.
- Elkar errespetuaren baloreetan oinarritutako harreman afektibo sexualak lantzea.
- Ekintza irekiak proposatu ditzala jarduera aberatsak garatu ahal izateko.
- Harreman afektibo sexualak disziplina arteko ikasketak bihurtzea eta etapako proiektu kurrikularretan txertatua egotea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina