2016/02/19

HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALARI BURUZ HAUSNARTZEN

Sexualitatea fenomeno sozial, biologikoa eta kulturala da. Bere barnean, Marcela Lagardek aipatzen duen bezala, hainbat fenomeno daude eta guztiek gure sexualitatea garatzeko prozesuan eragina izaten dute.

Sistema patriarkalak sustatu duen eredu sexuala "ugalkortasunean" oinarriturik dago. Hainbat urteetan zehar  sexu-harremanak izatearen helburua gure espeziea mantentzeko helburua baino ez da izan. Ze ondorio ekarri ditu  pentsamendu honek?

- Sexu-harremanak koitoan oinarritze
- Gizonen gorputza erreferentzia izatea
- Klitorisa ugalketarako beharrezkoa ez denez garrantzirik ez ematea
- Emakumeen papera menpekotasunean geratzea

Sexualitate-eredu hau mantentzeko, ezinbestekoa da "heterosexualitatra". Gure desirak  (ikasiak direnez) zuzentzen dizkigute eredu hori mantentzeko eta horretarako,  sexua kontsumo-produktua bihurtzen dute (prostituzioak, neska hipersexualizatuak, emakumeen irudia objektu sexual bezala)

Aurreko ideiak kolokan jartzeko, ESKOLAK badu zeregin eta ardura.

- Izan ere, oraindik eskolak modu batean edo bestean heteronormatibitatea mantentzen du. Oraindik bidea du horren aurreko jarrera kritikoak sustatzeko edo bestelako eredu ez-normatiboak azalarazteko. Eskoletan sexu-diskurtsoa "espresio anitzetan" oinarriturik agertu beharko lirateke baita esparru guztietan integraturik ere.
- Halaber, gazteen arteko harremanak mahai gainean jarri beharko genituzte. Momentu honetan euren harremanetan estereotipo sexistak mantentzen ari dira. Gainera kezkagarriak dira hainbat plantemaneduak:
  • Neskeentzat erakargarriak diren ereduak dominazioarekin, biolentziarekin lotuta daude
  • Bikote bat izatearen beharra sentitzen dute eta maitasuna irrazionaltzat ulertzen dute. Kontrolatu ezin den fenomenoa.
  • Kontrola eta zeloak maitasun adierazpen bezala ulertzen da
  • Pasioa indarkeri mugimenduekin eta biolentzia tratuarekin lotzen da
  • Neskei aktiboki sexualak izatea eskatzen zaie (eskuragarritasuna adieraziz) baina, aldi berean, aktiboak direnean, irainak, mesprexuak eta bazterkeriak jasaten dituzte.
  • Askotan neskak askatasun sexuala, sexu-harreman asko izatearekin lotzen dute. Ez dute ulertzen EZETZ esatea askatasuna ere badela.

- Aniztasun sexualaren inguruan oraindik eskola urrunago dago. Momentu honetan ezin ditu espazio eta leku seguruak bermatzen LGTBIQko ikasle. Halaber, gazte gehienek ezagutzen dituzten LGTBIQ erreferenteak urrunekoak izaten dira (komunikabideetan agertzen direnak, batez ere). Beraz, bi gazte homosexualak afektibitatea haien arteaneskolan erakusteko, oraindik nahiko zailtasunak izaten dituzte, ez baitute leku segururik aurkitzen askatasunez adierazteko.
- Eskolak ere curriculumari buelta bat eman behar dio. Aurreko hausnarketetan komentatu nuen bezala, hezkuntza afektibo sexuala eta aniztasun sexuala ez daude modu konzienteki curriculumean eta gure programazioetan txertaturik. Normalean lanketa momentu puntualetan ematen da, gehienetan kanpoko eragileekin. Hala ere,  irakasleek izaten badira, esan behar dugu, guztiok gai honen inguruko prestakuntza berezirik ez dutela izaten eta kasu askotan haien esperientzia pertsonalean oinarritu behar direla. 

Amaitzeko, esan behar dut, oso interesgarria iruditu zaidala ASEXUALITATEAREN ideia. Egia da kontsumismoa hipersexualizaturik dagoela, eta mekartuan, interneten, etengabe sexualizazioa presente dagoela. "Sexualizatutako" mezu guzti horien atzean "askatasun sexual"aren ideia faltsua agertzen da. Orain "asexualitatearen" ideiarekin, aukera dugu bestelako aukerak erakusteko, aniztasuna azalarazteko eta bere tokia aldarrikatzeko.


Aste honetako BEHAKETAN Heziketa afektibo sexualaren inguruko galdetegia pasatu diet nire inguruko lagunei. Horietatik atera ditudan ondorioak hauek izan dira: 

1.- Izan dituzten erreferenteak anitzak izan dira;  kasu bakarra ama izan dela adierazten du beste kasuetan lagunak edo lehengusin nagusiren bat.
2.- Guztiek argi dute sexualitatea momentu honetan ez dagoela berdintasunean oinarriturik eta nagusitasuna gizonen gorputzan, plazerran eta ereduan dagoela.
3.- Aniztasuna eskolan ez dute identifikatzen, ez dituzte adibiderik aipatu.
4.- Lehentasuna ematen dioten estrategiei hauek dira:
- Informazio gehiago izatea
- Naturaltasunez gaia lantzea
- Berdintasunezko harreman afektibo-sexualak bultzatzea

Zer egin dezakegu eskolan? Ze erronkak ditugu aurrean?


- Lehenengo eta behin ulertu behar dugu sexualitatea gure egunerokotasunean presente dagoela; erabiltzen dugun hizkuntzan, keinuetan, zeri ematen diogu garrantzia eta zeri ez, erabiltzen ditugun erreferenteetan eta ereduetan, esaten duguna eta ez duguna esaten,...; beraz argi dago gure hausnarketa propio egitea ezinbestekoa da, autodiagnosia eta sentsibilizazioak

- Material espezifikoak eta sekuentziatutako esku-hartze programatuak diseinatzeaz gain, ezinbestekoa da prestakuntza bat atzean egotea. Momentu honetan komunitate osoa osatzen dugunok gure esperientzia pertsonaletik abiatzen gara eta bakoitzak modu desberdinean aritzen da (kontzeptuak argi eta adostuak ez ditugu).

- Hortaz a parte, ezinbestekoa ikusten dut gure gorputzaren autoezagutza egitea. Horretarako afektibitatea lantzea ezinbestekoa da, aurreko asteetan aipatu dudan bezala Gorputza anitzak, Harreman anitzak, plazer anitzak,... guzti horren lanketa ezinbestekoa da gure harreman afektibo sexualak hezkidetzaileak izateko.

- Honen harira "Aniztasuna" aipatu beharra dago, binarismoa, heteronormatibitatea, genitalitatea, koitoa, .. apurtu behar ditugu baita sexualitatearen mitoekin lotuta daduen hainbat ideiak desmontatu sistema eta kolore guztietako paleta erakutsi.

- Berdintasunean oinarrituriko eredu-erakargarriak aurkeztu, "adostasunean" eta "errespetuan" oinarrituriko harremanak bultzatu eta eredu horiek plazaratzeko eta eraldatzeko tresnak eskaini.

- Identitate guztiak eta harreman afektibo sexual guztiak segurtasunez eta askatasunez adierazteko aukera izan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina